Emmanuel-Joseph Sieyès

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emmanuel-Joseph Sieyès
Emmanuel Joseph Sieyès, by Jacques Louis David.jpg
lehendakari

1799-12-27 - 1800-02-13 - François-Marie, marquis de Barthélemy Itzuli
zuzendari

1798-06-17 - 1799-11-10
Jean-Baptiste Treilhard
lehendakari

1797-11-21 - 1797-12-20
François-Toussaint Villers Itzuli - Antoine Jacques Claude Joseph, comte Boulay de la Meurthe Itzuli
lehendakari

1795-04-20 - 1795-05-05
member Itzuli

1792-09-20 - 1795-11-02
member Itzuli

1789-05-05 - 1798-07-09
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Fréjus1748ko maiatzaren  3a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1836ko ekainaren  20a (88 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria, soziologoa eta klerikoa
Lantokia(k) Paris
Kidetza Bostehunen Kontseilua
Frantses Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa The Plain Itzuli
IMDb ch0084757

Emmanuel-Joseph Sieyès (Fréjus, Var, 1748ko maiatzaren 3a - Paris, 1836ko ekainaren 20) elizgizon, politikari eta saiakeragile frantziarra izan zen.

Iraultzaile garrantzitsua izan arren ez zuen ideologia zehatzik eduki. Horri esker Iraultza prozesu osoan bizirik mantendu zen eta gobernu guztietan parte hartu zuen. Apaiza zen eta Iraultzaren hasieran “Zer da hirugarren estatua?” idazkia argitaratu zuen. Geroago Giza Eskubideen Aldarrikapena idazten lagundu zuen eta, lehen esan den moduan, gobernu guztietan hartu zuen parte. Napoleoni politikan sartzen lagundu zion eta kontsulatuan hartu zuen parte. VIII. urteko konstituzioa idatzi zuen, baina Napoleonek hainbat gauza aldatu zituen eta dimititu egin zuen. Hortik aurrera politikan marjinatua izan zen. Berresarkuntzarekin Frantziatik erbesteratua izan zen, baina 1830eko Iraultzaren ondoren itzuli zen. Sei urte geroago arrazoi naturalengatik hil zen.

Zer da hirugarren estatua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behean, apaiz honen ideologia argi ageri da:

« Idatzi honetako plana oso erraza da; hiru galdera egingo ditugu: 1. Zer da hirugarren estatua? Dena. 2. Zer izan da orain arte? Ezer ez. 3. Zer eskatzen du? Zebait izatera iristea.

Nor ausartuko litzateke esaten hirugarren estatuak ez duela nazio oso bat osatzeko behar den guztia? Pribilegiodun ordena desagerraraziko balitz, nazioak ez luke txarrera egingo, hobera baizik. Eta zer da hirugarren estatua? Dena, baina oztopatuta eta zapalduta. Eta zer litzateke pribilegiodun ordenarik gabe? Dena, baina askea eta gorantz doana. (...)

Zer da nazio bat? Lege komun baten mendeko eta legislatura berak ordezkatutako pertsonen multzoa. Ez al da begibistakoa nobleziak gainerako harritarrek ez dituzten pribilegioak, dispentsak eta eskubide bereziak dituztela? Horregatik lege komunetik kanpo daude eta beren eskubide zibilek aparteko herri bihurtzen ditu nobleak nazio handiaren barruan (...). Beren ordezkariak dituzte, eta haien ardura ez da herriak defendatzea, inondik inora. Nobleen diputatuen gorputza aparte biltzen da. Baina hiritar soilen diputatuekin batera bilduko balira ere, kontuan hartu behar da ordezkaritza desberdina dutela oinarrian, eta bereizia. Nazioarekin zerikusirik ez du printzipioz, bere zeregina ez baitator herritik, eta gainera, ez dute helburu interes orokorra defendatzea, interes partikularra baizik.

Hirugarren estatuak nazioarena den guztia hartzen du bere baitan, eta hirugarren estatua ez den guztia ezin da nazioareen ordezkaritzat hartu. Ze da hirugarren estatua? Dena.

»
Emmanuel-Joseph Sieyès, Zer da hirugarren estatua?, 1789


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emmanuel-Joseph Sieyès Aldatu lotura Wikidatan