Seine-et-Marne
Wikipedia(e)tik
| Seine-et-Marne (77) | |
|---|---|
| Eskualdea | Île-de-France |
| Prefetura | Melun |
| Azpiprefeturak | Fontainebleau Meaux Provins Torcy |
| Biztanleria | 1.253.637 (2004) |
| Dentsitatea | 212 bizt / km² |
| Eremua | 5.915 km² |
| Barrutiak | 5 |
| Kantonamenduak | 43 |
| Herriak | 514 |
| Departamendu burua |
Vincent Eblé - |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Seine-et-Marne[1] Île-de-France eskualdeko departamendua da (77), Sena eta Marne ibaiek zeharkatua. Prefektura Melun hirian dago.
Mugakide ditu Val-d'Oise, Seine-Saint-Denis, Val-de-Marne eta Essonne mendebaldean, Loiret eta Yonne hegoaldean, Aube eta Marne ekialdean, Aisne eta Oise iparraldean.
Brie nekazaritza eremu oparoa hartzen du departamenduak, Sena ibaitik Marne ibairaino hedatzen dena. Basoek (Armainvillers, Crécy, Jouy) ere eremu garrantzitsua hartzen dute. Laborantza (garia, garagarra, azukre erremolatxa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industria gutxi garatua dago.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 36. araua, Euskaltzaindia, http://euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-9-24