Salbatore kapera

Koordenatuak: 43°04′40″N 1°05′50″W / 43.0778°N 1.09722°W / 43.0778; -1.09722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbatore kapera
 Monumentu historikoa
Salbatore.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaMendibe
Koordenatuak43°04′40″N 1°05′50″W / 43.0778°N 1.09722°W / 43.0778; -1.09722
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1727
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDIA64000836
Kaperaren inguruak Burdinkurutzetatik jaisten.

Salbatore kapera[1] Mendibeko baseliza da, Lekunberriko lurrekin mugan. Done Jakue bidean kokaturikoa, erromesak bertara joaten dira batez ere, urtero, Igokundearen egunean.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baseliza erromanikoa da. XII. eta XIII. mendeetako agirietan Sanctus Salvador izenaz ezaguna zen. Donazaharren dagoen Maltako Ordenaren Apat Ospitalea monasterioarena zen, azken hau Irisarrikoaren menekoa zelarik. 1727an Behorlegiko apaiza zen Jean Oxoby-Indartek antolatuta, zaharberritu zuten: nabe mendebalderantz eta horma-bularrak hegoalderantz zabaldu zituzten.

Nabe bakarreko baseliza hau kareharri eta hareharriz eginda dago bi mailatan: bata erdi lurperatua hegoaldeko atearen azpian eta bestea mendebaldeko atean. Ekialdean duen abside erdizirkularrak arbelezko teilatuaz estalita dago. Mendebaldeko horman izan ezik, badaude alakaturiko leiho erromanikoak eta leihoburuak. Mendebaldeko ateak, esekigailuan, zaharberritze data (1727) eta INDART izena ditu[2].

Kanpoaldean bide-gurutzea edo kalbarioa du: geltoki bakoitzak idulkian okertutako zutabearen enborra bana du. Bertan geltokiaren zenbakia, ESTACIONEA eta lauburu bat daude. Azken geltokia eraikinetik aparte dagoen gurutzea da, eskultura bat duena (gurutziltzaketa eskuinaldean, eguzkia edo ekisaindua ezkerraldean). 1805ekoa da[3].

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xaindia

Baselizatik gertu eraikin karratua dago, zur polikromatuzko antzinako estatua zuen horma-hobia. Estatua beso bat altxatua eta bestean aitzurra zuen neska batena zen. Bertokoek Xaindia izena ematen zuten, kondaira baten heroia zena. Aipatutako erremintaren bila atera zen eta deabruek harrapatu eta airez eraman zuten. Baselizaren gainean pasatzean, otoitz egin eta deabruek lurrean utzi zuten.

Baselizaren barruan kondairekin loturiko beste objektuak bazeuden:

  • San Migel eta herensugea irudikatzen zituen estatua, eskualde menditsu horretan oso ezaguna zen kondaira.
  • Basajaunena izandako burdinezko argimutila, lehen urrezkoa omen zena. Artzain ausarti batek objektua lapurtzea lortu zuen baina Basajaunak konturatu eta artzainari zakuak botatzeari ekin zion. Artzainak baselizan sartu eta bizitza salbatu zuen, Basajaun jentilak eraikin erlijiosoetan ezin zuelako sartu. Euskal Herrian badaude hainbat kondaira munstro eta pertsonen arteko gatazkak azaltzen dituztenak, non pertsonek bere bizitza mantentzen dute elizetan sartzean. Beste kondairak dio espainiarrek baseliza erre zutela eta urrezko argimutila burdinezko bilakatu zela. Besteak mugiezina zela, izan ere, behin Mendibera eramatea saiatu baziren ere, ezin izan zuten Haritzkurutze lepoa zeharkatu[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa