Kiel: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t r2.6.6) (robota Erantsia: gl:Kiel
132. lerroa: 132. lerroa:
[[ga:Kiel]]
[[ga:Kiel]]
[[gd:Kiel]]
[[gd:Kiel]]
[[gl:Kiel]]
[[he:קיל]]
[[he:קיל]]
[[hr:Kiel]]
[[hr:Kiel]]

16:24, 3 martxoa 2013ko berrikusketa

Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula Kiel Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federaleko hiriburua da, Jutlandia penintsularen hego-ekialdean kokaturik. Herrialdeko itsas-base eta ontziola nagusia izan da 1860ko hamarkadaz geroztik. Hiriko unibertsitatea ere ospetsua da.

Geografia

Alemania iparraldeko hiri handiena da eta bereziki garrantzitsua Itsaso Baltikorako irteera nagusia baita. Bertan hartzen dira Danimarka, Suedia edo Norbegiara doazen ferriak. Alemaniako Itsas Armadaren egoitza ere bertan dago. Kieleko kaia oso egokia da, izan ere 17 kilometro luze den Kieleko fiordoaren bukaeran baitago.

Honetaz gain aipatzekoa da Kieleko ubidea (Nord-Ostsee-Kanal), zeinak Schleswig-Holstein estatua zeharkatuz Itsaso Baltikoa eta Ipar itsasoa lotzen dituen. Munduko kanal artifizial erabilienetakoa da gaur egun, Panamakoak eta Suezkoak baino gainditzen ez dutena.

Historia

Sorrera

Bikingoak izan ziren X mendean Kieleko fiordoan zeuden herrixka germaniarrak kolonizatu zituztenak. 1233an Adolfo IV.a Holsteingo Kondeak sortu zuen Holstenstadt tom Kyle (Holsteingo Kyle hiria) eta 1242an Lübeckeko lege eskubideak jaso zituen. 1284ean Hansa Ligan sartu zen Schleswig-Holsteingo hiriburu bezala, baina 1518an Ligatik bota zuten piratak herrian onartzeagatik.

Danimarkaren menpe

1665ean Kieleko unibertsitate famatua sortu zen. 1773 eta 1864 artean Daniar erregeen agindupean egon zen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren parte baitzen, baina hiria ez zen Danimarkaren barruan sartu, Alemanian baizik. Inperioa erortzerakoan daniarrek agintzen jarraitu zuten Holsteingo Dukea beren menpekoa baitzen. 1848an Schleswig-Holstein osoa daniarren aurka altxatu zen baina 1852an galtzaile atera ziren. Schleswig-ko bigarren gerra 1864ean izan zen eta oraingoan Germaniar Konfederazioa izan zen garailea.

Gillermo I.a Prusiakoa Alemaniako enperadore bihurtu zenean Kiel izendatu zuen inperioaren kai nagusi (Reichskrieghäfen). Alemaniako Armadaren egoitza bertan ezartzeak hiriari progreso handia ekarri zion eta biztanleria nabarmen handitu zuen, 1864ko 18.770 biztanleak 200.000 bihurtu ziren 1910an.

XX mendea

1918an Lehen Mundu Gerra bukatzear zegoela Kieleko itsas armadari Royal Navy britainiarraren aurka borroka handi bat egin zezatela eskatu zitzaion. Marinelek ezin garaituzko misioa zela pentsatuz matxinada egin zuten eta hau izan zen Alemaniako iraultza sortu zuen txispa. Iraultzak monarkiaren desagerpena eta ondoriozWeimar Errepublika ekarriko zuen.

Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen, bertan baitzegoen Alemaniarren Itsas Armada eta urpekontzien gehiengoa. 710 bonbaketari estatubatuarrek hiriaren %80a suntsiturik gelditu zen eta industri gunearen %83a. ez zen urik egon hiru egunez, ezta sukaldatzeko gasik ere astebetez. Kiel berreraiki beharra egon zen eta 1972an berriro bihurtu zen Schleswig-Holsteineko hiriburu.

Kieleko Opera Etxea, atzean udaletxearen dorrea

Ondasun nabarmenak

  • San Nikolas eliza (Nikolaikirche): Kieleko eraikin zaharrena da, XIII mendekoa.
  • Kieleko udaletxea (Rathaus): 1911ean eraiki zuten. 106 metroko altuera duen dorrea veneziar estilora egina da.
  • Kieleko Opera Etxea (Opernhaus Kiel): Heinrich Seeling arkitektuak diseinatu eta 1905-1907 artean eraiki zen. Bonbaketek erabat suntsitu zuten eta 1953an berreraiki behar izan zen.
  • Schrevenpark eta Lorategi botanikoak

Jaialdiak

  • Kieleko merkatal feria (Kieler Umschlag): 1431ean sortu zen feria urtero ospatu zen XIX mendean garrantzia galduz joan zen arren eta 1900an izan zuen azken ekitaldia. 1975ean berreskuratu zen.
  • Kieleko belauntzien astea (Kieler Woche): Munduko belauntzi estropada handiena da. 2000 belauntzik eta 5000 marinelek hartzen dute parte eta hiru milioi ikusle etortzen dira Kielera.

Kirolak

Kieleko kirol talde nagusia THW Kiel eskubaloi taldea da. 16 aldiz irabazi du Alemaniako Liga eta 7 aldiz Kopa. Baina Europa mailan ere txapeldun izan da, bi aldiz EHF Txapeldunen Ligan eta 3 aldiz EHF Kopan.

Futbol taldea ere badu, Holstein Kiel, 1912an Alemaniako txapelketa eskuratu zuena. Gaur egun Iparraldeko ligan ari da jokatzen.

Kieldar ezagunak

Hiri senidetuak

Kiel ondorengo hiriekin senidetuta dago:[1]

Erreferentziak

  1. www.kiel.de Kiel - Hiri senidetuak (Alemanez)

Kanpo loturak