Marie Darrieussecq

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marie Darrieussecq
Marie Darrieussecq
Marie Darrieussecq idazlearen irudia.
Datu pertsonalak
Jaio 1969ko urtarrilaren 3a
Lapurdi Baiona, Lapurdi
(Euskal Herria)
Webgunea http://www.uri.edu/darrieussecq/

Marie Darrieussecq[1] (Baiona, Lapurdi, 1969ko urtarrilaren 3a) frantsesezko idazlea da.

Bere lehen liburuarekin ("Truismes") sekulako arrakasta lortu zuen Frantzian bai eta Europa osoan ere. Hainbat hizkuntzatara (30 baino gehiago) itzuli dute, tartean euskarara ("Ahardikeriak"; Alberdania, 2004.)

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapurdiko hiriburuan jaioa, Basusarrin bizi izan da baina ez du oroimen onik herri horretatik[2]. Familia itsas girokoa du: ama (lanbidez frantses irakasle kolegio batean) ziburutarra eta aitaren aita (berau lanbidez teknikari) ere arrantzalea zen. Familia gertakizun batzuek (itsasoarekiko harremana, gurasoek galdu zuten semea) behin eta berriro agertzen dira bere liburuetan. Batxilergoa Baionako Cassin lizeoan egin zuen. 1988tik 1990era literatura ikasketak egin zituen Bordeleko Michel-Montagne lizeoan. Hortik aurrera Parisen segitu zuen ikasten eta 1997an bere tesia egin zuen: «Autofikzioa eta ironia tragikoa Georges Perec, Michel Leiris, Serge Doubrovsky, eta Hervé Guibertengan».

Idazle izateaz gain psikoanalista da.

Azken 20 urteetan Paris du bizitoki nagusi eta zenbait denboraldi pasatzen ditu Lapurdin. Ezkonduta dago eta hiru seme-alabaren ama da[3].

2007ko hauteskundeetan Ségolène Royalen alde agertu zen. 2010eko maiatzan Egunkariaren aldeko artikulua idatzi zuen Libération kazetan[4].

Euskaraz muga batzuekin egiteko gai da. Bi aldiz plagioa egiteaz salatu dute: 1998an Marie NDiayek, eta 2007an Camille Laurensek[5].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere obra guztietan protagonista emakume bat da. P.O.L. argitaletxeak atera dizkio lanak.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Truismes" (1996).
  • "Naissance des fantômes" (1998).
  • "Le mal de mer" (1999).
  • "Précisions sur les vagues" (1999).
  • "La plage" (2000).
  • "Bref séjour chez les vivants" (2001).
  • "Le Bébé" (2002).
  • "White" (2003).
  • "Claire dans la forêt" (2004).
  • "Le Pays" (2005). "Herria" izenburupean Alberdaniak euskaratuta.
  • "Zoo" (2006).
  • "Tom est mort" (2007). "Tom hil da" izenburupean euskaraz.
  • "Rapport de police" (2010).

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1996an "Truismes" bere lehen lana Goncourt Sarirako finalista aukeratu zuten. International IMPAC Dublin Literary Awarderako ere aukeratu zuten.
  • 2007an "Tom est Mort" Femina eta Goncourt sarietarako aukeratu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Okzitaniera arautuan Darrieusec; Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue, 40.or.
  2. Erreferentzia Berrian.
  3. Nora Arbelbide: Melankoniaz busti haurtzaroa, Berria, 2010eko abuztuaren 15a.
  4. Albistea Zuzeu.comen.
  5. Salaketak Kevin Herediaren blogean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marie Darrieussecq Aldatu lotura Wikidatan