Weiden in der Oberpfalz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Weiden in der Oberpfalz

 Bavaria
Udaletxea
Udaletxea

Weidengo armarria

Izen ofiziala Weiden in der Oberpfalz
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Palatinatu Garaia
Alkatea Kurt Seggewiß (SPD)
Koordenatuak 49°40′0″N 12°09′0″E / 49.66667°N 12.15°E / 49.66667; 12.15Koordenatuak: 49°40′0″N 12°09′0″E / 49.66667°N 12.15°E / 49.66667; 12.15
Weiden in der Oberpfalz Alemania-n dago
Weiden in der Oberpfalz
Eremua 68,50 km2
Garaiera 397 m
Posta kodea 92637
Biztanleria 41.961 bizt. (2010)
Dentsitatea 612,57 bizt./km²
Matrikula WEN
http://www.weiden-oberpfalz.de

Weiden in der Oberpfalz (bavarieraz Weidn in da Owapfalz) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Palatinatu Garaiko eskualdeko hirugarren hiri askea. Txekiar Errepublikako mugatik 35 kilometrotara dago.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Weiden in der Oberpfalz izenak "Palatinatu Garaiko Weiden" esan nahi du. Hiriaren lehenengo aipamena 1241ekoa bada ere, 1000 urterako jadanik asentamendu bat egongo zela pentsatzen da. Bi merkatal bideren artean egonda (urrezko bidea eta Magdeburgerako bidea) herriak berehala izan zuen garapena eta 1531eako jadanik bazituen 2.200 biztanle.

1863an trenbidea iristearekin batera bigarren bultzada ekonomikoa izan zuen eta bertan ezarri zen beiragintza industriaren eraginez populazioa nabarmen hasi zen.

Weidengo merkatu plaza

Ondasun nabarmenak [aldatu]

  • San Jose eliza (Stadtpfarrkirche St. Josef): 1899 eta 1900 artean eraikitako eliza, estilo erromaniko berrian egina, barrua Art Nouveau eran badago ere. Eliza katolikoa da.
  • Mikel Deunaren eliza (Stadtpfarrkirche St. Michael): Sarritan berreraiki behar izan den eliza protestantea da. gaur egun duen itxura barrokoa 1627an hartu zuen. Dorrea aldiz 1761eakoa da.
  • Merkatu plaza: Inguruan ditu pizkundeko eraikin ugari ditu.
  • Udaletxe zaharra (Altes Rathaus): Pizkundean 1539 eta 1545 artean eraikitako udaletxea da.

Hiri senidetuak [aldatu]

Amberg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak [aldatu]