Edukira joan

Deustuko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deustuko Unibertsitate» orritik birbideratua)
Deustuko Unibertsitatea
Datuak
Motaunibertsitate pribatua, sarbide irekiko argitaletxea, Unibertsitate katolikoa eta Jesuit university (en) Itzuli
Herrialdea Euskal Herria
Jarduera
KidetzaEuropean University Association, Conferencia de Rectores de las Universidades Españolas, Unión de Editoriales Universitarias Españolas eta UNIC (en) Itzuli
Honen parteInternational Association of Jesuit Universities (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzagaztelania eta euskara
Osatuta
Historia
Sorrera1886
webgune ofiziala

Deustuko Unibertsitatea (UD) Bilboko izen bereko auzoan dagoen unibertsitatea da.

Bigarren hezkuntzako ikastetxeez gain, jesulagunek goi mailako ikasketen zentro bat ere sortu nahi zuten. Laster jarri ziren harremanetan kulturaz eta hezkuntzaz arduratuta zegoen eta merkataritzan ziharduen goi burgesiako talde batekin. Horrela, 1881eko urriaren 26an, Bilbon industria goraka zihoan une horretan, Jesusen Konpainiaren buruak Bilbon goi mailako ikasketen zentro bat sortzea onartu zuen. Etxearen eraikuntzaz arduratzeko (Francisco de Cubas y Gonzáles Montesi agindutako Eraikin Nagusia eraikitzeko) La Enseñanza Católica S.A. sortu zen. Bertan, garai hartako 13 pertsona ospetsuk parte hartu zuten, Casilda Iturrizar, Epalzaren alargunak besteak beste.

1916an "Unibertsitate Komertziala" deritzana sortu zen, ikasketa ekonomikoetara bideratutako fakultatea eraikitzeko asmoz.[1] Bi ildoren inguruan antolatu zen: merkataritzako aholkularitza eta enpresen zuzendaritza. Hastapen horietan A. Luis Chalbaud-ek hartu zuen parte. Jesulagun izateko ikasketak eta Deustuko ikasketak amaitu ondoren, ikasketa ekonomikoen proiektu bat aurkeztu zuen 1912an, AEBetan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Italian sortutakoen ildotik. Agirre Bizkaitar Fundazioak finantzatu zuen Espainian aitzindari izan ziren ikasketa horiek sortzeko proiektua.

Espainian, prestigio gehien duten unibertsitateen tartean dago.

Gerra Zibila eta gerraostea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolak ematen, ordea, aurrera segitu zuten Bizkaiko Kultura Akademian. "Unibertsitate Komertzialak", Agirre Bizkaitar Fundazioarena zenez, gorabeherarik gabe segitu zuen, Gerra Zibila hasi arte. Gerratean, Unibertsitatea base militar bihurtu zen eta, Bilbo erori (1937) eta 1940ra arte, presoen kontzentrazio esparru, ospitale eta hornidurak banatzeko gune ere izan zen. 1940an ekin zitzaien berriro unibertsitateko eginkizunei.

Onarpen ofiziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarteak egoera horren berririk ez bazuen ere, onespen ofiziala jasotzeko kudeaketei ekin zitzaien, bidegabeko egoera horri irtenbidea emateko. 1962ko apirilaren 5ean, Espainiako Gobernuaren eta Egoitza Santuaren arteko hitzarmena sinatu zen eta horrek eman zien oinarri juridikoa unibertsitate katolikoei edo Elizaren unibertsitateei.

1963ko abuztuaren 10ean Egoitza Santuak kanonikoki eratu zuen Deustuko Unibertsitatea eta urte bereko irailean onartu zituen Estatuak Zuzenbideko eta Filosofia eta Letretako (Filologia Modernoaren saila) fakultateak. Ordutik aurrera, ikasle kopurua eta unibertsitateko ikastegiak ugaritu egin dira. 500 ikasletatik milara pasatu zen eta, bost urtean, 2.700era; hamar urtean 5.000ra, gaur egunean dauden ia 14.000 ikasletara iritsi arte. Gainerako fakultateak elkarren atzean onartu zituzten, Ekonomia eta Enpresa Zientziekin hasi 1973an eta 1979an Informatikakoa gehitu arte.

Donostiako campusa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa

Hasiera batean, GIUTIn Enpresa Teknika, Zuzenbidea, Ekonomia Zientziak eta Ingeniaritzarako prestakuntzako kurtso bat ematen ziren. 1969an Filosofia eta Letren Fakultatea Deustuko Fakultatearen atal gisa sortu zen. 1979an Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea Deustukoaren menpeko fakultate gisa sortu zen eta 1990ean gertatu zen Donostiako ikastegiaren benetako fusio juridikoa Deustuko Unibertsitatearen bigarren campus bezala. Gaur egun Ekonomia Zientzietako Fakultatea, Giza Zientzien Fakultatea, Turismoko Unibertsitate Eskola eta Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola ditu.

