Schweinfurt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Schweinfurt

 Bavaria
Schweinfurten alde zahar harresitua
Schweinfurten alde zahar harresitua

armarria

Izen ofiziala Schweinfurt
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Frankonia Beherea
Alkatea Sebastian Remelé (CSU)
Koordenatuak

50°03′0″N 10°14′0″E / 50.05000°N 10.23333°E / 50.05000; 10.23333Koordenatuak: 50°03′0″N 10°14′0″E / 50.05000°N 10.23333°E / 50.05000; 10.23333{{#coordinates:50|03|0|N|10|14|0|E|type:city(53415)

primary name= }}
Schweinfurt non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Schweinfurt
Eremua 35,71 km2
Garaiera 202-343 m
Posta kodea 97401–97424
Biztanleria 53.415 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.495,8 bizt./km²
Sorrera 790
Matrikula SW
http://www.schweinfurt.de

Schweinfurt Alemaniako Bavaria estatuaren ipar-mendebaldean kokaturik dagoen hiria da, Main ibaiaren eskuineko ertzean. 2010an 53.415 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren lehenengo aipamena 790koa bada ere, jakina da 740an bazela Villa Suinfurde izeneko asentamendu bat. Hasieran Schweinfurteko mangraverriaren hiriburua bazen ere Hendrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak eskuratu zuen 1003an. Hiria handituz joan zen eta XIII mendean harresiak, ateak eta dorreak jaso zituen, baina hala ere 1250an Würzburgeko apezpikuarekin izandako liskarrean hiria erabat suntsitua izan zen.

1282ko dokumentu batean Schweinfurt hiri aske bihurtu zela esaten da eta hurrengo mendean garapen handia izan zuen Main ibaiako garraioaren gaineko kontrola zela eta. 1513an eta 1514ean agintarien kontrako bi matxinada izan ziren Schweinfurten eta azkenik konstituzioa sortzea lortu zen. 1542an luteranismoa hartu zuen eta mangraviarren arteko gerran bigarren aldiz suntsitu zen hiria.

Hogeita Hamar Urteko Gerran Gustavo Adolfo Suediakoak Schweinfurt okupatu eta gaur egun oraindik zutik dirauten harresiak eraiki zituen hiria babesteko. Napoleondar Gerretan ere asko sufritu ondoren Bavariaren esku gelditu zen 1802an.

Schweinfurteko udaletxea

Bigarren Mundu Gerran Alemania Naziaren errodamenduaren gehiengoa bertan ekoizten zenez, Schweinfurteko lantegiak oso bonbakatuak izan ziren. Guztira 22 bonbaketa izan ziren eta hauetan 2.285 hegazkinek hartu zuten parte. Estatubatuarrek hartu zuten hiria 1945ean, baina asko kostata izan zen, etxez-etxeko borroka bidez eskuratu baitzuten. Honetaz gain bonbaketetan 60 hegazkin galdu zituzten. Gaur egun oraindik amerikarren base bat dago hirian.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Udaletxea: 1570 eta 1572 artean eraikitako eraikin gotikoa da.
  • Georg Schäfer Museoa (Museum Georg Schäfer): XIX mendeko alemaniar margolarien koadroak ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Schweinfurt Aldatu lotura Wikidatan