Aurelia Arkotxa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
bizialdia
48. lerroa: 48. lerroa:
* {{eu}} [http://artxiker.ccsd.cnrs.fr/index.php?langue=eu Artxikerren].
* {{eu}} [http://artxiker.ccsd.cnrs.fr/index.php?langue=eu Artxikerren].


{{DEFAULTSORT:Arkotxa, Aurelia}}
{{bizialdia|1953ko||Arkotxa, Aurelia}}


[[Kategoria:Euskarazko poetak]]
[[Kategoria:Euskarazko poetak]]
55. lerroa: 55. lerroa:
[[Kategoria:Baigorriarrak]]
[[Kategoria:Baigorriarrak]]
[[Kategoria:Hendaiarrak]]
[[Kategoria:Hendaiarrak]]
[[Kategoria:1953ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Euskal idazleak]]
[[Kategoria:Euskal idazleak]]

19:00, 22 abendua 2016ko berrikusketa

Aurelia Arkotxa
Datu pertsonalak
Izen osoa Aurelia Arkotxa Mortalena[1]
Jaio 1953ko urriaren 3a
Baigorri (Nafarroa Beherea)

Aurelia Arkotxa Mortalena (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1953ko urriaren 3a - ) euskal idazlea eta euskaltzain osoa da. Hendaian bizi da 10 urte zituenetik.

Biografia

Bordeleko Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziatu eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen, ASJUk 1993an argitaratu zuen Gabriel Arestiren Maldan behera lanari buruzko tesia eginez. Gaur egun Baionako unibertsitatean euskal filologia eta klasikoak irakasten dihardu; Maiatz literatura aldizkariaren sortzaileetako bat eta Berria egunkariaren kolaboratzaile da, besteak beste. CNRS ospetsuak Baionan duen IKER euskal hizkuntzaren eta testuen ikerketa zentroko kide da, eta Lapurdum aldizkariaren zuzendari.

2003an euskaltzain urgazle izendatu zuten. 2008ko uztailaren 19an, Euskaltzaindiak Hendaian egindako bilkuran, euskaltzain oso egin zuten; eta, 2009ko azaroaren 3an, Euskaltzaindiko lehendakariorde.

Lanak

Euskal literaturan berritzaileak diren itsasoari buruzko hurbilketa literarioak eta geopoetika deituriko joeran kokatzea dira Arkotxaren ekarpen nagusiak.

Bere olerki batzuk hainbeste aldizkaritan argitaratu dira: Maiatz, Mazzantini, Zurgai, Garziarena, Hegats...

Ikerketa

Ikerketa-lan hauek egin ditu, besteak beste:

Erreferentziak

  1. Aurelia (edo Aurélie) Arcocha-Scarcia izen osoa ere erabiltzen du ofizialki; ikus Bordeleko Unibertsitateko webgunea].

Ikus, gainera

Kanpo loturak