Gonbad-e Qabus
| Gonbad-e Qabus | |
|---|---|
| برج گنبد قابوس | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Probintzia | Golestan |
| Koordenatuak | 37°15′29″N 55°10′08″E / 37.25812135°N 55.16899113°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Inaugurazioa | 1006 |
| Komisarioa | Qabus (en) |
| Izenaren jatorria | Kupula Qabus (en) |
| Arkitektura | |
| Materiala(k) | adreilua eta Morteroa |
| Estiloa | Ziyarid architecture (en) |
| Dimentsioak | 53 ( |
| Azalera | 1,4754 ha |
| Gizateriaren ondarea | |
| Irizpidea | (i), (ii), (iii) eta (iv) |
| Erreferentzia | 1398 |
| Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
| Izen-ematea | 2012 (XXXVI. bilkura) |
| |
Gonbad-e Qabus (persieraz: برج گنبد قابوس Bërj gonbad-e qâbus) izen bereko herrian dagoen hil-monumentu bat da, XI. mendean Qabus sultan ziyariak eraikia. Dorre itxura du eta 15 m garaiko muino biribildu baten gainean kokatua dago, herriko parke nagusian.
Egitura honek matematikaren eta eraikuntzaren garapena erakusten du islamdar arkitekturaren hastapenetan, eta estalkia eredu bihurtu zen eskualdeko hilobi eta mausoleoentzat[1].
2012an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Dorrea adreilu egosi ez-berniztuz eraikia dago[1]guztira. 53 m garai da[1] eta hortaz munduko garaiena soilik adreiluz egina[2]. Oinplanoa dekagonala da, 10 puntako izar itxurakoa, eta oinarriaren diametroa 17 m da eta tontorrean 15,5 m. Gailurrean teilatu konikoa du, adreiluzkoa ere bai.
Dorrearen hormak 3 m lodi dira. Barnealdea hutsik dago, eta muqarna izeneko elementuak ditu.
Dorrearen oinarrian idazkun bat dago, arabiera kufikoz idatzia:
هذا القصر العالي – لامير شمس المعالي – الامير قابوس ابن وشمگير – امر به بنائه في حياته – سنه سبع و تسعين – و ثلثمائه قمريه و سنه خمس و سبعين و ثلثمائه شمسيه
- "Jauregi garai hau Xams ul-Ma'ali, Amir Qabus ibn Wuxmgir printzearentzat, bere bizian eraikitzeko aginduta, ilargi-Hegirako 397. urtean eta eguzki-hegirako 375. urtean."
Nahiz-eta idazkunak ez duen baieztatzen printzearen hilobi izateko eraiki zela, esaten denez sultanaren hilotza beirazko hilkutxa baten ipini eta dorreko sabaitik zintzilik zegoen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Gizateriaren Ondarea Iranen | ||
|---|---|---|
|
Armeniar monasterioen multzoa Iranen • Bam eta bertako kultura paisaia • Behistun • Chogha Zanbil • Maimand eta bertako kultura paisaia • Golestan jauregia • Gonbad-e Qabus • Isfahango Meskita Nagusia • Naqsh-e Jahan plaza • Pasargada • Persepolis • Persiar lorategiak • Xahr-i Sokhta • Safi al-Din xekearen hilobia • Soltaniyeh • Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa • Susa • Tabrizko bazarra • Takht-e Soleiman • Persiar qanatak • Lut basamortua • Yazd • Sasandar paisaia arkeologikoa Fars eskualdean | ||
