Straubing
|
Straubing |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Straubing | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Bavaria Beherea |
|
| Alkatea | Markus Pannermayr (CSU) | |
| Koordenatuak | 48°53′0″N 12°34′0″E / 48.88333°N 12.56667°EKoordenatuak: 48°53′0″N 12°34′0″E / 48.88333°N 12.56667°E | |
| Eremua | 67,58 km2 | |
| Posta kodea | 94301–94315 |
|
| Biztanleria | 44.450 bizt. | |
| Dentsitatea | 657,74 bizt./km² | |
| Matrikula | SR | |
| http://www.passau.de | ||
Straubing Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Bavaria Behereko hirugarren hiria hain zuzen ere. Danubio ibaiak zeharkatzen duen Gäuboden eremuan kokaturik dago.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Neolito garaitik populatua izan den ingurune honetan erromatarrek aztarna ugari utzi zituzten, tartean gudalosteak hornitzeko biltegia (Sorviodurum) eta baita Gäubodenmuseum museoan dagoen altxorra ere. K.a. 14-16 urtean iritsi ziren eta V mendean egin zuten alde, ingurua bavariar leinuen eskutan utziz. Bavariarren Strupinga buruzagiaren izena ipini zioten asentamenduari, gerora gaur egungo Straubing izenera eboluzionatu zuena.
Hiriaren alde berria (Neustadt) 1218an hasi zen eratzen. Gaur egun auzo hau da Straubingeko erdi aroko erdigunea.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- San Petri eliza (Kirche St. Peter): XII mendeko basilika erromanikoa da.
- Herriko dorre gotikoa(Stadtturm): 1316an eraikitako dorre gotikoa da.
Kultura [aldatu]
Gäubodenvolksfest Bavariako bigarren jaialdi folkloriko handiena da. 1812an hasi zuen Maximiliano I.a Bavariakoak. Hasieran nekazal feria bat zen, Gäuboden inguruko biztanleak bildu eta merkatal harremanak sendotzeko. gaur egun 90.000m²-ko eremuan milioi bat pertsonatik gora biltzen da.
2011ko ekitaldiaren datuak honako hauek dira:
- Bisitariak: 1'35 milioi pertsona
- Garagardoa: 730.000 litro
- Garagardotegiak: sei, bakoutzak 25.000 aulki
- Maß-aren prezioa (litro bat garagardo): 7'40 €
Kirolak [aldatu]
Straubingeko kirol talde nagusiak Straubing Tigers (izotz hockey-a) eta Straubing Spiders (amerikar futbola) dira.
Hiri senidetuak [aldatu]
| Bavaria estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||