Kareharri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.41.126.21 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa: 6. lerroa:
|mineralak = [[Kaltzita]]<br />''[[Dolomita]]''
|mineralak = [[Kaltzita]]<br />''[[Dolomita]]''
}}
}}
'''Kareharri'''a [[karbonato]]z orokorrean eta [[kaltzio karbonato|karbonato kaltziko]] edo [[kaltzita]]z bereziki osatutako [[arroka sedimentario|harri sedimentario]] kimikoa da. Paisai [[karst]]ikoaren elementu nagusia da.

[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] mendi gehienak kareharriz osatuak daude. Mundu mailan ere arroka sedimentario guztien %10a osatzen du.
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] mendi gehienak kareharriz osatuak daude. Mundu mailan ere arroka sedimentario guztien %10a osatzen du.

== Konposizioa ==
== Konposizioa ==
Oso arroka sendoa denez, arrakaletan hausten da tolestu beharrean. Formula kimikoa CaCO<sub>3</sub> du, eta [[magnesio]] ugari duenean [[dolomia]] izena ematen zaio. Kareharriak, karbonatoaz gain harea badu, ''kareharri haretsu'' deitzen zaio; eta harea beharrean [[sedimentu|basa siliziklastotsua]] badu, berriz, [[tupa]]. CO<sub>2</sub> bidez azidotutako ura kareharriaren zirrikituetatik sartzean, [[disoluzio|disolbatu]] egiten du [[kaltzita]] [[likido]] bat emanez.

Kareharriak jatorri biologikoa du. Hain zuzen ere, duela 40 milioi urte inguruko kitinazko oskoldun animalia itsastarren sedimentuekin osatua dago: [[errudista]]k, adibidez (desagertutako [[molusku]] superfamilia bat). Gaur egungo kareharrietan errudista ugari ikus ditzakegu, [[Sarako leizeak|Sarako leizeetan]] esaterako.

66. lerroa: 66. lerroa:
{{sakontzeko|Karst}}
{{sakontzeko|Karst}}
[[Fitxategi:Burger PostojnskaJama.jpg|thumb|300px|[[Postojnako leizea]], [[Eslovenia]]n.]]
[[Fitxategi:Burger PostojnskaJama.jpg|thumb|300px|[[Postojnako leizea]], [[Eslovenia]]n.]]
Arroka meteorizazio meanikoarekiko gogorra bada ere, meteorizazio kimikoa izan dezake, arrakalak baditu eta ur azidoarekin kontaktuan badago. Azido ahulak dituzten urak, azido karbonikoa esate baterako, karea disolbatzen du eta zulo handiak eratzen ditu barnean. Paisaia [[karst]]ikoa sorten da horrela, [[leize]], [[osin]] eta aretoz jositako harkaitzak. [[Espeleotema]] ederrak ere eratzen dira, estalaktita eta estalagmitak bereziki.

Euskal Herrian oso ohikoak dira [[haitzulo]]ak. Hona hemen ezagunak diren batzuk:
Euskal Herrian oso ohikoak dira [[haitzulo]]ak. Hona hemen ezagunak diren batzuk:

22:00, 24 otsaila 2019ko berrikusketa

Kareharria
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Kareharria
Arroka sedimentarioa
Mineral garrantzitsuak Kaltzita
Dolomita

Kareharria karbonatoz orokorrean eta karbonato kaltziko edo kaltzitaz bereziki osatutako harri sedimentario kimikoa da. Paisai karstikoaren elementu nagusia da.

Euskal Herriko mendi gehienak kareharriz osatuak daude. Mundu mailan ere arroka sedimentario guztien %10a osatzen du.

Konposizioa

Oso arroka sendoa denez, arrakaletan hausten da tolestu beharrean. Formula kimikoa CaCO3 du, eta magnesio ugari duenean dolomia izena ematen zaio. Kareharriak, karbonatoaz gain harea badu, kareharri haretsu deitzen zaio; eta harea beharrean basa siliziklastotsua badu, berriz, tupa. CO2 bidez azidotutako ura kareharriaren zirrikituetatik sartzean, disolbatu egiten du kaltzita likido bat emanez.

Kareharriak jatorri biologikoa du. Hain zuzen ere, duela 40 milioi urte inguruko kitinazko oskoldun animalia itsastarren sedimentuekin osatua dago: errudistak, adibidez (desagertutako molusku superfamilia bat). Gaur egungo kareharrietan errudista ugari ikus ditzakegu, Sarako leizeetan esaterako.

