Bakea Irudikatu dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bakea Irudikatu dorrea
Friðarsúlan
Iceland - Peace Tower 28 (6571385177).jpg
Kokapena
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakHöfuðborgarsvæðið
UharteViðey
Koordenatuak 64° 09′ 48″ N, 21° 51′ 34″ W / 64.16323889°N,21.85946667°W / 64.16323889; -21.85946667Koordenatuak: 64° 09′ 48″ N, 21° 51′ 34″ W / 64.16323889°N,21.85946667°W / 64.16323889; -21.85946667
Historia eta erabilera
Irekiera2007-10-09
Webgune ofiziala

Bakea Irudikatu dorrea (islandieraz: Friðarsúlan, euskaraz Bakearen Dorrea) Kollafjörður badian dagoen Viðey uhartean, Reykjaviken barrutian, Islandiako hiriburuan dagoen monumentua da. Yoko Onok John Lennoni eskaini zion. 2007ko urriaren 9an inauguratu zuten, Lennonek 67 urte bete behar zituenean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentua John Lennonen Imagine kanta hartzen du erreferentzia nagusia bezala. Argiaren dorre bat da, urtean zehar urriaren 9tik abenduaren 8 arte pizten dena.[1] Oinarrian harri zuriaren monumentua dago non "Bakea irudikatu" esaldia 24 hizkuntzetan irakur daitekeen; beraz, bakeari eskainitako monumentua da.

Dorrean 15 erreflektore daude; prismekin daude jarrita eta horri esker ispilu moduan eragiten dute, bertikalki zeruruntz argi-zutabeak sortuz. Gau argi batean 4.000 metroko altura lor dezakete.

Dorrearen hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imagine Peace mezua.

Munduko 24 hizkuntzetan mezu bera irakur daiteke:

ingelesez: IMAGINE PEACE swahiliz: TUFIKIRIENI AMANI
japonieraz: 平和な世界を想像してごらん islandieraz: HUGSA SÉR FRIÐ
koreeraz: 평화를 꿈꾸자 turkieraz: BARIŞI DÜŞLE
txinera tradizionalez: 想像世界有了和平 persieraz: به صلح بیندیش‎
arabieraz: احلم سلام‎ filipineraz: ILARAWAN ANG MUNDONG MAPAYAPA
portugesez: IMAGINE A PAZ tamileraz: சமாதானத்தை நினையுங்கள்
errusieraz: ПРЕДСТАВЬТЕ СЕБЕ МИР hungarieraz: KÉPZELD EL A BÉKÉT
hindiz: शान्ति की कल्पना करें finlandieraz: KUVITTELE RAUHA
alemanez: STELL DIR VOR ES IST FRIEDEN georgieraz: წარმოიდგინეთ მშვიდობა
italieraz: IMMAGINA LA PACE tibeteraz: ཞི་བ་སྒོམས་
frantsesez: IMAGINEZ LA PAIX hebreeraz: חלום שלום‎
gaztelaniaz: IMAGINA LA PAZ Inuktitutera: ᓴᐃᒪᖃᑎᒌᑦᑕ


Beste kartel batean irakur daiteke:

"I dedicate this light tower to John Lennon
my love for you is forever
yoko ono
October 9th 2007"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bakea Irudikatu dorrea Aldatu lotura Wikidatan