Domuit vascones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Domuit vascones (euskaraz "baskoiak menderatu zituen") historiografian eztabaida sortu duen latinezko lokuzioa da. Historialari abertzale batzuen ustetan esaldi hori errege bisigodoek erabili zuten bere kroniketan; historialari nazionalista espainiarrek, berriz, dudatan jartzen dute esaldiaren erabilera[1].

Esaldiaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioaren gainbehera eta gero Europan, Goi Erdi Aroa hasi zen. Historialari askok "urte ilunak" deitzen diote aro horri, hain idatzizko agiri gutxi dituzte ezen geratzen diren testu urriak interpretatzea aroa ezagutzeko bide bakarra baita. Horrek etengabeko eztabaida sortzen du. Domuit vascones esaldia testuinguru honetan kokatu daiteke, are gehiago, ez dago hitzez hitz esaldia duen garai hartako agiria.

Historialari batzuen ustetan[2] baskoiak ez ziren inoiz godoek menderatuak izan. Honek antzinako Erromak Hispanian zituen probintzia guztiek menderatzea saiatu arren, ez zuten inoiz lortu eta zenbait errege suevi edo bisigodok baskoiak eraso zituzten, bai bere matxinadak zapaltzeko bai bere lurraldeetan egiten zituzten arpilaketak geldiarazteko.

Armando Besga historialari espainiarrak esaldia 1931koa dela dio, frai Bernardino de Estellakoa dela esaten[3]. Honek asmatua izan ala ez, egungo historialari batzuek ideia bera errepikatu dute, adibidez Anastasio Arrinda 1997an,[4], Mark Kurlansky 2000an[5] edo Iñaki Anasagasti 2001ean[6].

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, zenbait historialari nazionalista espainiarrek, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea den Armando Besgarekin bat eginez, "domuit vascones" esaldia ez dagoela hitzez hitz inongo agirietan diote, are gutxiago errege godoen kroniketan edo San Isidoro Sevillakoaren Cronica Hispalensis liburuan[7]

Baina hasieran historialarien arteko eztabaida zena, politika arlora pasa zen[8][9] [10]. Historialarien artean badaude batzuk baskoiek godoen aurkako etengabeko guda zituela diotenak (hori zela eta domuit vascones egin zutela idazten zuten bere kroniketan) eta badaude besteek liskar gutxi batzuk besterik ez zirela uste zutenak [11]

Hala eta guztiz ere, orduko agirietan hitzez hitz "Domuit vascones" esaldia ez da agertzen (edo behintzat ez da topatua izan) eta Bernardino de Estellaren asmakizuna izanda, garai hartan bizi zen egoera zehazteko aproposa dela esan daiteke. Bi mendeen zehar eta Erromatar Inperioaren gainbehera eta gero baskoiek sarritan matxinotu ziren, beti errege godoek menderatuak (domuit, perdomuit) izanik. Esan beharra dago, bestetik, matxinada hauek ez ziren baskoiek bakarrik eginak baizik eta Europa osoan bizi ziren herri askok eta, gainera, ezin da egun dauden kategoria politikoak ezartzea duela 1500 urte gertatu zenari: alde batetik baskoiek (gainera, egungo euskaldunekin parekatzea gauza zaila izanik) ez zuten erromatar edo hisponoerromatarren aurka egin baizik eta Iberiar penintsula inbaditu zuten herrien aurka (gero Karlomagnoren aurka edota Asturiasko Erresumaren aurka egingo zuten bezala) eta, bestetik, egungo Euskal Herriko mugen barnean (eta, ziur asko, mugatik kanpo) bizi ziren herri honek bere lurralde eta mugak kontrolatzen zituela nabarmendu daiteke.

Testu historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rekiario[aldatu | aldatu iturburu kodea]

448an suebiarren errege honek, bisigodoen aliatua zena, Euskal Herria hondatu zuen. San Isidoro Sevillakoak[12] "... Baskoniak hondatu" (Vasconias depraedatur) zituela dio. José Moret historialari nafarraren ustetan, ez zituen baskoiak eraso baizik eta bere aliatua zen Erromatar Inperioa[13].