Sailkapena

Folk sailkapena

Kareharria osatzen duten partikulen pikor tamainaren arabera, 3 talde ezberdintzen dira kareharrien barnean:

  • Kaltzierrudistak: Kareharri hau osatzen duten partikulak 2 mm baino handiagokoak dira, hau da, legar tamainakoak.
  • Kalkarenitak: Kasu honetan, partikulak 2 mm eta 63 μm artekoak dira, hots, harearen tamainakoak.
  • Kaltzilutitak edo Kareharri mikritatsuak: Kareharri honen partikulak 63 μm baino txikiagokoak dira, buztinren tamainakoak beraz.

Dunham klasifikazioa

Grainstone motako arroka sedimentarioa ripple markekin.

Irizpide gisa kareharriko partikulak aske dauden edo ez erabiltzen du:

Partikula askez osatuak

  • Kaltzierrudistak: partikulak 2 mm baino handiagoak dituena, legar tamainakoak.
    • Rudstone: partikulek elkar ukitzen badute.
    • Floatstone: partikulek mikritan flotatzen badute, hau da, ez badute elkar ukitzen.
  • Kalkarenita: 2 mm eta 0,064 mm arteko partikulak, harea tamainakoak.
    • Grainstone: partikulen artean zementua badago.
    • Packstone: partikulen artean mikrita badago.
    • Bi kasuetan, harea tamainako partikulak elkar ukitzen daude; tramak eutsitako ehundura dutela esaten da.
  • Kareharri mikritatsuak, partikulak 0,064 mm baino txikiagoak dituena; hots, basa tamainakoak.
    • Mudstone: sedimentua ia mikrita hutsez osatua bada.
    • Wackestone: mikrita ugaria izanik ere, larriagoak edo handiagoak diren partikulak baldin badaude.
    • Bi kasuetan, partikulak ez daude elkar ukitzen. Esaten da matrizeak eutsitako ehundura dutela.

Partikula itsatsiez osatuak

Bioeraikuntzak ere deituak; partikulak organikoki elkar itsatsita daudenean gertatzen da. Orokorrean, arroka hauei boundstone deritze.

  • Framestone: gorputz zurrunez osatua, adb., koralak.
  • Bindstone: izaki bizidunek sedimentuak haien oskolean itsatsi dituztenean (estromatolitoak); ez dute eraikuntza zurrunik sortzen.
  • Bufflestone: algei esker metatutako sedimentuak; izaki bizidunek bizi diren tokiko energia murrizten dute, hau da, sedimentuak uraren korrontetik babesten dituzte.

Gainera, arroka-izen guzti hauek adjektibatu egin daitezke zehaztasun gehiago emateko, adibidez packstone bioklastotsua, koral framestonea, belaki ramestonea.

Erabilerak

Gizako piramideak.

Aintzinatik erabili izan da arkitekturan. Honen erakusle dira besteak beste Gizako piramideak. Erdi Aroan eliza, katedral eta gazteluak eraiki ziren eta XIX eta XX mendeetan ere oso erabilia izan zen.

Kareharria zementua egiteko erabiltzen da eta ondorioz azpiegitura ugariak egiteko harrobi asko eraiki dira Euskal herriko herrietan. Karea eskuratzeko kareharria erre egiten da karobietan.

Beste erabilera batzuk ere baditu:

  • Hauts eran lurzoru azidoak neutralizatzeko erabiltzen da.
  • Petrolio erreserba ugari izaten ditu barnean, eta honen ustiaketa egiten da.
  • Beiragintzan ere erabiltzen da.
  • Hortzore, paper, plastiko, margo, teila eta abarrei kolore zuria emateko erabiltzen da.
  • Elikagaietan kaltzio aportea gehitzeko erabiltzen da, ondo purifikaturik dagoenean noski.
  • Uren alkalinotasuna gehitzeko erabiltzen da.
  • Botika eta kosmetikoen osagaia ere izan ohi da.

Ingurune karstikoa

Sakontzeko, irakurri: «Karst»
Postojnako leizea, Eslovenian.

Arroka meteorizazio meanikoarekiko gogorra bada ere, meteorizazio kimikoa izan dezake, arrakalak baditu eta ur azidoarekin kontaktuan badago. Azido ahulak dituzten urak, azido karbonikoa esate baterako, karea disolbatzen du eta zulo handiak eratzen ditu barnean. Paisaia karstikoa sorten da horrela, leize, osin eta aretoz jositako harkaitzak. Espeleotema ederrak ere eratzen dira, estalaktita eta estalagmitak bereziki.

Euskal Herrian oso ohikoak dira haitzuloak. Hona hemen ezagunak diren batzuk:

Iruditegia

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kareharri