Lotario I.a: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
tNo edit summary |
||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
| jaiolekua = |
| jaiolekua = |
||
| hildata = [[855]]eko [[irailaren 29]]a |
| hildata = [[855]]eko [[irailaren 29]]a |
||
| hillekua = [[ |
| hillekua = [[Prümeko abadia]] |
||
}} |
}} |
||
'''Lotario I.a'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> ([[795]] - Prümeko abadia, [[855]]eko [[irailaren 29]]a) Italiako erregea izan zen 818-855 bitartean, [[Karolingiar Inperioa|Mendebaldeko enperadorea]] 840-855 bitartean eta [[Erdialdeko Frantzia]]ko erregea 843-855 bitartean{{lur erref}}. |
'''Lotario I.a'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> ([[795]] - [[Prümeko abadia]], [[855]]eko [[irailaren 29]]a) Italiako erregea izan zen 818-855 bitartean, [[Karolingiar Inperioa|Mendebaldeko enperadorea]] 840-855 bitartean eta [[Erdialdeko Frantzia]]ko erregea 843-855 bitartean{{lur erref}}. |
||
== Bizitza == |
== Bizitza == |
||
37. lerroa: | 37. lerroa: | ||
* [[Karlos Proventzakoa]]rentzat, [[Burgundia Beherea]]. |
* [[Karlos Proventzakoa]]rentzat, [[Burgundia Beherea]]. |
||
Ondoren, [[ |
Ondoren, [[Prümeko abadia]]ra erretiratu zen; bertan hil zen, [[855]]eko [[irailaren 29]]an<ref name="lar"></ref>. |
||
== Ezkontza eta seme alabak == |
== Ezkontza eta seme alabak == |
10:44, 3 ekaina 2016ko berrikusketa
Txantiloi:Agintari infotaula Lotario I.a[1] (795 - Prümeko abadia, 855eko irailaren 29a) Italiako erregea izan zen 818-855 bitartean, Mendebaldeko enperadorea 840-855 bitartean eta Erdialdeko Frantziako erregea 843-855 bitartean[2].
Bizitza
Luis Errukitsua enperadorearen eta Ermengarda Hesbayekoaren seme nagusia zen. 815ean, Bavariako agintari bilakatu zen[3]. Bi urte beranduago, aitak Ordinatio Imperii kapitularra promulgatu zuen, Lotario izendatzen zuena inperioaren oinordeko bakar[4]. 822an Italiako errege izendatua izan zen, eta 823an Paskoal I.a aita santuak enperadore-kide koroatu zuen. 824ko azaroan, Constitutio Romana promulgatu zuen, enperadorearen eta aita santuaren arteko harremanei buruzkoa, aginpide gorena enperadoreari ematen ziona[3].
Begi txarrez ikusi zuen Karlos anaia erdiari aitak eman nahi zion ondarea, eta 833an, Pepin eta Luis anaiekin elkar harturik, aitaren aurkako konplota burutu zuen; baina 834an, aitak koroa berreskuratu zuelarik, Italiara erbesteratu behar izan zuen[5].
Aita 840an hil zenean, inperio osoa bereganatzen saiatu zen, baita enperadore koroa ere, baina Karlos Burusoila eta Luis Germaniarra elkartu ziren haren aurka. Fontenoy-en-Puisayeko gudu erabakigarrian garaitua izan ondoren, Verdungo Hitzarmena onartu behar izan zuen[3]. Lotariok, enperadore tituluaz gain, Erdialdeko Frantzia, jaso zuen: Italiar penintsulako iparraldea eta Frisiatik Proventzarainoko lur zerrenda. Frisian normandiarren aurka borrokatu behar izan zuen, eta Italian sarrazenoen aurka[5]. 855ean, eri zegoela, erresuma semeen artean banatu zuen:
- Luis II.arentzat, Italia eta koroa inperiala.
- Lotario II.arentzat, erresumaren iparraldeko zatia, Frisiatik Suitzaraino, bere heriotzaren ondoren Lotaringia deitua.
- Karlos Proventzakoarentzat, Burgundia Beherea.
Ondoren, Prümeko abadiara erretiratu zen; bertan hil zen, 855eko irailaren 29an[5].
Ezkontza eta seme alabak
821ean Ermengarda Toursekoarekin ezkondu zen; zortzi seme alaba izan zituzten:
- Luis (825–875), Italiako erregea eta Mendebaldeko enperadorea. Engelbergarekin ezkondu zen.
- Hiltrude (826–865), Berengario Spoletokoarekin ezkondu zena.
- Ermengarda (825 aldean–849).
- Berta (830 aldean–852).
- Gisela (830 aldean–856), Bresciako San Salvatoreko abadesa.
- Lotario (835–869), Lotaringiako erregea. Teutbergarekin ezkondu zen.
- Rotrude (840 aldean), Lamberto III.a Nanteskoarekin ezkondu zena.
- Karlos (845–863), Burgundia Behereko erregea izan zena.
Sasiko seme bat ere izan zuen:
- Karloman (853 aldean-?).
Erreferentziak
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b c Lothair I.. in: 1911 Encyclopædia Britannica, Volume 17. en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2016-05-29).
- ↑ Carolingian (Frankish) Empire. historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-30).
- ↑ a b c Lothaire Ier. larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2016-05-29).
Aurrekoa Luis Errukitsua |
Erdialdeko Frantziako erregea 840-855 |
Ondorengoa Lotario II.a eta Karlos Proventzakoa |
Aurrekoa Luis Errukitsua |
Mendebaldeko enperadorea 840-855 |
Ondorengoa Luis II.a Italiakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lotario I.a |