Euriko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

466an, San Isidoro Sevillakoaren esanetan[12], errege honek iruñea hartu zuen (Aera DIV)...Exercitum inde alium mittit, qui captam inde Pampilonam et Caesaraugustam..." , hau da, ez zuen baskoiak aipatu, baina bai Pampilona edo Iruñea hartu zuela.

Leovigildo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

581an Joanes Biklarokoak[14] Tiberioaren V. urtean, Leovigildoren XIII.a zena, honek Baskoniaren zati bat (partem Vasconiae occupat) okupatu eta Victoriacum izeneko hiria eratu (et civitatem, quae Victoriaco nuncupatur, condidit) zuela dio.

Rekaredo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

586 eta 601 urteen artan, berriro San Isidoro Sevillakoaren esanetan[12], honek askotan bere indarrak erromatarren gehiegikeriak eta baskoien oldarren aurka bidali zituen (Saepe etiam et lacertos contra Romanorum insolentias et irruptiones Vasconum movit).

Gundemaro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

610ean, San Isidoro Sevillakoaren esanetan[12], baskoien aurkako espedizioa egin zuen (Hic Vascones una expeditione vastavit). 883an Chronicon Albeldensek honela definitu zuen errege hau: "Gundemarok urte bi erreinatu zuen. Espedizio batean baskoien harrapaketa menderatu zuen".

Sisebuto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

612an erregea zenari buruz ez dago aipamenik. San Isidoro Sevillakoak[12] Astures enim rebellantes, misso exercitu, in ditionem suam reduxit. Ruccones montibus arduis undique conseptos per duces evicit esan zuen bere erreinaldiari buruz. Zaila da Ruccones hori baskoiak zirela esatea, eta litekeena da duces edo buruzagi hauek Suintila izatea. Aipatu behar da baita ere, azken errege honi buruzko agirietan herri biak ezberdinak zirela.

Suintila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

621ean, San Isidoro Sevillakoaren esanetan[12], "bere erreinaldiaren hasieran bere oldarretan Tarraconensis errausten zuten baskoien aurkako espedizioa egin zuen ("Habuit quoque et initio regni expeditionem contra incursus Vasconum Tarraconensem provinciam infestantium, ubi adeo montivagi populi terrore adventus ejus perculsi sunt, ut confestim, quasi debita jura noscentes, remissis telis et expeditis ad precem manibus, supplices ei colla submitterent, obsides darent, Ologitin civitatem Gothorum stipendiis suis et laboribus conderent, pollicentes eius regno ditionique parere, et quidquid imperaretur efficere). 883an Chronicon Albeldensek honela definitu zuen errege hau: "Suintilak hamar urtez erreinatu zuen. (...) Baskoiak menderatu zituen (Vascones devicit)".

Wamba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

673an San Julian Toledokoak[15] honela zioen: "Garai hartan, Galietan barrena gertaera hauek iraun bitartean, Wamba errege errukitsuak, baskoi herri basatia aurre egin eta gero, Kantabria aldean gelditu zen" (Illo tunc tempore, cum haec intra Gallias agerentur, religiosus Wamba princeps feroces vasconum gentes debellanturus aggrediens, in partibus commorabatur Cantabriae), eta gero "Esanak esan, agindutakoa betetzeko guztion adoreak piztu ziren, eta armada Baskoniako herrialdeetan sartu zen eta, zazpi egunez eta edonon, gogor arpilatu eta erasotu zituen kanpamenduak, zelai irekietan etxeak erretzeaz gain; <hain zen latza> non baskoiek berek, bere arimen basatasuna baztertuz eta bere bahituak askatuz, eskariaz baino faborez eskatzen baitzuten bakean uzteko eta bakea emateko. Handik, behin bermeak onartuak, zergak ordainduak eta bakea finkatua, zuzenean Galietara joan zen Calaguerra eta Osca zeharkatuz" (Ad quod dictum incalescunt animi omnium exoptantque fieri quae iubentur, mox cum omni exercitu Vasconiae partes ingreditur , ubi per septem dies quaqua uersa per patentes campos depraedatio et hostilitas castrorum domorumque incensio tam ualide acta est, ut Vascones ipsi, animorum feritate deposita, datis obsidibus, vitam sibi dari pacemque largiri non tam precibus quam muneribus exoptarent. Vnde, acceptis obsidibus tributisque solutis, pace composita, directum iter in Gallias profecturus accedit, per Calagurrem et Oscam ciuitates transitum faciens).

