Edukira joan

«Azido desoxirribonukleiko»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
tNo edit summary
tNo edit summary
[[Fitxategi:Friedrich Miescher.jpg|thumb|Friedrich Miescher, 1895ean hil zen mediku suitzarra.]]
 
DNA [[1869]]ko [[negu]]an isolatu zuen lehenengo aldiz [[Friedrich Miescher]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Ralf|abizena=Dahm|izenburua=Friedrich Miescher and the discovery of DNA|orrialdeak=274–288|hizkuntza=en|data=2005-02-15|url=http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0012160604008231|aldizkaria=Developmental Biology|alea=2|zenbakia=278|issn=0012-1606|doi=10.1016/j.ydbio.2004.11.028|sartze-data=2020-02-18}}</ref> suitzar medikuak Tubingako Unibertsitatean lan egiten zuenean. Erabilitako benda [[kirurgia|kirurgikoetako]] [[zorne]]aren konposaketa kimikoari buruzko esperimentuak egiten ari zela, hauspeatuta zegoen substantzia ezezagun bat ikusi zuen. "Nukleina" izena eman zion, zelulen nukleoetik erauzi baitzuen. Ia 70 urtetako ikerketa behar izan zen azido nukleikoen egitura eta osagaiak identifikatu ahal izateko.
 
[[1919]]an [[Phoebus Levene]]k nukleotidoak base, azukre eta fosfatoez osatuta zeudela argitu zuen. Levenek, DNAk solenoide (malguki) itxurako egitura eratzen zuela eta nukleotido unitateak fosfato taldeen bidez elkartuta zeudela proposatu zuen. [[1930]]ean Levene eta bere maisu [[Albrecht Kossel]]ek nukleina lau base nitrogenatu (zitosina (C), timina (T), adenina(A) eta guanina(G)), desoxirribosa azukre eta fosfato talde batez osatutako azido desoxirribonukleikoa zela eta bere oinarrizko egitura base eta fosfato bati lotutako azukrea zela frogatu zuten. Aitzitik, Levenek katea motza zela eta baseak ordena jakin bati jarraituz errepikatzen zirela uste zuen. [[1937]]an [[William Astbury]]k DNAk egitura erregularra zuela erakusten zuen X izpien lehen difrakzio patroia asmatu zuen.
DNA bera bizi den organismoa eraiki eta mantentzeko beharrezkoa den informazioa gordetzen duen biltegia dela kontsidera genezake. Informazio hau gero, belaunaldiz belaunaldi transmititua izango da. Organismoan funtzio hau betetzen duen informazioari [[genoma]] esaten zaio eta bertan dagoen DNAri, DNA genomikoa.
 
DNA genomikoa kromosometan antolatzen da eta hau batez ere eukariotoen nukleo zelularrean dago, kantitate txiki bat ordea, mitokondrio eta kloroplastoetan ere dago. Prokariotoetan, nukleoide<ref>{{Erreferentzia|izena=Martin|abizena=Thanbichler|izenburua=The bacterial nucleoid: A highly organized and dynamic structure|orrialdeak=506–521|hizkuntza=en|abizena2=Wang|abizena3=Shapiro|izena2=Sherry C.|izena3=Lucy|data=2005|url=https://onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1002/jcb.20519|aldizkaria=Journal of Cellular Biochemistry|alea=3|zenbakia=96|issn=1097-4644|doi=10.1002/jcb.20519|sartze-data=2020-02-18}}</ref> izeneko forma irregularreko gorputz batean dago DNA.
 
* '''DNA kodifikatzailea'''. Genomaren informazio genetikoa genetan dago eta organismoko informazio guzti horri [[genotipo]] deritzo. Genea herentziaren unitatea eta organismo baten ezaugarri konkretu batean eragina duen DNA zatia da, esaterako begien kolorean.