Amatriain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amatriain
Leotz, Euskal Herria
Amatriain.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Leotz
Koordenatuak 42° 35′ 11″ N, 1° 34′ 07″ W / 42.58638889°N,1.56861111°W / 42.58638889; -1.56861111Koordenatuak: 42° 35′ 11″ N, 1° 34′ 07″ W / 42.58638889°N,1.56861111°W / 42.58638889; -1.56861111
Amatriain hemen kokatua: Euskal Herria
Amatriain
Amatriain
Amatriain hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Amatriain
Amatriain
Demografia
Biztanleria 19

Amatriain[1] Leozko kontzejua da, Nafarroako hiriburutik 35 kilometrora kokatua. 2012ko erroldaren arabera 19 biztanle ditu. Udalerriaren erdialdeko gune lauean egonik, iparraldean 958 metroko San Pelaio mendia dago, Artariain kontzejutik banatzen duena.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzejuaren ikuspegia.

Herria, Leozko udalerriaren hegoaldean kokatua, 1850eko hamarkadan sartu zen Leotzen, Nafarroan eginiko erreforma administratiboaren ondorioz. Ordura arte, Orbaibarreko jaurerria osatzen zuten kontzejuetako bat izan zen. Hegoaldean Makirriaingo kontzejuarekin, ekialdean Olletarekin eta Bezkitz eta Benegorrirekin egiten du muga.

San Pelaio mendian jaiotzen den errekastoak kontzejua zeharkatu eta Zidakos ibaiean isurtzen ditu bere urak Puiun. Kontzejuak 578 hektareako azalera dauka. Udalerriko punturik garaiena San Pelaio mendia da (itsasoaren mailatik 950 metrora), eta punturik baxuena San Pelaio errekastoaren hegoaldeko lurrak (itsasoaren mailatik 450 metrora).

Herrira heltzeko, Tutera eta Iruñea batzen dituen N-121 errepidea hartu behar da, eta 27. kilometrora ailegatzean, Garinoaingo bentatik NA-5161 errepidea jarraitu. Amatriango kontzejua, errepide honen bukaeran dago Santsomain, Benegorri eta Bezkizgo kontzejuak igaro ostean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako koroak hainbat jabetza izan zituen Amatriainen Erdi Aroan zehar, eta bertako nekazariek urteroko petxa ordaintzen zituen erregeari Orbaibarreko gainontzeko biztanleek bezala. 1269an Jerusalengo Ospitaleko ordeneko kideek, lurrak eskuratu zituzten herrigunearen inguruetan, erregeak emandako dohaintza bati esker. 1802an elizako abadea herritarrek aukeratzen zuten, eta arma jauregia zegoen herrian.

1849an 2.500 errobada lur zeuden, eta horietatik lantzen zirenak 700 ziren, gainontzekoak larre moduan erabiltzen zirelarik. 1659an eztabaida handiaren ondoren, elizaren kokagunea ezartzeko akordio batera ailegatu zen. 1712an jauregia eta herriaren gaineko jabetza Alonso Rodriguez Azedo jaunak zeukan eta 1723an Konptoen auzitegiaren arabera Antonia Azedo andreari.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berezko udalerri gisa ezagutzen den azken erroldan (1842koan) 69 biztanle eta 14 etxe zituen.

Amatriaingo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
14 15 14 14 14 16 14 14 13 13 16 17 19

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amatriaingo iharduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Kontzejuak 578 hektarea ditu eta horietatik 281 lur amankomunak dira. Guztira larre moduan erabilitakoak 30 hektarea dira, eta sekain motako laboreak landatzeko erabilitakoak 26 hektarea.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doneztebeko eliza: XIII. mendean harriz eraikitako estilo erromanikoko eliza da. Elizaren gaur egungo itxura, XVII. mendean eginiko zaharberritzearen ondorio da. Parrokia barruan, Ama Birjinari buruzko Erretaula Nagusi barroko bat nabarmentzen da. Irudian, Ama Birjina eserita ageri da, belaunen gainean umea duelarik. Irudi hau berez, Sagrarioko Andra Mariko baselizan izan zen, baina baseliza desagertzean, Doneztebeko elizara eraman zuten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amatriaingo jaiak abuztuko azken asteburuan edo iraileko lehen astean ospatzen dira normalean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferntziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Leotz EODAn. Espainieraz Amátriain.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Orbaibar- Amatriain 42° 35′ 11″ N, 1° 34′ 7″ W / 42.58639°N,1.56861°W / 42.58639; -1.56861
Barasoain | Garinoain | Leotz: Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Hiriberri, Iratxeta, Leotz, Makirriain, Munarrizketa, Olleta, Santsoain (Musker-Hiriberri, Pozuelo, San Lorenzo), Santsomain, Uzkita | Oloritz: Bariain, Eristain, Etxague, Lepuzain, Mendibil, Oloritz, Orizin, Soltxaga | Orisoain | Puiu | Untzue