Jose Ignacio Telletxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jose Ignacio Telletxea Idigoras (Donostia, 1928ko apirilaren 15 - 2008ko martxoaren 8) idazle, historialari, teologo eta apaiza izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Telletxea, 12 urte zituela, Gasteizko apaizgaitegian sartu zen, non historia eta geografia ikasteari ekin zion.[1]

Gero, Erromako Pontificia Universitas Gregoriana unibertsitatean Giza Zientziak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen, 1956an Paleografian diploma bat lortzeaz gainera, Eliza Katolikoaren Historian doktoretza ere lortu zuen. Erroman Angelo Roncalliren lagun bihurtu zen, Joan XXIII.a izango zena.[2]

Donostia eta Gasteizko apaiztegietan irakasle izan eta gero, Salamancako Unibertsitatean Eliza Katolikoaren Historiako katedradun bihurtu zen, eta irakasteari ekin zion 1999 arte.[3]

1979an euskaltzain bihurtu zen. Eusko Ikaskuntzaren kidea izateaz gain, Espainia, Venezuela eta Mexikoko Historia Akademiena ere bazen.

1990ean Andoaingo Urrezko Domina lortu zuen eta Manuel Lekuona Saria 2001ean.[4]

2008an hil zenean, Iturengo Aurtitz auzoko kanposantuan lurperatu zuten. Hileta-elizkizunak bost gotzainek (Donostiako Juan Maria Uriarte eta Jose Maria Setien, Bilboko Ricardo Blázquez eta Karmelo Etxenagusia eta Gasteizko Miguel Asurmendi[5]) egin zituzten.[6]

[aldatu] Lanak

Hona hemen idatzitako liburu nagusiak:[7]

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak