Alpha Condé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alpha Condé

(2012)
Afrikar Batasuneko presidente

2017ko urtarrilaren 30a - 2018ko urtarrilaren 28a
Idriss Déby - Paul Kagame
Gineako presidente

2010eko abenduaren 21a - 2021eko irailaren 5a
Sékouba Konaté (en) Itzuli - Mamadi Doumbouya (en) Itzuli
Rally of the Guinean People (en) Itzuli presidentea

1977 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakߞߐ߲ߘߍ, ߞߐ߲ߘߍ߫
JaiotzaBoké1938ko martxoaren 4a (86 urte)
Herrialdea Ginea
Lehen hizkuntzamalinkea
Familia
Ezkontidea(k)Djené Kaba Condé
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Herrien Adiskidetasunaren Errusiako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta international forum participant (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaRally of the Guinean People (en) Itzuli

Alpha Condé (Boké, Ginea Frantsesa, 1938ko martxoaren 4a) gineatar politikaria da, Gineako Errepublikako presidentea 2010eko abenduaz geroztik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpha Condé Bokén jaio zen 1938ko martxoaren 4an, mandinga etniako familia batean. Lehen ikasketak Konakryn egin ondoren, Frantziara joan zen bigarren hezkuntza egitera. Parisen Soziologiako lizentzia eta Zuzenbide Publikoko doktoregoa lortu zituen.

1990eko hamarkadaren hasieran itzuli zen Gineara. Gineako Herriaren Batzarra oposizioko alderdiaren burua zela, Lansana Conté presidentearen aurka lehiatu zen 1993ko eta 1998ko bozetan. Azken hauteskunde horien ostean atxilotua izan zen, gobernua ezegonkortzen saiatzea leporaturik. 1999an bost urteko espetxe zigorra ezarri bazioten ere, 2001ean utzi zuten aske.

2010eko presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen, botoen % 52,5 jasota;[1] abenduan hartu zuen kargua. 2011ko uztailean, militar talde batek bi aldiz eraso egin zion haren egoitzari, estatu kolpe saiakera batean.[2] 2015ean berriro hautatua izan zen, botoen % 58rekin.[3] 2017ko urtarrilaren 30ean, Txadeko Idriss Déby ordeztu zuen Afrikako Batasuneko buru gisa, eta 2018ko urtarrilaren 28ra arte egon zen postuan; Paul Kagame Ruandako presidentea izan zuen ondorengo.

2020ko urrian, hirugarren aldiz nagusitu zen presidentetzarako hauteskundeetan, botoen % 59,4 bildurik. Oposizioak ez zituen emaitzak onartu.[4]

2022ko abenduaren 9an, AEBetako Ogasunak ustelkeria ekintzen eta giza eskubideen urraketen aurkako zigorren xede diren berrogei pertsona baino gehiagoren zerrenda argitaratu zuen. Atzerriko Aktiboen Kontrolerako Bulegoaren (OFAC) helburuen artean, Ogasun Departamentuko finantza-kontroleko organoa Alpha Condé da.[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Guinea's Alpha Conde confirmed presidential poll winner. BBC News, 2010eko abenduak 3, bbc.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  2. Gineako presidentearen egoitzari eraso egin diote. Berria, 2011ko uztailak 20, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  3. Guinea’s Condé wins re-election in disputed presidential vote. France24, 2015eko urriak 17, france24.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).
  4. Alpha Conde re-elected in vote dismissed by opposition. Africa News, 2020-10-24, africanews.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]