Edukira joan

Club de Remo Vilaxoan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Vilaxoan
Sorrera1982
HerriaGalizia Vilaxoan, Vilagarcía de Arousa, (Pontevedra)
LehendakariaGalizia Rogelio Tarrío
EntrenatzaileaGalizia Rogelio Tarrío
Patroia(k)Galizia Agustín Fernández Souto
Galizia Kevin Vieira
Kolorea(k)     urdin argia
Trainerua     Virxe do Carme (berria)
     A Revenida (aurrekoa)
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2026: Kontxaez
2025: Liga7.a (Galiziako A Liga)
2026Galiziako A Ligan
Webguneawww.removilaxoan.unlugar.com
Vilaxoango trainerua Coruñan uretaratzen.
Vilaxoan 2012ko Teresa Herrera Banderan.

Club de Remo Vilaxoán Galiziako Pontevedran dagoen Vilagarcía de Arousako arraun taldea da. Gaur egun Galizako A Ligan ari da.

1982an sortu zen taldea. Bateletan eta trainerutan aritu zen 1991 urtean jarduerari utzi zion arte.[1]

1999an herriko gazte talde batek, Francisco Javier Alcalde “Chico” buru zjutela, arraun elkartea berriz abiatzeari ekin zioten. Batel eta trainerilletan aritu ziren eta Galiziako zein Espainiako txapelketak irabazi zituzten promesa mailan 2007an eta 2008an eta kadete eta gazte mailan 2009an.[1]

2008n trainerua osatzea lortu zuten eta Galiziako Ligan hartu zuten parte. 2011n eta 2012an bosgarren postuan amaitu zuen. 2014 denboraldirako Fran González entrenatzaile-patroia fitxatu zuen, Galiziako teknikorik ezagunenetakoa.[2]

2014ko martxoan aurre-denboraldiko bi estropada jokatu zituen euskaldunen aurka, Pasaiakoa (9.a) eta Castrokoa (4.a). Galiziako Ligan ere bikain aritu zen eta laugarren postua lortu zuen, inoizko onena. Ordutik aurrera maila jeitsi du, 2016an adibidez 10. eginez juxtu juxtu salbatu zen. Ordutik aurrera urtero postu hobeak lortu zituen. 2020an Liga irabazteko asmoz osatu zuen trainerua[3], baina amaieran hirugarrena izan zen Tirán eta Samertolameuren atzean, inoizko posturik onena hala ere. Aurrez 2019an Galizian jokatu zen Espainiako Traineru Txapelketan hartu zuen parte.[4]

Galiziako A Ligako trainerua izan arren 2022an ez zuen trainerua osatzerik lortu.[5]

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE0
LGT 114
LGT 20
2026 barne.
UrteaLigaEspainiako tx.
2008Galiziako Liga, 14.a
2009Galiziako Liga, 7.a
2010Galiziako Liga, 7.a
2011Galiziako Liga, 5.a
2012Galiziako A maila, 5.a
2013Galiziako A maila, 6.a
2014Galiziako A maila, 4.a
2015Galiziako A maila, 6.a
2016Galiziako A maila, 10.a
2017Galiziako A maila, 8.a
2018Galiziako A maila, 7.a
2019Galiziako A maila, 5.a8.a
2020Galiziako A maila, 3.a
2021Galiziako A maila, 7.a
2022ez

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Club de Remo Vilaxoan
Kolorea(k)     urdin argia
Trainerua     Virxe do Carme
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Galiziako Liga
2026: Kontxaez
2025: Ligaez

2018an emakumezkoen trainerua osatzea lortu zuen eta Galiziako Ligan aritu zen.[6]

Aurredenboraldiko bi estropada irabazi ditu:

UrteaLigaKontxaTxapelketa
2018Galiziako Liga, 4.a-5.a
2019-ez

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Liga LGT | CR Vilaxoán - Liga LGT» web.archive.org 2018-01-30 (kontsulta data: 2024-12-12).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «Fran González asume el reto de hacer del C.R. Vilaxoán un grande» La Voz de Galicia 2013-10-17 (kontsulta data: 2024-12-12).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) «Vilaxoán estrena patrocinio y máxima aspiración en la liga» Diario de Arousa (kontsulta data: 2024-12-12).
  4. ↑ «Campeonato de España» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-12).
  5. ↑ (Gaztelaniaz) «CR Vilaxoán, gran ausente en la Liga Gallega por segunda vez» Diario de Arousa (kontsulta data: 2024-12-12).
  6. ↑ (Gaztelaniaz) «As mulleres de Vilaxoán saen a conquistar o mar» La Voz de Galicia 2018-07-07 (kontsulta data: 2024-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]