Franklin J. Schaffner
Franklin James Schaffner (1920 maiatzaren 30 - 1989ko uztailaren 2) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria zen, Oscar sariaren irabazlea.
Misiolarien semea, Tokion jaio zen. Ameriketako Estatu Batuetara bueltuta, Bigarren Mundu Gerran borrokatu behar izan zuen. Horren ostean, telebistan lanean hasi zen. Antzerkian ere aritu ondoren, 1963an lehen filma zuzendu zuen. Haren lehen goi mailako filma Planet of the Apes zen. Baina bere hurrengo filma are arrakastatsuagoa izan zen, Patton, eta zuzendari onenaren Oscar saria lortarazi zion Schnaffnerri.
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Woman of Summer (1963)
- The Best Man (1964)
- The War Lord (1965)
- The Double Man (1967)
- Planet of the Apes (1968)
- Patton (1970)
- Nicholas and Alexandra (1971)
- Papillon (1973)
- Islands in the Stream (1976)
- The Boys from Brazil (1978)
- Sphinx (1980)
- Yes, Giorgio (1982)
- Lionheart (1987)
- Welcome Home (1989)