Faticken jaio zen, 1961eko abenduaren 11n. Geologia ingenieritza ikasi zuen Dakarko Unibertsitatean. Unibertsitate urteetan mugimendu marxista-leninistan ibili zen[1]. 1980ko hamarkadaren amaieran, Abdoulaye Wade presidentearen Senegalgo Alderdi Demokratikoan sartu zen. Waderen babespean egin zuen aurrera politikan, eta 2004tik2007ra lehen ministro izan zen. Baina presidentearekin hasarretu zen eta alderditik kanporatu zuten; orduan bere Errepublikaren aldeko Aliantza sortu zuen[2]. Geroztik, oposizioan aritu zen lanean Waderen aurka. 2012ko presidentetzarako bozetan nagusitu zen, botoen %65,8 lorturik; Wadek %34,2 besterik ez zuen eskuratu[3].