Baztango Donejakue bidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baztango Done Jakue bidea» orritik birbideratua)

Baztango Done Jakue bidea Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriaren artan eta Pirinioak gurutzatuz Baztan eta Belate mendatean barna doan Done Jakue bidearen ibilbide edo adarra da.

Ibilbide nagusia edo bigarren mailako beste ibilbideak bezain ikertua egon ez arren, ibilbide hau ezagutzen direnen artean zaharrenetakoa da. Baionatik zetozen erromesak Baztan haranean barna jeitsi, Belate mendatea igaro eta Arre udalerrian Done Jakue bidearekin bat egiten zuten.

Une honetan, ibilbide hau erromesentzat zerbitzu eta seinalizazio egokiz hornitzeko hainbat lan eta egitasmo martxan daude.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Probintzia Santiagorako distantzia (km) Webgunea
Baiona Lapurdi 839
Uztaritze Lapurdi 825
Zuraide Lapurdi 817
Ainhoa Lapurdi 810
Dantxarinea Nafarroa 808
Urdazubi Nafarroa 805
Otsondo Nafarroa 795
Amaiur Nafarroa 789
Arizkun Nafarroa 784
Elbete Nafarroa 780
Elizondo Nafarroa 779
Lekarotz Nafarroa 777
Irurita Nafarroa 774
Zigaurre Nafarroa 771
Ziga Nafarroa 769
Aniz Nafarroa 765
Berroeta Nafarroa 763
Almandoz Nafarroa 760
Belate mendatea Nafarroa 752
Lantz Nafarroa 744
Olague Nafarroa 739
Leazkue Nafarroa 736
Burutain Nafarroa 730
Ostitz Nafarroa 727
Enderitz Nafarroa 726
Olaitz Nafarroa 722
Arreko trinitatea Nafarroa 715 [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]