Alfred Hershey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfred Hershey

Bizitza
JaiotzaOwosso (Michigan)1908ko abenduaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSyosset (New York)1997ko maiatzaren 22a (88 urte)
Hobiratze lekuaMemorial Cemetery of St. John's Church (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaMichigan Estatuko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, genetista eta mikrobiologoa
Enplegatzailea(k)Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 15659493 Edit the value on Wikidata

Alfred Day Hershey (Owosso, Michigan, 1908ko abenduaren 4a - Syosset (New York), New York, 1997ko maiatzaren 22a) estatubatuar bakteriologo eta genetista izan zen. 1969ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Salvador Luria eta Max Delbrückekin batera birusen erreplika mekanismoa eta egitura genetikoa aurkitzeagatik.

Kimikan lizentziatu zen Michigango Estatu Unibertsitatean eta bakteriologian espezializatu zen.

Delbrück eta Luriarekin batera bakteriofagoekin esperimentuak egin zituen. Bi birus bakteriofago ezberdinek informazio genetikoa trukatzen dutela ikusi zuten bakterio bera infektatzen dutenean.

1950ean Washingtongo Carnegie Institutuan sartu zen eta geroago bertako zuzendari bihurtu zen. 1981ean World Cultural Council-en sortzaileetako bat izan zen.