Claude Joseph Vernet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Claude Joseph Vernet
Élisabeth-Louise Vigée-Le Brun - Joseph Vernet (1778).jpg
Bizitza
Izen osoa Claude Joseph Vernet
Jaiotza Avignon1714ko abuztuaren  14a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1789ko abenduaren  3a (75 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Adrien Manglard Itzuli
Bernardino Fergioni Itzuli
Ikaslea(k) Carle Vernet Itzuli
Jean-Pierre Péquignot Itzuli
Jean-Antoine Vernet Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Italia
Lan nabarmenak The Cascade at Tivoli Itzuli
Influentziak Bernardino Fergioni Itzuli
Genero artistikoa Itsas ikuspegia
paisaia margolaritza
Artikulu hau margolari okzitaniarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vernet».

Claude Joseph Vernet, izen laburrez Joseph Vernet (Avignon, Okzitania, 1714ko abuztuaren 14 - Paris, 1789ko abenduaren 3) margolari eta marrazkilaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proventzan hazia, bere maisutzat Adrien Manglard izan omen zuen. 1734an Erromara joan zen; han paisaiaren eta portuen margolarien lana ikertzeari ekin zion. Hori dela eta Verneten lanean Claude Gelléeren estilo eta gaiak aurkituko dira. Nicolas Poussin ere artista kutuna izan zuen. Denboraren poderioz, ordea, berezko estiloa sortuz joan zen.

Bere lanetan alde batetik natura margotzen du, zeruari espazio handia -margoaren bi herenak- eskainiz, bestetik eguneroko bizitzaren pertsonaiak eta eszenak.

1753an Abel-François Poisson de Vandières Marignyko markesak, geroago Luis XV.aren Eraikinetako zuzendaria izango zenak, Frantziako erresumako 24 portuetako margoak enkargatu zizkion; 1753tik 1762ra horietako hamabost egin zituen. Portuetako orduko bizitzaren benetako testigantzak dira eta portuen margolaririk ezagunenetakoa bihurtu zen.

Carle Vernet semea, Horace Vernet iloba eta Émile Vernet-Lecomte birriloba ere margolariak izan ziren.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vernetek margotutako Baionako portuko ikuspegia.

Baionako portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margotu zituen portuen artean Baionakoa dago. Lapurdiko hiriburura 1759ko uztailaren 7an heldu zen eta 1761eko ekainaren 20a arte egon zen; Émilie alaba Baionan jaio zen[2]. Vernetek bi margolan egin zituen, Le port de Bayonne eta Vue de la ville et du port de Bayonne. Prise de l'allée de Boufflers près de la porte Mousserole[3][4]. Bitxia da artistak ez zuela Luis XV.aren enkargua bete, erregeak koadro bakarrean kortsarioak eta harrapatutako itsasontziak agertzeko eskatu ziolako baina Vernetek bi egin bazituen ere bakarrean ere ez dira kortsarioak agertzen, ezagutzen ez diren arrazoiengatik; Aturriko barra eta itsasoa furian agertzeko ere esan zitzaion eta margolariak ez zituen aintzat hartu; hiria izan zuen ardatz, batean erregearekiko lotura eta boterea adierazten dituen ziudadela eta bestean hiria merkataritza eta trukeetarako leku paregabea dela ateratzen dira azpimarratuak[5].

Vernetek Baionako portuaz egin zituen margolanez Denis Diderotek laudorioak egin zituen; aldiz, erretaula ilunegiak atera zitzaizkiola kritikatu zuen eta arrats hondarreko Baiona hori islatzea ez zela hautu ona iritzi zion.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vernet Philadelphia Museum of Arten.
  2. Biografia, Over-blog.com.
  3. Mousserole idatzi zuen; egun Mousserolles edo Mosoeleta izena daramana.
  4. Historic-marine-france.com.
  5. Euskaltzaindian sartze-mintzaldia: Baionan, Xarles Bidegain, Euskera 2010, 55, 3. 1.099-1.100.or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Joseph Vernet Aldatu lotura Wikidatan