Joaquim Alberto Chissano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joaquim Alberto Chissano
Joaquim Chissano (cropped).jpg
2. Mozambikeko presidente

1986ko azaroak 6 - 2005eko otsailak 2
Samora Machel - Armando Guebuza
Afrikar Batasuneko presidentea

2003ko uztailak 10 - 2004ko uztailak 6
Thabo Mbeki - Olusegun Obasanjo
Bizitza
Jaiotza Gaza probintzia1939ko urriaren 22a (77 urte)
Herrialdea  Mozambike
Hezkuntza
Heziketa University of Lisbon
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Lantokia(k) Casa dos Estudantes do Império
Enplegatzailea(k) Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa FRELIMO

Joaquim Alberto Chissano (Chibuto, 1939ko urriaren 22a) mozambiketar politikaria da.

Gazterik ekin zion Mozambikeren independentziaren aldeko borrokari. FRELIMO Mozambikeko Askapen Frontea izango zen Eduardo Mondlaneren idazkaria izan zen. FRELIMO sortu orduko (1962), erakundeko kide egin zen, eta goi-mailako erantzukizunak izan zituen. Mondlane hil zutenean (1969), FRELIMOko buruzagi berria zen Samora Machelen lagun mina egin zen. 1974an, Portugalgo Krabelinen Iraultzaren ostean, Lusakako Itunak, Mozambikeren independentzia ekarri zuten akordioak, negoziatu zituen, Machel eta Dos Santosekin batera. Trantsizio-gobernuko (1974-75) lehen ministro izan zen, eta atzerri-gaietakoa, gero. Mendebaldeko potentziekin harremanak hobetzen ahalegindu zen ­herrialde sozialistekikoak hautsi gabe­, laguntza ekonomiko eta humanitarioa lortzearren. Samora Machel hil zenean (1986), Mozambikeko presidente izendatu zuten. 1992an, bakea sinatu zuen RENAMOko gerrillariekin, hamazazpi urteko gerra zibila amaiarazi zuena. 1994an, lehen hauteskunde demokratikoetan, Chissano hautatu zuten presidente mozambiketarrek. 2005ean, Armando Guebuza alderdikideari utzi zion estatuaren buruzagitza, eta alde batera utzi zuen politika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquim Alberto Chissano Aldatu lotura Wikidatan