Behin Asturiasko Erresumaren garaietan, 883an Chronicon Albeldensek honela definitu zuen errege hau: "Wambak bederatzi urtez erreinatu zuen. Bere erreinaldiaren lehendabiziko urtean (hau da, 672an) Paulo izeneko dukeak, Hispaniako zati bat eta ia Galiako probintzia osoarekin, matxinotu zuenez, Hispaniako armada erabiliz, hasieran baskoi basatiak menderatu zuen, Kantabriako lurraldean" (prius feroces Vascones in finibus Cantabrie perdomuit)..." Alfontso III.aren Kronikak ere honela dio: "(Wamba erregeak) zenbaitetan behin eta berriro matxinatu ziten asturiar eta baskoiak (Astores et Vascones crebro rebellantes) menderatu eta azpiratu zituen".

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) 

Flórez, Enrique (1779), España Sagrada, XXXII. La Vasconia, Madril, http://books.google.es/books?id=Qf8dGaxLlG0C .

  • (Gaztelaniaz) 

Schulten, Adolf (1927), «Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J. C.», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (Bilbo) 18 (2): 225-240, http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/18225240.pdf .

  • (Gaztelaniaz) 

Besga Marroquín, Armando (2001), Domuit vascones, el País Vasco durante la época de los reinos germánicos : la era de la independencia (siglos V-VIII), Bilbo: Libreria Anticuaria Astarloa, ISBN 8460736253 .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jesús Laínz "Adiós, España: Verdad y mentira de los nacionalismos" Madril, 2005 ISBN 978-84-7490-748-3
  2. Jose Angel Garcia de Kortazar, Historia de España Alfaguara, II. Liburukia La Época Medieval. Alfaguara, 1973. ISBN 84-206-2040-8
  3. frai Bernardino de Estella "Historia Vasca":
    « "En las Crónicas de los reyes visigodos se encuentra una frase constantemente repetida: Domuit vascones (subyugó a los vascones). Vencer a los vascos fue la idea que abrigaron casi todos los reyes visigodos. Pero esa frase, siempre repetida hablando del mismo pueblo, indica claramente que jamás lograron dominar a las tribus vascas. Lucharon contra Recciario, Eurico, Leovigildo, Recaredo, Gundemaro, Sisebuto, Suintila, Wamba, todos los cuales atentaron contra la independencia de Euzkadi".  »
  4. Anastasio Arrinda (1997) testua hemen:
    « "Todos los cronicones de la vida de los reyes godos o visigodos terminan con esta frase lapidaria: "Domuit vascones", "dominó, venció,subyugó a los vascos". (...) Si cada rey visigodo se jacta de haber subyugado a los vascos, señal es de que nunca los subyugaron; siendo la cosa de otro modo, no haría falta repetir siempre la misma cantinela de domuit vascones".  »
  5. Mark Kurlansky (2000) "La historia vasca del mundo"[1] (...):
    « "las crónicas de las vidas de los monarcas visigodos concluyen con dos palabras: Domuit Vascones. Todos los gobernantes de la Península hasta el actual Ejecutivo español han abrigado la misma intención: 'Hay que controlar a los vascos.  »
  6. « "Por eso han iniciado la reconquista. El frentismo español diseña una vez más el 'domuit vascones'".  »
  7. Armando Besgak dio:
    « "En primer lugar, no existen los citados cronicones de los reyes godos, siendo la principal y casi única fuente de conocimiento de aquellos días la obra de San Isidoro de Sevilla. En segundo, dicho autor no escribió ninguna crónica hispalensis. Y en tercero, aun suponiendo que con ello se estuviera refiriendo Zabaleta a la Historia de Regibus Gothorum, tampoco aparece la célebre frase en dicha obra ni en ninguna otra de san Isidoro ni en ninguna otra de ningún otro autor de la época goda".  »
  8. Josu Jon Imaz, Deia (1997) Me robasteis a Larramendi y a Munibe
