Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fernando II.a Habsburgokoa
Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea
Alemaniako erregea
1619ko abuztuak 28 – 1637ko otsailak 15
Aurrekoa Matias
Ondorengoa Fernando III.a

Hungaria eta Kroaziako erregea
1618ko uztailak 1 – 1625
Aurrekoa Matias
Ondorengoa Fernando III.a

1617ko ekainak 5 – 1627
Aurrekoa Matias
Ondorengoa Fernando III.a

1619 – 1637ko otsailak 15
Aurrekoa Matias
Ondorengoa Fernando III.a

Jaiotza 1578ko uztailaren 9a
Graz, Estiria, gaur egun Austria
Heriotza 1637ko otsailaren 15a
Viena (58 urte)
Ezkontidea(k) Maria Anna Bavierakoa
Leonor Gonzaga
Senideak Aita: Karlos II.a, Austriako artxidukea
Ama: Maria Anna Bavierakoa
Erlijioa Katolikoa

Fernando II.a Habsburgokoa (Graz, 1578ko uztailaren 9a - Viena, 1637ko otsailaren 15a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 1619-1637 bitartean, Austriako artxidukea (1619-1637) eta Hungariako (1618-1625) zein Bohemiako erregea (1617-1619 eta 1620-1627). Bere erregealdi osoa Hogeita Hamar Urteko Gerraren garaian izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matias II.a bere lehengusuaren ondorengoa izan zen. Hogeita Hamar Urteko Gerrari hasiera eman zion Bohemiako matxinadak harrapatu zuen. Erregetza kendu, eta bere ordez noble txekoek Frederiko V.a, Palatinatuko hauteslea errege izendatu bazuten ere, Fernando II.ak bere etsaia zapaldu zuen 1620an Mendi Zuriko guduan (txekieraz: Bitva na Bílé hoře).

1626an, Alemanian alderdi protestantearen zuzendaritza hartu zuen Kristian IV.a ere garaitu zuen eta Lübeckeko bakea sinarazi zion 1629an. Ondoren eragin zituen zapalkuntza gehiegizkoek berriro gerra ekarri zuten, eta Gustavo II.a Adolfok, Frantziak bultzaturik, auzian esku hartu eta garaipena lortu zuen Breitenfeld, Lech, eta Lützenen. Gustavo II.a hiltzean, enperadorea nagusitu zen berriro (Nördlingenen). Oso buruzagi militar onak izan zituen (Tillyko kondea, Albrecht von Wallenstein, Maximiliano I.a Handia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan