Edukira joan

ETE Ligako 2022ko denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2022ko ETE Liga
Hondarribia izan zen Ligako irabazlea
Datu orokorrak
Antolatzailea ETE
Partaideak 9 talde
Estropadak 15 estropada + 2 (play-off)
Hasiera 2022ko ekainaren 19a
Amaiera 2022ko irailaren 18a
Palmaresa
Txapelduna Hondarribia
Txapeldunordea Hibaika
Ohorezko tx. Deustu eta Zumaia
2021
2023

ETE Ligako 2022ko denboraldia ETE Ligaren bosgarren denboraldia izan zen. Hondarribia izan zen txapelduna.

2023an Emakumezkoen Traineru Liga lau trainerutako liga izatetik zortzi trainerutako Ligara pasatu behar zela iragarri zen. Horren ondorioz 2022ko ETE Ligako lehenengo bi postuetan geldituko ziren traineruak zuzenean igoko ziren Euskotren Ligara eta hirugarrenak play-offak jokatuko zituen.

Bederatzi arraun taldek eman zuten izena. Aipatzekoa da San Juanek ezin izan zuela trainerua osatu, eta Lapurdi eta Isuntza ere baja izan ziren. Alderantziz Hernani itzuli zen eta Portugaletek debuta egin zuen. Hauei Euskotren Ligatik jeitsitako Hondarribia gehitu zitzaien.

Hondarribiak eta Hibaikak lortu zuten zuzenean igotzea[1]. Hondarribia erraz nagusitu zen ligan.

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Hernaniko I Bandera P. San Pedro, Gipuzkoa 2022-6-19
Hondarribia
2. Donibane-Ziburuko V B. Donibane Lohitzune, Lapurdi 2022-6-25
Zumaia
3. Zumaiako V Ikurrina Zumaia, Gipuzkoa 2022-6-26
Hondarribia
4. Bandera ETE Castro Urdiales, Kantabria 2022-7-2
Hibaika
5. Portugaleteko Uri Urena 1 Portugalete, Bizkaia 2022-7-9
Hibaika
6. Portugaleteko Uri Urena 2 Portugalete, Bizkaia 2022-7-10
Hondarribia
7. Gran Premio Dynasol Marina de Cudeyo, Kantabria 2022-7-16
Hondarribia
8. IV Errenteria Hiria B. Errenteria, Gipuzkoa 2022-7-23
Hibaika
9. II Bandera de Camargo Camargo, Kantabria 2022-7-30
Hondarribia
10. Ondarroako Bandera Ondarroa, Bizkaia 2022-8-6
Hondarribia
11. Txingudiko XIV Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2022-8-7
Hondarribia
12. Ciudad Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2022-8-13
Hondarribia
13. Zarauzko Arraun Elkartearen II B. Zarautz, Gipuzkoa 2022-8-20
Hondarribia
14. Ane Aizpuru II Memoriala Bilbo, Bizkaia 2022-8-21
Deustu
15. Erandioko Bandera Erandio, Bizkaia 2022-8-28
Hondarribia
Postua Elkartea Trainerua Patroia Puntuak Banderak
1      Hondarribia Ama Guadalupekoa Miren Garmendia 126 9: Hernani, Zumaia, Portugalete, Pedreña, Camargo,
Ondarroa, Txingudi, Castro, Zarautz, Castro
2      Hibaika Madalen Zuriñe Alberdi
Inge Ugarte
119 2: Challenge Castro, Portugalete (1j), Errenteria
3      Deustu Tomatera Denise Perez
Marta Barquin
98 1: Bilbo
4      Zumaia Telmo Deun Amane Jimenez 86 1: Donibane-Ziburu
5      Ondarroa Antiguako Ama Naroa Goikoetxea 70
6      Zarautz Enbata Ane Carrera 68
7      Hernani Maialen Amaia Apezetxea
Naia Peñagarikano
62
8      Castreña La Marinera Eneritz Diez 28
9      Portugalete Jarrillera Ziortza Urberuaga 18

Euskotren Ligako azkenak eta ETE Ligako hirugarrenak hartu zuten parte. Bien arteko aldea oso handia zen[2]..

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1 Tolosaldea 4 2 2 2023ko Euskotren Liga
2 Deustu 2 1 1 2023ko ETE Liga

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Hondarribia eta Hibaika Euskotren Ligara itzuli dira» EITB 2022-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  2. adibide. (2022-10-06). ««Azken estropadara arte erakutsi dugu borrokatu dugula mailari eusteko»» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]