Kripan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kripan
 Araba, Euskal Herria
Kripan.jpg
Kripanen ikuspegia.

Kripango armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofizialaEscudo de Kripan.svg Kripan
AlkateaLuis Agustín Loero Marañón (EAJ)
Posta kodea01308
INE kodea01019
Herritarrakripandar
Kokapena
Koordenatuak42°35′30″N 2°30′58″W
Azalera12,52 km2
Garaiera690 metro
Distantzia45 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria178 (2020)
Red Arrow Down.svg−2 (2019)
alt_left 86 (%48.3)94 (%52.8) alt_right
Dentsitatea14,94 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 3,66
Zahartze tasa[1]% 24,05
Ugalkortasun tasa[1]‰ 73,17
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,26 (2011)
Genero desoreka[1]% 10,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 3,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 17,62 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 4.89 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1669
Webguneahttp://www.kripan.net/

Kripan Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabar Errioxako kuadrillakoa. Gasteiztik 45 bat kilometro hego-ekialdera dago. Herri bakarrak osatzen du udalerria.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzizko aipamen zaharrenetan, XI. mendeko Donemiliaga Kukulako Kartularioan, herriaren izena Quirpán formarekin ageri da.[4]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiribildua Toloñoko mendilerroaren hegoaldeko magalean dago, San Tirso mendiaren oinean dagoen muino batean, itsas mailatik 690 bat metro gorago. Udalerria Ebro ibaiaren adar batzuek zeharkatzen dute: besteak beste, Pilas, Karralegi eta Karraladera errekek.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlojuaren noranzkoan, mugakide hauek ditu:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kripango inguruetan zenbait aztarnategi aurkitu dira, hala nola Los Husosko leizekoa eta Los Llanosko trikuharria, antzinako giza agerpena —Neolito garaikoa— agerian uzten dutenak.

Herriaren lehen aipamen idatzia 1088koa dugu, Donemiliaga Kukulako Kartularioan aipatu baitzuten, Quirpán formarekin.[4]

Kripan Guardiaren menpeko herria izan zen, harik eta 1669an Karlos II.a Espainiakoak hiri titulua eman zion arte.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kripango biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan, udalerrian hiru zerrenda aurkeztu ziren: Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra eta Alderdi Popularra. Abstentzioa % 22,97 izan zen; boto zuriak, hiru; eta boto baliogabeak, lau. Hauek izan ziren emaitzak:[5]

  • Eusko Alderdi Jeltzalea: 80 boto (5 zinegotzi)
  • Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 16 boto (zinegotzirik ez)
  • Alderdi Popularra: 8 boto (zinegotzirik ez)

Hartara, Euzko Alderdi Jeltzaleak eskuratu zituen udalbatzako zinegotzi guztiak.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Kripango azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Ruben Fernandez Calleja[7] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Luis Agustin Loero Marañon 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Joseba Fernandez Calleja[6][8] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Joseba Fernandez Calleja[9][10] 2019 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea[11]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko Araba Bus - 8.png lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

Logo Purple Bus.svg Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilar Guardia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

Logo Purple Bus.svg Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLeza Guardia
Leza Osp.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meano (aurrean) eta Kripan (atzean), La Aldea gainetik.
  • San Juan Bautista eliza: XVII. mendean eraikitzen hasia, 1788ko irailaren 6an inauguratu zuten.
  • Santa Maria eliza: XII. mendeko aurrealde erromanikoa.
  • San Martin baseliza.
  • San Sebastian baseliza.
  • "Los Llanos" trikuharria.
  • "Abrigo de Los Husos" aztarnategi arkeologikoa.

Kripandar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «Kripan: Historia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  5. «Udal hauteskundeak 2019 - Kripan - Alea.eus» alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  6. a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  7. (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  8. (Gaztelaniaz) «Joseba Fernández Calleja elegido presidente de la Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa» EAJko Arabako Batzarkide Taldea 2015-10-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  9. (Gaztelaniaz) interaktiba.com. (2019-10-15). «Joseba Fernández Calleja: "No me veo político, sino persona de pueblo"» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  10. «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  11. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  12. (Gaztelaniaz) Martínez, Juantxu. «La Montorna preside Kripan» arabakoerrioxa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  13. «LÓPEZ MARAÑÓN, Manuel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  14. (Gaztelaniaz) Zoilo Calleja El Correo egunkarian
  15. (Gaztelaniaz) «Pepe Viyuela, en la Fiesta de la Vendimia» La Rioja 2008-08-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba
  • (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «Kripan», Auñamendi Eusko Entziklopedia.