Landshut

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Landshut

 Bavaria
Landshuter Hochzeit 09.jpg

armarria

Izen ofiziala Landshut
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Bavaria Beherea
Alkatea Hans Rampf (CSU)
Koordenatuak 48°32′23″N 12°09′03″E / 48.53972°N 12.15083°E / 48.53972; 12.15083Koordenatuak: 48°32′23″N 12°09′03″E / 48.53972°N 12.15083°E / 48.53972; 12.15083
Landshut non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Landshut
Eremua 65,7 km2
Posta kodea 84001-84036
Biztanleria 63.258 bizt.
Dentsitatea 962,83 bizt./km²
Sorrera 1204
Matrikula LA
http://www.landshut.de

Landshut (bavarieraz Landshuad) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, zehatzago esanda Bavaria Behereko hiriburua. Bere armarriari erreparatuta Hiru kaskoen hiria (Dreihelmenstadt) ezizena du. Isar ibaiak zeharkatzen du hiria.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landshut izena bertako gazteluaren izena izan zen XVI menderarte, eta lurraldearen babeslea esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landshut hiria eta Trausnitz gaztelua 1204 urtean sortu zituen Luis I.a Bavariakoak eta 1231erako jadanik Wittelsbach familiaren egoitza bihurtu zen. 1255ean bavaria bitan zatitu zenean Bavaria Beherearen hiriburu bihurtu zen.

1475ean Gorka Bavariakoa Poloniako Jadwiga Jagiellon printsesarekin bertan ezkondu zen. Ospakizun handiak izan ziren eta gaur egun lau urtean behin Erdi Aroko jaialdia antolatzen da ezkontza hura gogoratu eta eskenaratuz.

Luis X.a Bavariakoak Italiatik bueltan bere bizilekua izango zen Landshut Erresidentzia eraiki zuen 1537–1543 artean Alpeen iparraldeko lehenengo pizkundeko estiloko jauregia izan zelarik.

San Martin eliza

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trausnitz gaztelua (Burg Trausnitz): 1204an sortu eta XIII mendean zehar eraikitako gaztelu gotikoa da, Wittelsbach etxearen egoitza izan zena. XV mendean zabaldu eta harresi garaiagoak jarri zituzten.
  • Landshut Erresidentzia (Stadtresidenz Landshut): 1537–1543 artean eraikitako pizkundeko jauregia. 1780an Gilen Bavariakoak fatxada aldatu zuen Frantziako Neoklasizismo estiloan.
  • San Martin Eliza (Martinskirche): Adreilu gorriz eginiko eraikin gotikoa da, mota honetako eraikinen artean munduan den bigarren garaiena, dorreak 130'6 metrotako altuera baitu. 1389an eraiki zen.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Landshuter Hochzeit jaialdia: Lau urtetik behin 1475ean gertaturiko Gorka Bavariakoa Poloniako Jadwiga Jagiellon printsesaren ezkontza antzezten da Landshuteko kaleetan, desfile erraldoia eta Erdi Aroko feria egiten delarik. 1903an izan zen lehen ekitaldia eta hasieran urtero egiten bazuten ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren hiru urtean behin eta 1985tik aurrera lau urtean behin egiten da. Jaialdiak irauten duen hiru asteetan 700.000 turista etortzen dira eta desfilearen egunean 120.000tik gora izaten dira, hiriaren populazioaren bikoitza.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanshut ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Landshut Aldatu lotura Wikidatan