Almudena Grandes
Almudena Grandes Hernández (Madril, 1960ko maiatzaren 7a - ibidem, 2021eko azaroaren 27a) espainiar idazlea izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia eta Historia ikasi zuen Madrilgo Universidad Complutensen, eta entziklopedia-testuak idatziz hasi zen lanean. Zinema-munduan ere aritu zen denboraldi bat (1982: A contratiempo, Óscar Ladoire-rena). Las edades de Lulú (1989) obra erotikoa izan zen bere lehenengo nobela. XI Premio La Sonrisa Vertical saria irabazi zuen, eta hurrengo urtean Bigas Lunak filme bat egin zuen nobela arrakastatsu horretan oinarritua[1].
Ondoren argitaratutako nobela, Te llamaré Viernes (1991), ez zuen arrakasta handirik lortu. Malena es un nombre de tango (1994) obrarekin, aldiz, arrakasta ikaragarria izan zuen, eta 1996an Gerardo Herrerok zinemara eraman zuen. Urte horretan bertan Modelos de mujer ipuin-sorta argitaratu zuen[2].
Atlas de geografía humana (1998), Los aires difíciles (2002) eta Castillos de cartón (2004) lanekin Almudenak bere obrari jarraipena eman zion. Nobela guzti hauek, Espainian kokatzen dira, XX. mendeko bukaeran edo XXI. mendeko hasieran hain zuzen. Orokorrean, errealtasunez idazten du, introspekzio-teknikez baliatuz[3].
El País egunkariak argitaratzen duen El País Semanal aldizkarian iritzi-artikuluak idazten zituen astero, eta Mercado de Barceló titulupean 2003an argitaratutako liburuan hainbat artikulu bildu zituen[4].
2006 urtean Los aires difíciles filmea atera zen, Almudenaren obran oinarrituta. Orain ere Gerardo Herrerok zuzendu zuen filmea[5].
2007ko otsailaren 1ean Foro Complutensen antolatutako ekitaldi batean, bere azken lana, El corazón helado, aurkeztu zuen, eta otsailaren 12an liburua kaleratu zuten. El corazón helado nobela konplexua dela esan dezakegu. 919 orrialde izateaz gain, historiako zenbait garai nahastu egiten ditu, Espainiako gerra zibilaren ondorioak aztertuz. Printzipioz, bi familia espainiarren istorioa kontatzen digu, batzuk falangistak eta besteak errepublikarrak (exiliatuak konkretuki). Familiotako bi kideren arteko maitasun-istorioatik abiatuz, gerra-ondoko garaia, exilioa, Frankismoaren gezurrak eta guzti horrek izan dituen ondorioak bikain aztertzen ditu idazleak bere azken lana den honetan[6].
Hainbat sari irabazi ztuen bere azken seriearekin, Episodios de una guerra interminable". Lehen alea Inés y la alegría(2010)izan zen, eta honi jarraitu zioten El lector de Julio Verne(2012), Las tres bodas de manolita (2014) eta Los pacientes del doctor García (2017)[7].
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Las edades de Lulú (Tusquets, 1989) (ISBN 84-7223-748-6)
- Te llamaré Viernes (Tusquets, 1991) (ISBN 84-7223-835-0)
- Malena es un nombre de tango (Tusquets, 1994) (ISBN 84-8310-655-8)
- Atlas de geografía humana (Tusquets, 1998) (ISBN 84-8310-073-8)
- Los aires difíciles (Tusquets, 2002) (ISBN 84-8310-195-5)
- Castillos de cartón (Tusquets, 2004) (ISBN 84-8310-259-5)
- El corazón helado (Tusquets, 2007) (ISBN 978-84-8310-373-9)
- Inés y la alegría (Tusquets, 2010) (ISBN 978-84-8383-253-0)
- El lector de Julio Verne (Tusquets, 2012) (ISBN 9788483833889)
- Las tres bodas de Manolita (Tusquets, 2014) (ISBN 9788483838457)
- Los besos en el pan (Tusquets, 2015) (ISBN 978-84-9066-191-8)
- Los pacientes del doctor García (Tusquets, 2017) (ISBN 978-84-9066-432-2)
Ipuin-sortak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Modelos de mujer (Tusquets, 1996) (ISBN 84-8310-602-7)
- Mercado de Barceló (Tusquets,2003) (ISBN 84-8310-881-X)
- Estaciones de paso (Tusquets, 2005) (ISBN 84-8310-312-5)
Bere nobeletan oinarritutako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Las edades de Lulú (Bigas Luna, 1990)
- Malena es un nombre de tango (Gerardo Herrero, 1995)
- Aunque tú no lo sepas (Juan Vicente Córdoba, 2000)
- Los aires difíciles (Gerardo Herrero, 2006)
- Atlas de geografía humana (Azucena Rodríguez, 2007)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Almudena Grandesek 'Los besos en el pan' bere azken liburua aurkeztuko du. (Noiz kontsultatua: 201/11/28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Almudena Grandes. Cronología de obras. (Noiz kontsultatua: 2017/11/29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Almudena Grandes. Biografía. (Noiz kontsultatua: 2017/11/29).
- ↑ «Hitzaldia: Almudena Grandes» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018/11/29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El realizador Gerardo Herrero lleva al cine 'Los aires difíciles' de Almudena Grandes» El País (Noiz kontsultatua: 2017/11/29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Basanta, Ángel. El corazón helado. (Noiz kontsultatua: 2017/11/28).
- ↑ Almudena Grandesek berrekingo dio ostegun honetan “XXXI. mendeko emakume idazleak” zikloaren programazioari, Bidebarrieta Kulturgunean. (Noiz kontsultatua: 2017/11/28).