Musturzabalsuchus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nephrozoa

Musturzabalsuchus
Fosilaren garaia: Kretazeo Berantiar

Baraila
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Goiordena: Crocodylomorpha
Ordena: Crocodylia
Goifamilia: Alligatoroidea
Generoa: Musturzabalsuchus
Buscalioni et al., 1997
Espezieak
  • M. buffetauti Buscalioni et al., 1997

Musturzabalsuchus crocodilia narrasti-ordenaren genero galdua da[1], alligatoroidea superfamiliaren kiderik zaharrenetariko bat dena.

Izenaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak «krokodilo muturzabal» esan nahi du, bizkaierazko musturzabal eta grezierazko suchus (euskaraz «krokodilo») hitzak lotuta eratu baitzen.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musturzabalsuchus buffetauti espezie tipo eta bakarrari Eric Buffetaut frantziar paleoherpetologoak izena ipini zion. Lehendabiziko aztarnak 1997an Trebiñun dagoen Lañu herrian aurkitu zituzten[2][3]. Kretazeo Berantiarrekoa dela seguru badakiten ere, musturzabalsuchus topatu zuten geruzaren data zehatza ezezaguna da. Itxura denez, campaniar berantiarrekoa edo maastrichtiar goiztiarrekoa izan daiteke[4]. Arrotza bada ere, generoak Kretazeo Berantiarreko beste krokodiloek baino aztarna gehiago ditu Europan. Zoritxarrez musturzabalsuchusen eskeletoaren aurkitutako aztarna bakarrak masailezurra eta baraila dira. Segoviako Armuña udalerrian aurkitutako aipatutako hezur hauen zati batzuk, hasieran adituek trematochampsidaerenak zirela uste bazuten ere, musturzabalsuchusenak badira[5]. Lañun aurkitutako holotipo eta paratipo bezala, elkarrekin UPUAM-502 izenaz ezaguturiko fosil hauek campaniar-maastrichtiar arokoak dira[2]. Era berean, 1999an Frantziako Fuveauko lignitoetan aurkitutako beste espezimen bat (MHNM 10834.0 izenekoa) musturzabalsuchus generokoa zela identifikatu zuten[6]. Hala eta guztiz ere, geroko ikerketa batek Musturzabalsuchus generoko espezimenak identifikatzeko erabilitako ezaugarriak zalantzan ipini zituen[7]. Gainera, adituek Valentziako Erkidegoan berriki aurkitutako musturzabalsuchus espezimenak zertxobait zaharragotzat jo dituzte, campaniar goiztiar edo erdi campaniar arokoak hain zuzen ere[8].

Filogenetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1869an Frantziako Fuveauko lignitoetan topaturiko "Crocodilus" (Massaliasuchus) affuvelensis espezimenaren marrazkia. Goialdean dagoen baraila egun musturzabalsuchusarena dela diote.

Musturzabalsuchusek zituen zenbait sinapomorfiak direla eta adituek Alligatoroidea izeneko superfamilian kokatu dute, adibidez hezur artikularraren goiko hutsunearen desplazamendu laterala. Gainera, handituriko laugarren baraila-hotzak mokoa oklitu zuen[9]. Hortz hori, bera bezala alligatoroidea goiztiarra zen "Diplocynodon" hantoniensisek zuen moduan, azken aurremaxilar hotzaren ondoren kokatuta zegoen. Hori zela eta, 1869an Philippe Matheronek Fuveaun aurkitutako espezimena, urteetan zehar crocodilus affuvelensisentzat jota[10], 1997an berriro sailkatu eta musturzabalsuchus zela adostu zuten. Era berean 1869an egindako ikerketa berregin, sintotipo desegin eta handik aurrera C. affuvelensis musturzabalsuchus bilakatu zen, nahiz eta generoaren garezurreko aztarnen eza zalantzak ipini sailkapen berrian[2]. Hori zela eta, 2008an egindako Matheronen espezimenari buruzko ikerketa berriak genero berriarena zela azaldu zuen, ez crocodylus ezta musturzabalsuchus ere, massaliasuchus izeneko generoa hain zuzen ere[7].

Paleobiogeografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai musturzabalsuchus, baita Lañun topaturiko acynodon krokodilo garaikidea ere, paleolaurasiar alligatoroideen kidetzat jo dituzte adituek, azkena Ipar Amerikatik at Kretazeo Berantiarreko tribodonte alligatoroideetan sorburua duen taxon bakarra izanik. Musturzabalsuchus endemikoa izan zen Europan eta litekeena da bakarrik Iberiar-Armorikar uharteetakoa izatea[11][12], Iparraldeko eta Ekialdeko Europan alligatoroidea superfamiliaren genero honetako espezimenik aurkitu ez dutelako[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Paleobiology Database, Musturzabalsuchus, http://paleodb.org/cgi-bin/bridge.pl?action=checkTaxonInfo&taxon_no=67635&is_real_user=1 .
  2. a b c d   Buscalioni, A. D.; Ortega, F.; Vasse, D. (1997), «New crocodiles (Eusuchia: Alligatoroidea) from the Upper Cretaceous of southern Europe», Comptes Rendus de l’Académie des Sciences, Série II (325): 525–530 .
  3.   Kortabitarte Egiguren, Irati (2007/06/01), «Iraganaren berri», Elhuyar zientzia eta teknika (Elhuyar Fundazioa), http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13001 .
  4.   Astibia, H.; Garcia-Garmillo, F.; Orue-Etxebarria, X.; Rodríguez-Lázaro, J.; Buscolioni, A. D.; Sonz, J. L.; Jiménez-Fuentes (1987), «The Cretaceous-Tertiary Boundary in a sector of the South Limb of the Miranda-Treviño Synclinal: the first appearance of Chelonia and Archosauria in the Basque Country», Cretaceous Research 8 (1): 15–27, doi:10.1016/0195-6671(87)90009-7 .
  5.   Buffetaut, E. (1989), «Archosaurian reptiles with Gondwanan affinities in the Upper Cretaceous of Europa», Terra Nova 1 (1): 69–74, doi:10.1111/j.1365-3121.1989.tb00328.x .
  6.   Buscalioni, A. D.; Ortega, F.; Vasse, D. (1999), «The upper Cretaceous crocodilian assemblage from Laño (northcentral Spain): implications in the knowledge of the finicretaceous European faunas», Estudios Museo de Ciencia Naturales de Alava (Gasteiz: Arabako Natur Zientzien Museoa) 14: 213–233 .
  7. a b   Martin, J. E.; Buffetaut, E. (2008), «Crocodilus affuvelensis Matheron, 1869 from the Late Cretaceous of southern France: a reassessment», Zoological Journal of the Linnean Society 152 (3): 567–580, doi:10.1111/j.1096-3642.2007.00358.x .
  8.   Rodriguez, J. C.; Feist, M.; Peyrot, D; Barron, E; Robles, F.; Pereda-Suberbiola, X.; Ruiz-Omeñaka, J. I. (2005), «Stratigraphic position and palaeoenvironmental traits of the Late Cretaceous vertebrate-bearing sites of Chera (Valencia, Spain), based on micropalaeontological data», Kaupia 14: 76 .
  9.   Norell, M. A.; Clark, J. M.; Hutchison, J. H. (1994), «The Late Cretaceous alligatoroid Brachychampsa montana (Crocodylia): new material and putative relationships», American Museum Novitates 3116: 1–26 .
  10.   Matheron, P. (1869), «Note sur les reptiles fossiles des dépôts fluvio-lacustres crétacés du bassin à lignite de Fuveau.», Bulletin de la Société Géologique de France 26: 781–795 .
  11. Iberiar-Armorikar uhartea Kretazeo Berantiarrean Iberiar Penintsulak eta hegoaldeko Frantziak osatzen zuten
  12.   Le Loeuff, J. (1991), «The Campano-Maastrichtian Vertebrate faunas from southern Europe and their relationships with other faunas in the world: paleobiogeographical implications», Cretaceous Research 12: 93–114, doi:10.1016/S0195-6671(05)80019-9 .