Labraza

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Labraza
Oion, Euskal Herria

Vista de Labraza.jpg

Labrazaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Oion
Koordenatuak 42° 34′ 00″ N, 2° 25′ 00″ W / 42.56666667°N,2.41666667°W / 42.56666667; -2.41666667Koordenatuak: 42° 34′ 00″ N, 2° 25′ 00″ W / 42.56666667°N,2.41666667°W / 42.56666667; -2.41666667
Labraza hemen kokatua: Euskal Herria
Labraza
Labraza
Labraza hemen kokatua: Araba
Labraza
Labraza
Altuera 670 m.

Labraza Oion udalerriko hiribildu harresiduna da. Oiondik gertu dago eta Nafarroarekin egiten du muga.

Erdi Aroko herria da. Nafarroako Antso VII.ak forua eman zion 1196. urtean eta San Cristobal de Labraza izena jaso zuen. Gaztelu bati buruzko dokumentazioa dago, tartean tenenteen izenak, nahiz eta gaur egun gazteluaren arrastorik ia ez dagoen. Egungo herrigunean geratzen dira hormatal eta dorrearen aztarnak bakarrik, Goiko Plazan, etxez inguratuta. Antza, gazteluaren inguruan eraiki zen herria.

1461ean, Guardiarekin batera, Gaztelako Erresuman sartu zen. 1501eko abuztuaren 14an Arabako Ermandadean sartu zen.

Gaur egun, 1977ko martxoaz geroztik Labraza eta Gorrebusto udalerriak Oiongo udalerrian sartu ziren eta administrazio batzar bihurtu ziren.


1996ko martxoaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Labrazako eremu arkeologikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian sartu zuen, monumentu multzo kategorian sailkatutako kultura ondasun gisa.

2008ko ekainaren 13an Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Done Mikel eliza.
  • Errukiaren Ama Birjinaren baseliza.
  • Mairuaren Iturria.
  • Harresia. Labraza harresiz inguratutako hiribildua da, gaztelu baten inguruan zegoena, gaur egun harresiaren aztarnak daude erdi aldean. Harresiak pixkanaka babeserako elementuak galduz joan da, baina hala ere oraindik badaude zenbait dorre eta hormatal. Hormaren alde bietara harearrizko pilare lodiak daude, hauek material pobreagoekin bete ziren arren. Hasierako baoetatik gaur egun dorreen saeterak eta komunikazio baoak baino ez dira kontserbatzen, horietako asko itxita daudelarik. Hegoaldeko dorrean itsatsitako matakana ere kontserbatzen da eta elementurik interesgarriena da. Beste dorreetatik oso nabaritua dago, besteengandik oso urrun dagoelako eta lau aldeetatik itxita dagoelako. Hiribilduko etxeak harresiaren barru aldeko hormataletara itsatsiz joan dira, eta hego zein ekialdeko aldeetan, etxeetarako sarrera harresitik edo barruko kaleetatik egin daiteke. Labraza Euskal Herrian dagoen hiribildu-gotorleku txikiena da. Harresien izaera arkaikoak, hormetan dituen Erdi Aroko aztarnekin eta itsatsitako etxeek jasan duten garapenagatik, hiribildu hau Araban muino gainean altxatutako hiribildurik esanguratsuena bihurtzen du.

Herriko festak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa