IV. Internazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
4. lerroa: 4. lerroa:


Gaur egun IV. Internazionala hainbat eszisio txikitan bereizita gelditu da.
Gaur egun IV. Internazionala hainbat eszisio txikitan bereizita gelditu da.

== Trotskismoa ==
[[Trotskismo|Trotskistek]] [[Kapitalismo|kapitalismoaren]] aurka eta [[Estalinismo|estalinismoaren]] aurka posizionatzen dute euren burua. Euren ustez, proletariotaren iraultza lehenengo pausoa da [[Iraultza etengabea|Iraultza Etengabea]] ezartzeko. Bestalde, langileen estatua ez litzateke posible izango kapitalismoaren presioa gainean izanik, gainerako herrialdeetan ere horrelako iraultza sozialista bat emango ez balitz. Teoria hau, estalinisten [[SESB]]<nowiki/>n aurrera eraman nahi zuten “herrialde bateko sozialismoa”-ren teoriaren aurkakoa izango litzateke. Horretaz gain, Trotski eta bere jarraitzaileek asko kritikatzen zuten [[Iosif Stalin|Iosif Stalinen]] [[Totalitarismo|totalitarismoa]], izan ere, demokraziarik gabeko [[Sozialismo|sozialismoa]] ezinezkoa dela baieztatzen zuten. Sobietar Batasuneko demokrazia eza ikusita, estatu hori langile-estatua ez zela, langile-estatu degeneratua zela baizik, ondorioztatu zuten.

Trotski eta bere jarraitzaileak 1923. urtetik egon dira oposizio ezkertiarra bezala antolatuta. Sobietar Batasunaren burokraziaren aurka agertu ziren; trotskisten ustez, gainbehera hau sobietar ekonomiaren isolamenduaren eta pobreziaren ondorioz eman zela baieztatuz. Stalinen “herrialde bateko sozialismoa”-ren teoria 1924an garatu zen Trotskiren Etengabeko Iraultzari kontra egiteko. Honek kapitalismoa akabatzeko eta sozialismoa ezartzeko, iraultza mundial bat behar-beharrezkoa dela dio. 1924a baino lehenago, boltxebikeen perspektiba internazionala Trotskik gidatu zuen.

Halako batean, Trotski erbesteratua izan zen eta bere jarraitzaileak atxilotu egin zituzten. Hala ere, ezker-oposizioak lanean jarraitu zuen isil gordeka Sobietar Batasunean. Trotski Turkiara joan zen 1928an, baina geroago [[Frantzia|Frantzian]], [[Norvegia|Norvegian]] eta azkenik, Mexikon egokitu zen, [[Diego Rivera]] eta [[Frida Kahlo|Frida Khaloren]] etxean. Erbestean bere ideiak defendatzen jarraitu zuen, lan berriak ere argitaratu zituen. Stalinen aginduetara, 1940ko abuztuan, [[Ramon Mercader]] agente eta militante komunistak hil zuen [[Mexiko|Mexikon]] piolet bat erabiliz.


== Langile internazionalak ==
== Langile internazionalak ==

22:43, 30 maiatza 2019ko berrikusketa

IV. Internazionala nazioarte mailako koalizioa da, joera troskistako alderdi komunistak biltzen dituena. Erakunde hau Leon Trotski berak sortu zuen III. Internazionalaren banaketa batetik.

Gaur egun IV. Internazionala hainbat eszisio txikitan bereizita gelditu da.

Trotskismoa

Trotskistek kapitalismoaren aurka eta estalinismoaren aurka posizionatzen dute euren burua. Euren ustez, proletariotaren iraultza lehenengo pausoa da Iraultza Etengabea ezartzeko. Bestalde, langileen estatua ez litzateke posible izango kapitalismoaren presioa gainean izanik, gainerako herrialdeetan ere horrelako iraultza sozialista bat emango ez balitz. Teoria hau, estalinisten SESBn aurrera eraman nahi zuten “herrialde bateko sozialismoa”-ren teoriaren aurkakoa izango litzateke. Horretaz gain, Trotski eta bere jarraitzaileek asko kritikatzen zuten Iosif Stalinen totalitarismoa, izan ere, demokraziarik gabeko sozialismoa ezinezkoa dela baieztatzen zuten. Sobietar Batasuneko demokrazia eza ikusita, estatu hori langile-estatua ez zela, langile-estatu degeneratua zela baizik, ondorioztatu zuten.

Trotski eta bere jarraitzaileak 1923. urtetik egon dira oposizio ezkertiarra bezala antolatuta. Sobietar Batasunaren burokraziaren aurka agertu ziren; trotskisten ustez, gainbehera hau sobietar ekonomiaren isolamenduaren eta pobreziaren ondorioz eman zela baieztatuz. Stalinen “herrialde bateko sozialismoa”-ren teoria 1924an garatu zen Trotskiren Etengabeko Iraultzari kontra egiteko. Honek kapitalismoa akabatzeko eta sozialismoa ezartzeko, iraultza mundial bat behar-beharrezkoa dela dio. 1924a baino lehenago, boltxebikeen perspektiba internazionala Trotskik gidatu zuen.

