Fiodor Raskolnikov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fiodor Raskolnikov
Raskolnikov FF.jpg
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu


enbaxadore

Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1892ko urtarrilaren 28a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Niza1939ko irailaren 12a (47 urte)
Hezkuntza
Heziketa Q16688561
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria eta iraultzailea
Jasotako sariak

Fiodor Fiodorovitx Raskolnikov (errusieraz: Фёдор Фёдорович Раскольников; (San Petersburgo, Errusia, 1892ko otsailaren 9agreg./urtarrilaren 28ajul.Niza, Frantzia, 1939ko irailaren 12a), benetako izena Fyodor Ilyin (errusieraz: Фёдор Ильин), militante boltxebike errusiarra izan zen. Ogibidez, karrerazko marinela izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910tik Alderdi Boltxebikearen kide, urte horretan atxilotuan eta erbestera (Alemaniara) bidali zuten, hurrengo urteetan Errusiara itzuli eta berriz atxilotu zutelarik (1913an aske utzi zuten). 1912tik Pravda egunkarian lan egin zuen, eta 1914an Zvezda (“Izarra”) aldizkarian baita. Kronstadt hiriko boltxebikeen zuzendaria izan zen, oso postu garrantzitsua, kontuan izanik Kronstadt izan zela 1917an boltxebikeen indargune garrantzitsuenetako bat. Kronstadteko Sobietaren lehendakariorde izan zen. 1917ko maiatzean Kronstadten Behin-Behineko Gobernuaren kontrako altxamendua hasi zuen, Kronstadteko Errepublika Sobietarra sortuz (maiatz bukaeran Gobernuarekin adostasun formal batera iritsi ziren, baina Kronstadteko Sobietak bere burujabetza mantendu zuen). Erakunde Militar Boltxebikeko kidea ere bazen[1].

Kronstadt[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917ko Uztaileko Krisian, Kronstadteko marinelak Petrogradera zuzendu zituen, joko politiko oso zuzena erabiliz: hasiera batean, uztailaren 3ko goizean ordezkari anarkistak Kronstadtera joaterakoan (artean Alderdi Boltxebikeak ez zuen ezer ere erabaki), lehenik espektatibak hoztu egin zituen, eta gero, iluntzean behin Alderdi Boltxebikea manifestazioetara batu zela jakinda, Kronstadteko marinelak Petrogradera zuzendu zituen, manifestazio armatuan Alderdi Boltxebikearen erakundeen pe parte hartzera (eta horrekin, beste ezkerreko fakzioen gainetik, Kronstadteko Sobietean boltxebikeen kontrola ziurtatu zuen). Uztailaren 4an, Petrogradera iritsi ziren (Raskolnikovek zuzendu zuen Kronstadteko marinelen blokea egun hartako manifestazioetan). Uztailaren 6an, Kronstadteko goarnizioaren erretiratzea negoziatu behar izan zuen; hasieran, Sobietaren zuzendari mentxebikeek boltxebikeak ez jazartzea eta aurreko egunetan egindako presoak askatzea agindu zioten, baina gerora, Mikhail Liber mentxebikeak berme horiek erretiratu zituen, eta Raskolnikovek, baldintza zail horietan erantzuna eman behar izan zuen (ordurako marinel gehienak Kronstadtera itzultzen ari ziren)[1].

Urriko Iraultzaren ostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriko Iraultzaren ostean, bai Petrograden (Kerenski-Krasnov matxinadaren kontra) Moskun borrokatu zuen kontrairaultzaileen kontra. Itsas-armadan egin zuen karrera militarra, nolabaiteko ezusteko batekin baita ere, 1918ko abenduan Baltikoan britainiarrek atxilotu zuten, eta Gobernu Sobietarrak bera eta beste zenbait borrokalari gorri britainiar hiritar batzuengatik aldatu zituen. 1919an, Volga ibaiko ontzi gorrien komandante izendatu zuten. 1920an Itsas-Armada Gorriaren zuzendaria izan zen, eta bere zuzendaritzaren pe Kaspio Itsasoko Itsas-armada Zuriaren azken ontziak atxilotuak izan ziren. 1921an, Kronstadteko matxinada antiboltxebikea gertatu zenean, bera izan zen Kronstadteko boltxebikeen zuzendaria eta alderdiaren posizioa oso egoera zailean defendatu zuen[1].

Enbaxadore-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eztabaidetan, Trotskiren posizioaren alde egin zuen, hau da, sindikatuak militartzearen alde. 1921tik aurrera sobietar enbaxadore izan zen; 1921 eta 1924 artean Afganistanen, eta 1930-1938 artean Estonian, Danimarkan eta Bulgarian (1924 eta 1930 artean Molodaia Gvardia (“Goardia Gaztea”) literatura-aldizkariaren burua izan zen, eta bere antzezlan bat ere idatzi zuen: Robespierre). 1938an Moskura itzultzeko esan ziotenean, uko egin zuen eta 1939an bere buruaz beste egin zuelarik. Beste batzuen ustez, Sergei Efron emigratu zuriak, Marina Tsvetaieva poetaren senarrak hil zuen Raskolnikov. Hirugarren bertsio baten arabera, baina historialarien arabera sinesgarria ez dena, Efron jada NKVDrentzat lanean ari zen Raskolnikov hil zuenean[1].

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere benetako izena Fiodor Ilin zen. “Raskolnikov” ezizena, Fiodor Dostoievskiren Krimena eta zigorra eleberriko Rodion Raskolnikov pertsonaiarengandik hartu zuen. Bere anaia Aleksandr Ilin-Zhenevski boltxebikea eta xakeko maisu handia izan zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Raskolnikov, Fiodor, K17, 2017-08-03. CC0 Domeinu Publikoa