Asiako liztor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Asiako liztor
Vespa velutina nigrithorax MHNT dos.jpg
Asiako liztorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHymenoptera
FamiliaVespidae
Generoahornet Vespa
Espeziea Vespa velutina

Asiako liztorra (Vespa velutina) Txinan jatorria duen liztor-espeziea da, gorputza beltza duena. Espezie inbaditzaile gisa hartzen da munduko hainbat lekutan[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liztorra izateko nahiko handia da: 30 milimetro inguru luze da. Erkatze aldera, bertako erle arrunta (apis mellifera) baino hiru aldiz handiagoa da[2].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako liztorraren bizi zikloa.jpg

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vespa velutina nigrithorax - Toulouse

Euskal Herrian vespa velutina nigrithorax bakarrik bizi arren, badaude beste azpiespezie asko munduan zehar:

Espezie inbaditzailea Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzi handia du kabiak lehenbailehen aurkitzeak.

2005ean lehendabizikoz egurra zeraman itsasontzi batean Bordeleko portuan agertu zenetik[2], Europan espezie inbaditzailetzat jotzen dute. Asiako liztorrak, erlauntzak erasotzeaz gain[3], hego-mendebaldeko Europan kalteak eta alarma egoera sortu ditu[4]. Zuhaitzetan, lau eta sei metro artean, bere habia jartzen duen liztor hau jadanik zenbait urtez Ipar Euskal Herrian izan arren, 2010an lehendabizikoz Hego Euskal Herrian aurkitu zuten, izan ere, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak eta Neiker-Tecnalia erakundeak Irunen espezimen batzuk topatu zituzten[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Tan, K.; Radloff, S. E.; Li, J. J.; Hepburn, H. R.; Yang, M. X.; Zhang, L. J.; Neumann, P. (2007-01-19) «Bee-hawking by the wasp, Vespa velutina, on the honeybees Apis cerana and A. mellifera» Naturwissenschaften (6): 469–472 doi:10.1007/s00114-006-0210-2 ISSN 0028-1042 . Noiz kontsultatua: 2018-11-23 .
  2. a b   Arratibel, Ainara (2011-05-10) «Erleen borrero, erlezainen amesgaizto» Berria .
  3.   Arratibel, Ainara (2011-05-10) «Arriskuetatik harago, natura aberasten» Berria .
  4.   «Tourists warned as Asian hornets terrorise French» The Telegraph 2009-8-19 .
  5.   «La avispa asiática ya está aquí» Noticias de Gipuzkoa 2010/11/23 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asiako liztor Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Asiako liztor