Halako batean, Trotski erbesteratua izan zen eta bere jarraitzaileak atxilotu egin zituzten. Hala ere, ezker-oposizioak lanean jarraitu zuen isil gordeka Sobietar Batasunean. Trotski Turkiara joan zen 1928an, baina geroago Frantzian, Norvegian eta azkenik, Mexikon egokitu zen, Diego Rivera eta Frida Khaloren etxean. Erbestean bere ideiak defendatzen jarraitu zuen, lan berriak ere argitaratu zituen. Stalinen aginduetara, 1940ko abuztuan, Ramon Mercader agente eta militante komunistak hil zuen Mexikon piolet bat erabiliz.

Langile internazionalak

1864an eman zen Lehen Intenazionalaren sorrera, langile mugimenduari indarra eman eta antolamendu politiko iraultzaile bat emateko lehen pausoa izan zen. Bertan paper garrantzitsua izan zuten Marx, Engels eta Bakuninek; azken honek anarkismoa garatu zuen eta kanporatua izan ondoren, bere Internazional propioa sortu zuen 1872an.

Bigarren Internazionala, 1889an sortu zena, herrialde inperialistei laguntza ematen eta Lehen Mundu Gerraren aldeko erabakiak hartzen amaitu zuen, herrialde desberdinetako langileak elkarren kontra jarriz eta sozialista erreformista eta sozialista iraultzaileen arteko banaketa eraginez.

Honen aurrean, Alderdi Boltxebikeak Hirugarren Internazionala sortu zuen 1919an, Errusiar Iraultzaren ondoren, politika iraultzaileak maila internazionalean berreskuratzeko. Stalinen garaipenaren ondoren eta sobietar estatuaren burokratizazioaren ondoren, Hirugarren Internazionala politika sobietarraren erreminta bihurtu zen.

Trotski.

Trotskik Laugarren Internazional bat sortzeko beharra aldarrikatu zuen, Hirugarren Internazionala estalinista zela argudiatuz. Trotskisten iritziz, Alemania, Frantzia eta Espainiako Alderdi Komunisten traizioak erakusten zituen, faxismoaren garaipena eman zenean. IV. Internazionala 1938ko konferentzia batean sortu zen.

IV. Internazionala

Leon Trotskik Internazionala mundu mailako langileriaren iraultzako alderdia bezala ulertzen zuen; herrialde bakoitzean zati desberdinak izatea unitate bat bezala jokatuko zutenak iraultza mundialerako. Etengabeko iraultzan oinarritu ziren Internazionalaren programak, beraz, iraultza sozialistak soilik arrakasta izango zuela, mundu guztian zehar ematen bazen defendatzen zuen.

1939an, Bigarren Mundu Gerra hastean, Idazkaritza New Yorkera mugitu zen.

1940an, Internazionaleko alderdi garrantzitsuena zen Estatu Batuetako Langileen Alderdi Sozialistak (SWP) banaketa bat jasan zuen, Max Schachtman eta James Burnham buruek Trotski eta James Cannonen ideiekin bat ez zetozten eta.

1940ko abuztuan, Stalinek bidalitako agente espaniar batek Trotski erail zuenean, Laugarren Internazionalarentzako kolpe handia izan zen. Oso ahulduta gelditu zen, zuzendaritza gazte eta ezjakin batekin.

Lehen erronka eta krisia 1953an eman zen. Talde desberdinak Michel Pablok aldarrikatutako tesiak onartzeari uko egin zioten. Pabloren arabera, Hirugarren Mundu Gerra bat zetorrenez, Alderdi Komunista estalinistek rol iraultzaile bat hartuko zutela zion, inperialismoari aurre egitean. Ondorioz, langile esatatu burokratikoetan egin beharreko lana ez zen alderdi trotskistak sortzea, alderdi estalinistetan sartzea hauek boterea hartzera bultzatzeko baizik. Internazionalak erabat zatituta amaitu zuen.

60ko hamarkadan bateratze berri bat eman zen iraultza kubatarraren planteamendua ikusi ondoren. Sortu berri zen Idazkaritza Bateratuak politika pablista ezarri nahi ez zuten pertsonak zituen buruan; hala nola, Ernest Mandel, Pierre Frank, Joseph Hansen, James Cannon eta Nahuel Moreno. Hala ere, bateratzeak gutxi iraun zuen.

Laugarren Internazionalaren ikurra

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: IV. Internazionala Aldatu lotura Wikidatan


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.