  9. Iñaki Perurena, Noticias de Gipuzkoa,Vender Nabarra
  10. Pío Moa, Jesus Laínzen Adiós España. Verdad y mentira de los nacionalismos (2004) liburuari buruzko artikulua La ilustración liberal artikulua www.libertaddigital.com webgunean:
    « "La idea tiene el doble componente del narcisismo (“nunca nos dominaron”) y del victimismo (“siempre han intentado subyugarnos”), y de ahí su cultivo incesante como alimento espiritual del odio. Y sin embargo nunca existieron esos cronicones de los reyes godos ni nunca escribió esas palabras Isidoro de Sevilla, a quien también se las atribuyen. Sólo una referencia posterior en siglos, y ceñida a Leovigildo, habla de que venció a “los feroces vascones”. Como resume Armando Besga, doctor de la Universidad de Deusto, “aunque parezca increíble, lo cierto es que la dichosa expresión domuit vascones no aparece ni una sola vez en las fuentes de la época de los reinos germánicos, lo que demuestra cómo se ha hecho una parte de la historia de los vascones que, además, ha trascendido mucho”. Parece increíble, en efecto, que una falsedad tan grosera se haya repetido tanto y llegado a fundamentar toda una visión histórica y política actual. Pero tiene una función obvia: es la clase de historia con que los Imaz y compañía quieren embrutecer y fanatizar a “nuestros hijos”."  »
  11. Agustín Azkarate EHUko arkeologo mediebalistak honela dio:
    « "Es uno de los períodos sobre los que más se ha escrito en la historia del País Vasco, pero se ha escrito siempre con visceralidad. ¿Para demostrar qué? Unos para demostrar que durante este período los vascones dependían de los reinos visigodos, primero del de Toledo, y más tarde del de Oviedo, y otros para demostrar que eran independientes de cualquier poder político del momento. Es curioso, tanto los que defienden la independencia como quienes defienden las dependencias han consensuado un mito respecto al vascón, que es el mito del buen salvaje. Unos para justificar la presunta independencia de los vascones, que vivían en sus montañas tranquilos hasta que aparecía el invasor, y entonces no sabemos cómo, bajaban de las montañas, al son del irrintzi, y daban sopas con hondas a francos y visigodos. Este punto de vista ha satisfecho siempre a la historiografía sabiniana que ha confundido la leyenda con la realidad. Y por otra parte, quienes estaban empeñados en demostrar la dependencia de estos territorios respecto a Toledo y luego Oviedo, sólo entendían esa pertinaz resistencia haciendo referencia a un salvajismo, a una no romanización, que hacía que aquella gente no interesaría demasiado a francos y visigodos, porque vivían en un reducto como Asterix y Obélix en los cuentos. Lo sorprendente es que esta gente se entierra con unos ritos funerarios y unos materiales que no tienen nada que ver con la Hispania visigótica, sino más bien con el mundo franco del norte de los Pirineos. Primera sorpresa."  »
  12. a b c d e f San Isidoro Sevillakoa, Historia de regibus Gothorum, Vandalorum et Suevorum (Suevorum historia)
  13. S. Herreros Lopetegui. Nafarroako Gobernua, Vianako Printze Erakundea, 1988, I. Liburukia, II. kapitulua, 100-101. orr. (online):
    « "Parece que la guerra con los vascones paró en robos y correrías, y que se les resistieron las plazas fuertes, pues ninguna señala cogida, como Lérida. Y que se mantenían por el Imperio Romano pues, a ser de los godos, no era creíble la hostilidad en odio de los que pretendía obligar  »

    — J. de Moret, Anales del reino de Navarra

  14. Chronicon 2.14, online
  15. San Julian Toledokoa "Historiae Wambae regis", 9. orr.