Mendibil (Oloritz)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Orbaibarreko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendibil».
Mendibil
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Mendibil 2021.jpg
Herriko etxe bat

Escudo de Guirguillano.svg
Armarria


Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaOloritz
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofizialaEscudo de Guirguillano.svg Mendívil
Burua
(2019-2023)

(kontzejuburua)
Posta kodea31396
Herritarramendibildar
Geografia
Koordenatuak42°37′13″N 1°38′13″W / 42.620277777778°N 1.6369444444444°W / 42.620277777778; -1.636944444444442°37′13″N 1°38′13″W / 42.620277777778°N 1.6369444444444°W / 42.620277777778; -1.6369444444444
Azalera3,85 km²
Garaiera537 metro
Distantzia24,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria60 (2021: Red Arrow Down.svg −2)

Mendibil[1][a] Orbaibarrako Oloritz udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

2021 urtean 60 biztanle zituen.

Bertako biztanleak mendibildarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendibil beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Mendiuil (1203)
  • Mendivil (1268)
  • Mendivil (1366)
  • Mendivil (1534)
  • Mendibil (1587)
  • Mendivil (1802)
  • Mendiville (1911)
  • Mendibil (1974)
  • Mendibil (1990)

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendibilgo armarria Orbaibarrako armarria da. Armarri honekhonako blasoi hau du:[3]

« Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago. »

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendibil Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean eta Oloritz udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oloritz udalerria Nafarroa erdialdean dago Erriberriko merindadean eta Nafarroako hiriburutik 24 kilometrora.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuera eta kokapenaren arabera aldaketak dauden arren, udalerriaren batez besteko balioak honakoak dira: Tenperatura 8 eta 13 gradu bitartekoa, prezipitazioa 600 eta 1.000mm bitartekoa, eta egun euritsuak 90 inguru. Udak nahiko lehorrak izaten dira, eta neguak euritsu eta hotzak, batez ere iparraldeko zierzo haizeak jotzen duenean. Klima, oro har, mediterraneoa edo azpimediterraneo kontinental motakoa da.

Udalerriko baso bakanetan, birlandaturiko pinuak, haritzak eta arteak daude, eta horrez gain, nahiko ondo kontserbatu diren 23 hektarea pago.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oloritzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]


  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 27.0 29.0 36.0 40.0 42.0 41.0 37.0 31.0 25.0 18.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.2 10.9 14.3 16.1 20.6 25.3 28.4 28.7 23.8 18.6 12.6 9.5 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.1 10.7 14.7 18.8 21.4 21.8 17.9 13.8 8.6 5.7 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.9 3.9 5.3 8.7 12.2 14.4 15.0 12.0 8.9 4.6 2.0 7.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.5 -9.0 -10.0 -3.0 0.0 2.0 7.0 7.0 2.0 -3.0 -7.0 -11.0 -11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 34.6 41.8 66.6 55.1 42.6 25.3 28.8 43.9 54.3 59.9 51.7 548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 46.0 22.0 44.0 40.0 42.0 38.5 39.0 86.0 95.0 44.0 53.0 40.0 95.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.0 8.0 10.7 10.5 6.4 5.1 4.9 5.4 9.8 11.4 10.9 102.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.9 1.1 0.9 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 4.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibalt II.a Nafarroakoa erregeak kaloñako bizilagunak askatu zituen ustekabeko hilketengatik 1264. urtean. Etxague eta Untzuerekin batera, Piarres Ibañitz Lehet eta Teresa Almorabiden jaurerrira igaro zen 1336an.

Orbaibarrekoa izan zen banaketa administratibo honek iraun zuen bitartean. Gero, 1835-1845eko berrikuntzekin, Leotz udalerrian sartu zen, eta udalerri eratu zuen, Bariain, Oloritz, Lepuzain, Etxague, Orizin eta Soltxaga herriekin eta Arrazubi, Doneaniz eta Eristain baserriekin eta Olorizko bentekin.

Orbaibarrako ia herri guztiak bezala, aipatu erreformak egin arte Mendibil Iruñeko merkatuko alkatearen jurisdikziokoa zen. Ondoren, gainerakoak bezala erregimen komunaren menpe geratu zen. 1802an irin-errota zuen (bi harri egoera onean zituen, eta 1847an gehitu zen). Azken data horretan, eskola ere bazegoen, urtean berrehun erreal garirekin hornitua, eta kuratoaren hornidura Orreagako kabildora itzuli zen. Herriaren bidez, Iruñetik Tafallarako galtzada igarotzen ari zen, eta Mendibilek benta bat zuen haren gainean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021 urteko erroldaren arabera 60 biztanle zituen Mendibilek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
42 42 39 39 47 45 50 50 48 44 55 56 50 54 58 62 62 64 64 64 62

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 322 linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi. Herriak autobus bi geldialdia ditu zeharkarrikan, bat Iruñerantz eta bertzea Tafallarantz.

NBUS logoa.svg Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
329 Tafalla BarasoainEristainSoltxagaOloritzOrizin Etxague

322 linea linea erregularra den arren, Mendibilgo geldialdiak eskariaren araberako geldialdia baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera: «hegoaldeko goi-nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Oloritz udalerria sailkatu zituen, Orbaibarreko hainbat herriekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Oloritz udalerria ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Oloritz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,10k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 6,22k eta 2018n % 9,60k.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /menð̞íβ̞il/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Mendibil - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Barasoain» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Mendibil» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]