Adolfo Suárez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adolfo Suárez 
Jaun Txit Agurgarria
Adolfo Suárez

1976ko uztailaren 3a – 1981eko urtarrilaren 29a
Monarka Joan Karlos I.a
Aurrekoa Carlos Arias Navarro
Ondorengoa Leopoldo Calvo-Sotelo

Jaiotza 1932ko irailaren 25a
Cebreros, Ávila, Espainia
Heriotza 2014ko martxoaren 23a
Madril, Espainia
Alderdi Politikoa Falange Española (1958-1977)
UCD (1977-1981)
CDS (1981-1991)
Ezkontidea Amparo Illana
Lanbidea Abokatua
Erlijioa Katolikoa

Adolfo Suárez González (Cebreros, Ávila, Espainia, 1932ko irailaren 25a - Madril, Espainia, 2014ko martxoaren 23a) politikaria izan zen, 1976tik 1981era Espainiako gobernuburua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetan, hainbat kargu garrantzitsu izan zituen frankismoaren barnean. Besteak beste, gobernadore zibil eta Movimiento Nacional delakoaren idazkariorde eta idazkaria (1975) izan zen.

1976ko uztailean, Franco hil ondorengo lehen gobernuan Carlos Arias Navarrok presidente kargua utzi zuenean, Joan Karlos I.ak Suárez izendatu zuen gobernuburu, Espainia demokraziarantz bidera zezan[1]. Urte hartan bertan onartu zen Suárezek bultzatutako Politika Erreformarako Legea.

1977ko hauteskundeetan UCDk, bere alderdiak, gehiengoa lortu zuen, eta hurrengo urtean Konstituzioa onartu zen. 1979ko hauteskundeak ere irabazi zituen, baina legegintzaldi horretan oztopo ugari izan zituen. Azkenik, 1981ean dimisioa eman eta Leopoldo Calvo Sotelok hartu zuen lehendakaritza.

1982an CDS alderdia sortu eta harekin aurkeztu zen 1982, 1986 eta 1989ko hauteskundeetara. 1991an politika guztiz utzi zuen.

1993az geroztik Alzheimer gaixotasuna pairatu zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Trantsizioa eta Demokrazia Euskaraz.net
  2. Edurne MARTINEZ: Adolfo Suárez, once años en el olvido Diariovasco.com

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolfo Suárez Aldatu lotura Wikidatan