Sakontzeko, irakurri: «Francisco Garate»

Lehen ikasketak Azpeitiko eskolan egin eta 14 urterekin Urduñako "Nuestra Señora de la Antigua" ikastetxera joan zen morroi. Garai horretan sortu zitzaion erlijioso-bokazioa. 1874an hasi zuen nobiziotza Frantziako hegoaldeko Poyannen, 1868ko iraultzaren ondorioz kanporatutako Espainiako jesulagunen babes izan zen herrian. 1877an A Guardako (Pontevedra) ikastetxera bidali zuten, sakristau eta erizain lanak betetzera. Bertan egin zituen azken botoak 1887ko abuztuaren 15ean. Hurrengo urtean heldu zen Deustuko Unibertsitate sortu berrira, atezaintzaz arduratzeko, eta 1889tik sakristau ere izan zen. Laster igarri zitzaizkion jainkozaletasuna, pazientzia eta zerbitzurako joera. Deustuko ikasleek anaia Finuras ezizena eman zioten bere jokabide zintzoa zela eta. Ikasleen gaiztakeriak aita jesulagunen aurrean zuritzen bazituen ere, ezin izaten zuten hain erraz engainatu. Hori dela eta, ikasleek oso maite zuten eta itzal handia zioten. Anaia Garateren zereginen artean bisitariekiko harremanak izatea ere bazegoenez, bere santutasunaren ospea laster zabaldu zen Deustuko hormetatik kanpo. Anaia Garate 1929an hil zen, 72 urte zituela. Azken zeregin horretan 41 urte eman zituen, Unibertsitatean ia hutsik egin gabe. 1946an, haren gorpuzkinak Unibertsitateko kapera publikora ospe handiz eraman zituzten eta, 1964an kapera hori kendu zutenean, atezaintzatik gertu zegoen toki berezi batean kokatu zituzten. Bien bitartean eta 1939tik aurrera dohatsu izendatzeko tramiteak egiten hasi ziren. Joan Paulo II. Aita Santuak anaia Garateren bertuteen apartekotasuna goraipatu zuen eta dohatsu izendatu zuen 1985eko urriaren 6an. Anaia Garate dohatsuaren gela, bigarren klaustroan, zegoen bezala gorde da. Unibertsitateko atarian, bere gorpuzkinak dauden kaperaren ondoan, bustoak eta oroitarriak gogorarazten dute Unibertsitateko atezain txiki-handia. Kapera Gotikoan, anaia Garateren beste eskultura bat dago, gorputz osokoa.

Errektorea autoritate handiena da unibertsitatearen barruan. Deustuko Unibertsitateko lehena Luis Martín García izan zen, 1885-1886 ikasturtean. Azken errektoreak hurrengoak izan dira:

Deustuko Unibertsitatearen egoitza Bilbon.

Unibertsitateak fakultateez gain, institutuak, katedrak eta Hizkuntza Zentroa ditu. Guztira zazpi fakultate ditu:

Liburutegi berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Deustuko Unibertsitateko liburutegia»
Deustuko Unibertsitateko liburutegia.

2008ko abenduan ireki zuten, Abandoibarrean, unibertsitatearen eraikin nagusiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren artean. Rafael Moneo arkitektoak diseinatu zuen. Fatxada beirazko bloke zehargardenez osatua da.

Euskara integratzeko lehen eragileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustuko Unibertsitatean giroa ez zen 1975ean inondik ere euskaltzale. Patxi Altuna, Xabier Arzalluz eta Gotzon Garate gipuzkoarrak, Gregorio Monreal eta Rikardo Zierbide nafarrak eta Alfonso Irigoien, Jose Urrutia, Jose Antonio Obieta, Andres Mafiarikua, Mari Angeles Larrea, Karmele Rotaetxe eta Adrian Zelaia bizkaitarrak ziren, erdal itsaso hartatik buru tente ageri ziren irla bakarrak, zeinek bere arloan euskararen aldeko lana eginez. Edonola ere, Euskal Kultur Mintegia sortu zen orduan Deustun, ikasle euskaltzaleen biltoki izan zena.[8]

Jesusen Lagundiak 1886an sortu zuen, Deustuko Elizaren Unibertsitate gisa. Bere sorreraren helburua Euskal Herriari unibertsitate-zentro propioa ematea izan zen, ekonomiaren eta industriaren zabalkunde garaian. Hori dela eta, Bilbo aukeratu zen egoitza gisa. Bilboko portuak eta merkataritza-guneek garapen handia izan zuten XIX. mendearen erdialdetik. Sortu zenetik, unibertsitateak Bilbo Handiko eskualdearen garapen industrialari lagundu dio, baita Euskal Herri osoarenari ere.[9]

Estatuan proiekzio handiena duen fakultateetako bat da "Deustuko Unibertsitate Komertziala" izenaz ezagutu zena, 1916an abian jarri zena. Lehen promozioko ikasleak berezko titulazio batean graduatu ziren, Espainian Ekonomia Zientzietako ikasketak ofizialki onartu baino hogeita bost urte lehenago[9]. Bigarren Errepublikan, eta 1932an Jesusen Lagundia desegin eta haren jabetzak Espainian konfiskatu zirenez, unibertsitatea itxi zen eta berriro ireki zuten Gerra Zibila amaitu eta gero. Bilbo matxinatuen esku erori ondoren, 1937ko ekainean, unibertsitatearen instalazioak kontzentrazio-esparru frankista baten erdigune eta gune iraunkor bihurtu ziren. Kontzentrazio-esparru hori 1939ko abendura arte egongo zen aktibo.[10]

Unibertsitatea Gipuzkoara zabaldu zen 1956an, Donostian Enpresa Teknikarien Goi Eskola ireki zenean.[11]

2011-2012 ikasturtean 125. urteurrena ospatu zen hainbat ekitaldi akademiko eta jai-girorekin. Adolfo Nicolas Pachon Unibertsitateko kantzilerrak eman zion hasiera ikasturte akademikoari.[12]

2018an, Deustuko Unibertsitateak, Egibide ikastetxearekin lankidetza-hitzarmen bat egin ondoren, Gasteizko egoitza inauguratu zuen, Arabako hiriburuko Arriaga institutuaren eraikinean. Ireki zenean, unibertsitateak bere helburua bete zuen: Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietan egotea. [13]Hala ere, 2025eko otsailaren 8an, Deustuk bere unibertsitate eskaintza kendu zuen Gasteiztik zazpi urteren ondoren, ikasle eskasiagatik. Jesusen Lagundiko Unibertsitateak alde egiten zuen, Egibideren eskutik ezin baitzuen «unibertsitate-esperientzia integrala» eskaini.[14]

Deustuko Unibertsitateak bi campus ditu, bata Bilbon (Bizkaia) dago eta bestea, Donostian (Gipuzkoa).

Eraikin adierazgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Campusak hainbat eraikin ditu, besteak beste:

  • La Literaria eraikina. Zaharrena da eta Zuzenbide ikasketak ematen dira bertan, Ekonomia-espezialitate titulu propioarekin.
  • Bizkaiko Agirre Fundazioak sortutako La Comercial eraikina. Bertan Deusto Business School dago.
  • Centenario eraikina (La Literariaren eranskina), non Hezkuntza Zientzien ikasketak, Gizarte Hezkuntza eta Psikologia ikasketak eta Filologia eta Historia ikasketak ematen diren.
  • Ingeniaritza Fakultateko eraikina, Teknologia Berrien ikasketetako ikasleei eskainitakoa. Teknologia Berrien ikasketetan sartzen dira, hala nola, Informatika, Telekomunikazio, Automatika eta Elektronikako Ingeniaritza eta Industria Antolakuntza.
  • Eta azkenik, Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroa (IIBZ) (Rafael Moneo), unibertsitateko liburutegiaren egoitza, Guggenheim Museoaren ondoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Deustuko Unibertsitatea» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (kontsulta data: 2024-09-14).
  2. (Katalanez) «Dr. Pere Ferrer Pi, S.J.» Universitat Ramon Llull (kontsulta data: 2024-09-14).
  3. «Eguiluz Ortuzar, Jesús María» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (kontsulta data: 2024-09-14).
  4. «Abrego de Lacy, José María» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (kontsulta data: 2024-09-14).
  5. «Oraa Oraa, Jaime» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (kontsulta data: 2024-09-14).
  6. «Jose Maria Guibert eta Galo Bilbaoren arteko solasaldia Deustun» Bilboko elizbarrutia 2024-06-04 (kontsulta data: 2024-09-14).
  7. «Juan Jose Etxeberria da Deustuko Unibertsitateko errektore berria» Naiz 2023-04-20 (kontsulta data: 2024-09-14).
  8. Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
  9. a b «Universidad de Deusto» Enciclopedia Auñamendi 2011.
  10. Carlos Hernández de Miguel. Campo de concentración de Deusto. .
  11. Ainhoa AROZAMENA AYALA. «Universidad de Deusto» Enciclopedia Auñamendi.
  12. «Deusto cumple 125 años» Aristos Campus Mundus 2015.
  13. «43 estudiantes estrenan el campus alavés de Deusto» El Correo 6 de septiembre de 2018.
  14. «Deusto elimina su oferta universitaria en Vitoria tras 7 años por la escasez de alumnos» El Correo 8 de febrero de 2025.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]