Kevin Costner

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kevin Costner
Kevin Costner Césars 2013 3.jpg
Bizitza
Izen osoa Kevin Michael Costner
Jaiotza Lynwood (Kalifornia)1955eko urtarrilaren 18a (62 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza Amerikar ingelesa
Familia
Ezkontidea(k) Cindy Costner  (1978 -  1994)
Christine Baumgartner  (2004ko irailak 25 -
Bikotea(k) Elle Macpherson
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Buena High School
Mt. Whitney High School
Villa Park High School 1973)
California State University, Fullerton
(1973 - 1978) Bachelor of Arts : Marketin, Finantzak
Hizkuntzak Amerikar ingelesa
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, zinema aktorea, zinema zuzendaria, musikaria, zinema ekoizlea, abeslaria, gitarra-jotzailea, telebista-aktorea eta kantugilea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Kevin Costner and Modern West
Delta Chi
Mugimendua Americana
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0000126
www.kevincostner.com

Kevin Michael Costner (Lynwood, Kalifornia, 1955eko urtarrilaren 18a -) Estatu Batuetako zinema zuzendari, aktore eta ekoizlea da.

Oso gogorrak suertatu zitzaizkion Costnerri estreinako urteak. Izan ere, aktore bihurtu nahian, kasualitatezko elkarrizketan, Richard Burton aktoreak ohartarazi zion Costnerri aktorea izateko gainerako guztia alde batera uzteko eta ametsari bi eskuekin eusteko. Hala egin zuen, zeren arrantzalea eta kamioilaria izan zen Costner audizioak egiten ari zen bitartean.

1985an Silverado filman antzeztu zuen. 1987an Brian De Palmaren The Untouchables filmeko protagonista izan zen.

Ahaleginak merezi zuen 1990eko hamarkadan film arrakastatsuenetakoetan parte hartu baitzuen. Hasteko, Dances With Wolves filmean protagonista, zuzendaria eta bi ekoizleetako bat izan zen Costner. Filmak Oscarrerako 12 izendapen eskuratu zituen eta 7 irabazi, haien artean film onenarena eta zuzendari onenarena. Hurrengo urteetan Robin Hood: Prince of Thieves, Oliver Stoneek zuzendutako JFK eta The Bodyguard protagonista aritu zen, eta denak oso arrakastatsuak izan ziren zinematokietan.

Hala ere, azken urteotan Costnerren ibilaldia gainbehera dabil. Waterworld eta The Postman filmek kritika hotzak jaso zituzten. Thirteen Days eta Open Range film berriagoek kritika hobexeak jaso arren, ez dute arrakasta handirik lortu diruaren aldetik.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kevin Costner Aldatu lotura Wikidatan