Triatloi
Wikipedia(e)tik
Triatloia hiru probaz (igeriketa, txirrindularitza eta korrika-lasterketaz) osatutako kirol-lehiaketa da[1].
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Lehendabiziko triatloiak 1920ko hamarkadan Frantzian[2] antolatu zituzten. Orduan "Les trois sports", "La Course des Débrouillards" edo "La course des Touche à Tout" zituzten izenak.
Hala ere ez ziren egungoak bezalakoak, egungo arauak bete zituen lehendabizikoa 1974ko irailaren 25ean San Diegon egin zutelako[3]. Kirola laster lortu zuen ospea Ironman Hawaii izeneko lehiaketari esker (3,86 km igeriketa, 180,2 km txirrindularitza eta 42,195 km korrika osatuta).
Sydneyko Olinpiar Jokoetan kirol olinpiko bihurtu zen.
Distantzia standardeko lehiaketak[aldatu]
| Izena | Igeriketa | Txirrindularitza | Korrika |
|---|---|---|---|
| Kids of Steel | 100–750 m | 5–15 km | 1–5 km |
| Hasiberria (Australia) | 300 m | 8 km | 2 km |
| Super Sprint | 400 m | 10 km | 2,5 km |
| Hasiberria (Europe) | 400 m | 20 km | 5 km |
| Sprint | 750 m | 20 km | 5 km |
| Olinpikoa | 1,5 km | 40 km | 10 km |
| ITU-Distantzia Luzea (O2) | 3 km | 80 km | 20 km |
| ITU-Distantzia Luzea (O3) | 4 km | 120 km | 30 km |
| Erdia | 1,9 km | 90 km | 21,09 km |
| Osoa | 3,8 km | 180 km | 42,2 km |
Badaude beste hainbat lehiaketa proba bat baino gehiagok osatuak:
- Duatloia.
- Aquatloia.
- Neguko triatloia.
- Ultraman triatloia.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
- ↑ ESPN - Triathlon milestones
- ↑ Scott Tinley Triathlon' A Personal History 6. orr.
Kanpo loturak[aldatu]