Edukira joan

Elur-lehoinabar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elur-pantera» orritik birbideratua)
Elur-lehoinabar
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
Espeziea Panthera uncia
Schreber 1775[1]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia102 egun
Habitatmendi eta baso
Eguneko zikloagaueko
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Elur-lehoinabarra edo elur-pantera (Uncia uncia edo Panthera uncia) Uncia generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Pantherinae subfamilia eta Felidae familian sailkatuta dago. Ugaztun haragijalea da.

Adituek zenbait azpiespezie proposatu dituzte, baina oraindik ikerketan dagoen U. u. baikalensis-romanii izan ezik, ez dituzte besteak onartu. Asian baino ez da bizi, Bhutanen, Txinan, Indian, Kazakhstanen, Kirgizistanen, Nepalen, Pakistanen, Errusian, Tajikistanen eta Uzbekistanen hain zuzen ere.[2][3]

Altitude handiko mendietan bizi dira 6000 metroraino. Arrazoi horrengatik, gizakiok animalia horri buruz gutxi dakigu. Haren ilea grisa, leun eta salbuespen gisa sarria da, eta bere gorputzaren inguruan biltzen duen ez-ohikoa luzerako buztana du, hotzik ez izateko.

Egunean zehar, ehiza egiten dute eta basabere-mota guztiei erasotzen die, baita abereei ere. Horrengatik, eta haren azalagatik, baserritarrek ehizatzen dituzte.

Ez dakigu zenbat ale geratzen diren egoera basatian, nahiz eta 5000 baino ez direla egongo pentsatzen da, beraz, espeziea galzorian dago.

Ernatze aldia gutxi gorabehera 100 egunekoa da, normalean bi kume izaten dute, gehienez bost kumeko izaten dute. Bi urteetan helduarora heltzen dira.

Biologia eta ekologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso harrapari sendoa da, bere tamaina hirukoizten duten animaliak harrapatzeko gai da. Felidoen arteko saltorik luzeenak egiten ditu. Mendi harritsuetatik ibiltzen ohituta dago eta horretaz baliatzen da kamuflatzeko eta bere harrapakinak horrela zelatatzeko. Oso lurralde sen sendoa duenez, beraz oso oldarkorra izan daiteke. Bere hanka bigungarriak elurreko zapatak ematen dute: beraz, elurraren gainean erraz ibiltzen laguntzen diote.

Espezieok sartzen ditu bere harrapakinen artean: untxiak, urtxintxak, ahuntz basatiak, oreinak, txontak, mendi-belatxingak, txoriak, ibize siberiarrak, marjoresak, Himalaiako tarak, satitsuak, eta marmotak. Tenperatura baxuak bazkariak astiro deskonposatzen dituenez, elurretako lehoinabarrentzat harrapatu ez dituzten animalietako hondarrak jatea ez da arazoa.

Animalia bakartiak dira, ugalketa garaian izan ezik. Bere familiako espezie gehienen bezala, arrek eta emeek elkar laguntzen dute, harrapakin askoz handiagoak harrapatzeko.

Habitata eta banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan elurretako lehoinabarra 2000 eta 4000 metroen arteko altueretan bizi dira, nahiz eta Himalaian 6000 metrotara aurkitu. Animaliok gizakiekin gutxitan topo egiten dute, eta halako kasuetan bere kamuflaje bikainaren laguntzarekin ezkutatzen dira.

HERRIALDEA HABITATEKO AREA

(KM²)

POPULAZIOA ESTIMATUA
Afganistan 50 000 100-200?
Bhutan 15 000 100-200?
Txina 1 100 000 2000-2500
India 75 000 200-600
Kazakhstan 50 000 180-200
Kirgizistan 105 000 150-500
Mongolia 101 000 500-1000
Nepal 30 000 300-500
Pakistan 80 000 200-420
Tajikistan 100 000 180-220
Uzbekistan 10 000 20-50

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]