Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrike III.a, 1040ko miniatura batean irudikatua

Henrike III.a (1017ko urriaren 29a - 1056ko urriaren 5a), Beltza ezizena zuena, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea eta saliar dinastiako kidea izan zen.

1028ko Pazko Egunan bere aita Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu zuten eta Henrike Alemaniako Errege. Koroatzea Aacheneko katedralean izan zen eta Pilgrimus Koloniako artzapezpikua egin zuen.

Germaniar errege bihurtu zen bere aita Konrado II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorea 1039ko ekainaren 4an hil ondoren. Klemente II.a aita santuak enperadore bezala koroatu zuen 1046an.

1036an, Gunindarekin ezkondu zen. Knut II.a Danimarkakoaren alaba bat zena eta bi urte beranduago hil zena.

Henrike III.a, bigarren aldiz, 1043an ezkondu zen, oraingo honetan Ines Poitiersekoa edo Poitoukoarekin, Gilen V.a Akitaniakoa dukearen alaba zena. Zenbait seme-alaba izan zituzten, horien artean, Henrike IV.a, enperadorea izango zena eta Judith Suabiakoa.

Hungariaren aurka borrokatu zuen (bere jabetzakoa izatera pasa zena bere lurraldearen muga hedatzeko, Leitha izeneko ibairaino iritsiz). Dukerrien aurka borrokatu zuen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren boterea mantentzeko. Elizaren barneko erreforma babestu zuen.

1056an hil zen, eta, bere oinordekoa, Henrike IV.a izan zen, bere politika erlijioso bera mantendu zuena.


Aurrekoa
Konrado II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea
1046-1056
Ondorengoa
Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan