Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Mao Zedong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mao» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Mao Zedong
Mao Zedong 1963.jpg
1. Txinako Herri Errepublikako presidente

1954-09-27 - 1959-04-27
← baliorik ez - Liu Shaoqi Itzuli
Chairman of the National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference Itzuli

1949-09-21 - 1954-09-27
← baliorik ez - Zhou Enlai
Chairman of the Central Military Commission of Communist Party of China Itzuli

1945-08-23 - 1976-09-09
← baliorik ez - Hua Guofeng
Chairman of the Communist Party of China Itzuli

1945-06-19 - 1976-09-09
Zhang Wentian Itzuli - Hua Guofeng
member of the National Political Council Itzuli

Bizitza
Izen osoa 毛澤東, Mao Zedong
Jaiotza Shaoshan Itzuli1893ko abenduaren  26a
Herrialdea Qing dinastia  (1893-12-26 -  1911-12-31)
Txinako Errepublika (1912–1949)  (1912-01-01 -  1949-09-30)
 Txinako Herri Errepublika  (1949-10-01 -  1976-09-09)
Bizilekua Zhongnanhai Itzuli
Talde etnikoa Han etnia
Heriotza Zhongnanhai Itzuli1976ko irailaren  9a (82 urte)
Hobiratze lekua Mausoleum of Mao Zedong Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Mao Yichang
Ama Wen Qimei
Ezkontidea(k) Luo Yixiu  (1908 -  1910-02-11)
Yang Kaihui  (1920 -  1930)
He Zizhen  (1928 -  1938)
Jiang Qing  (1938-11-20 -  1976-09-09)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Dongshan Senior High School Itzuli
(1910 - 1911)
Xiangxiang First Senior High School Itzuli
(1911 - 1911)
First High School of Changsha, Hunan Itzuli
(1912 - 1912)
Hunan First Normal University Itzuli
(1913 - ekaina 1918)
Hizkuntzak txinera
mandarin txinera
Xianga Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, poeta, idazlea eta filosofoa
Altuera 175 zentimetro
Enplegatzailea(k) Peking University Itzuli
Lan nabarmenak Maoren liburu gorria
Selected works of Mao Zedong Itzuli
Poetry of Mao Zedong Itzuli
calligraphy of Mao Zedong Itzuli
Mugimendua marxismo-leninismoa
Zerbitzu militarra
Adar militarra Askapenerako Herri Armada
Gradua komandante buru
Parte hartutako gatazkak Txinako Gerra Zibila
Bigarren Txina-Japonia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Apostasy in Catholicisma Itzuli
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista
IMDb nm0544552
Mao Zedong signature.svg

Mao Zedong[1] (Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?); txinera tradizionalez: 毛澤東; txinera sinplifikatuz: 毛泽东 Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako lehendakaria izan zen. Mundu osoan eragina izan duen buruzagi komunista. Maoren buruzagitzapean, 1949an, Alderdi Komunistak boterea eskuratu zuen Txina kontinentalean, Txinako Gerra Zibilean Chiang Kai-sheken Kuomintangeko nazionalistak garaitu ostean (nazionalisten agindupeko lurraldea Taiwanera mugatu zen).

Maoren komunismoaren ikuspegiari maoismo deritzo (jatorrian Mao Zedong pentsamendua zeritzon). Maoismoak nekazarien paper iraultzailea nabarmentzen du, besteak beste. Maoren gobernuaren ezaugarri izan ziren, orobat, kanpaina ideologikoak, eta aipatzekoak dira Aurreranzko Jauzi Handia eta Iraultza Kulturala.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazari baten semea zen, eta Sun Yat-senen jarraitzaile izan zen gaztetan. Txinako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen (1921), eta alderdi horretako idazkari izan zen Hunanen. Hunanen bertan nekazarien lehen matxinadak antolatu zituen. 1931n Hunan eta Kianshi kontrolatzen zituen, eta bertan nekazaritzako erreforma egin eta Txinako Sobietar Errepublika eratu zuen. Handik urte gutxira, Martxa Luzea izenekoa antolatu zuen, 100.000 gizabanakoz osatua, eta 1935ean Txinako komunismoaren aginpidera heldu zen.

Bigarren Txina-Japonia Gerra gertatu zen bitartean, II. Mundu Gerraren kontestuan izan zenez, printzipioz Chiang Kai-Sheken indar nazionalistekin bat egin zuen japoniarren aurka, 1937ko abenduan izenpetu zen hitzarmen baten bidez[2]. Aliantza, dena den, oso hauskorra izan zen, eta Japoniak gerra galdu ondoren, berehala jo zuen Maok Kuomintang-en erregimenaren aurka.

Nazionalisten kontrako Txinako Gerra Zibilean (1945-49) garaipena eskuratu, eta Herriaren Errepublika aldarrikatu zuen. Gobernuko (1949) eta Errepublikako (1954) lehendakari izan zen, eta garai hartan Txinan izan ziren aldakuntzen bultzatzaile nagusia. Hala eta guztiz ere, ekonomia arazoek eta Sobietar Batasunarekin izandako tirabirek kargua galtzeko arriskuan jarri zuten. 1960aren ondoko urteetan, Lin Piao defentsa ministroaren laguntzarekin, Kultura Iraultzaren eragile izan zen. Iraultza haren helburua alderdi komunistaren barruko burokrazia deuseztatzea eta erabateko aginpidea lortzea zen.

1972an, Richard Nixonek, Estatu Batuetako lehendakariak, egindako bisitaldiaren ondoren, aldaketa handiak hasi ziren Txinan, atzerriko herrialdeekin zituzten harremanen alorrean, batez ere. Liburu gorrian daude bildurik Maoren aipamen eta teoriak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2.   Schram, Stuart R. (Stuart Reynolds), 1924-2012. () Mao Tse-tung Penguin 198-200. or. ISBN 0140208402 PMC 7874661 . Noiz kontsultatua: 2019-07-17 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mao Zedong Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Mao Zedong