Gipuzkera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
la:wiki
27. lerroa: 27. lerroa:
* ''j'', gaztelaniaz bezala ahoskatzen da (''giza'''j'''o'' hitzean egiten den eran), eta ez euskara batuan eta euskalki gehienetan bezala ('''''j'''adanik'' hitzean egiten den eran).
* ''j'', gaztelaniaz bezala ahoskatzen da (''giza'''j'''o'' hitzean egiten den eran), eta ez euskara batuan eta euskalki gehienetan bezala ('''''j'''adanik'' hitzean egiten den eran).
* ''h'' ez da ahoskatzen, mutua da.
* ''h'' ez da ahoskatzen, mutua da.
* Ez dira bereizten nominatibo plurala (euskara batuko ''-ak'') eta ergatibo plurala (''-ek''), denak ''-ak'' egiten baitira, azentua gorabehera.
* Ez dira bereizten [[absolutibo]] plurala (euskara batuko ''-ak'') eta [[ergatibo]] plurala (''-ek''), denak ''-ak'' egiten baitira, azentua gorabehera.
* Menpeko esaldi guztiak markatzen dira: ''etorri de'''n''' gizona nire aita da''.
* Menpeko esaldi guztiak markatzen dira: ''etorri de'''n''' gizona nire aita da''.



15:23, 30 maiatza 2011ko berrikusketa

Euskalkien eremuak, Luis Luziano Bonaparteren XIX. mendeko sailkapenari jarraituz
██ Erdialdeko euskara Mapa honetan, Koldo Zuazoren XXI. mendeko sailkapenari jarraitu zaio

Gipuzkera, giputz euskara edo erdialdeko euskara euskalki bat da, Gipuzkoako erdialdean (sartaldeko Debagoiena eta Soraluze eta Eibar; eta, sortaldeko, Irun eta Hondarribia izan ezik) eta Nafarroako Sakanan hitz egiten dena.

Gipuzkeraren eremua

Gipuzkera ez da Gipuzkoa osoan hitz egiten, Deba ibaiaren arroan, Leintz-Gatzagatik Elgoibarreraino bizkaieraz mintzatzen dira hango euskaldunak, eta Oiartzun eta Bidasoa ibaien arroetan aldiz goi-nafarreraz. Hala ere gipuzkera eta goi-nafarreraren arteko muga desagertzen dago Gipuzkoan, eta euskara batua nagusitzen ari baita pixkanaka-pixkanaka gazteen artean.

Azpieuskalkiak

Egungo gipuzkerak lau aldaera nagusi ditu. Kontuan hartu behar da toki batzuetan azpieuskalki hauen arteko mugak ez daudela garbi, eta zenbait udalerritako euskara bi azpieuskalkitakoa dela aldi berean:

Berezitasunak

Gipuzkoan hiru euskalkiak zein udalerrietan mintzatzen diren adierazten duen mapa:
     Mendebaldeko euskara edo bizkaieraz mintzatzen diren udalerriak.     Erdialdeko euskara edo gipuzkeraz mintzatzen diren udalerriak.     Nafarreraz mintzatzen diren udalerriak.

Ezaugarri fonetiko eta morfologikoak:[1]

  • Bokal alternantziak:[2]
    • a/e: beste euskalkiek izan aditz laguntzailearen orainaldian «a» dute; gipuzkeraz, ordea, «e». Konparazio batera: gara > gera, zara > zera, zarete > zerate.[3]
    • e/i. Adibidez: ageri > agiri, edeki > idigi/idegi/idoki.[3]
  • Hiato markatua, kontsonante bat tartekatuz, iparraldeko gipuzkerako hizkeretan: buruba, ogidda/ogidxa/ogija/ogixa. Hegoaldeko gipuzkeran, burue eta ogie.
  • Bokalak batzea: zaharra > zarra.
  • Palatalizazioa. Euskara batuan aukerakoak diren palatalizazioak, nahitaez egin beharrekoak izaten dira gipuzkeran: aditu > a(d)ittu, egina > e(g)iña, ilargi > illargi.
  • j, gaztelaniaz bezala ahoskatzen da (gizajo hitzean egiten den eran), eta ez euskara batuan eta euskalki gehienetan bezala (jadanik hitzean egiten den eran).
  • h ez da ahoskatzen, mutua da.
  • Ez dira bereizten absolutibo plurala (euskara batuko -ak) eta ergatibo plurala (-ek), denak -ak egiten baitira, azentua gorabehera.
  • Menpeko esaldi guztiak markatzen dira: etorri den gizona nire aita da.

Garrantzia

Gipuzkera euskalki historiko nagusietakoa izan da, eta literatura hizkuntza izan da XVIII. mendetik aurrera. Lapurtera eta goi-nafarrerarekin zerikusi nabarmena dauka, nahiz eta bizkaieraren kutsu bat ere baduen.

Gaur egun gipuzkera, beste euskalkien antzera, eta oro har gipuzkoarrek hitz egiten duten euskara euskara batura ari da aldatzen, hedabideek eta literaturak duten indarragatik.

Erreferentziak

  1. «Euskalkien egungo sailkapena», Hiru.com webgunean.
  2. Aurreko aipuko web orrian eta beste hainbatetan, hau aipatzen da: a/e (burua > burue). Hala ere, oker nabarmena da, Goierriko gipuzkeraren ezaugarria baita hori, eta ez gipuzkera osoarena.
  3. a b Txillardegi eta beste (1987): Euskal dialektologiaren hastapenak, Udako Euskal Unibertsitatea. ISBN: 84-86644-00-3.

Kanpo loturak