Gipuzkoako Artzain Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gipuzkoako Artzain Eguna iraileko lehendabiziko igandean Legazpin (Gipuzkoa) egiten den jaia da. Omenaldi xume batekin, artzainen lanbidea goraipatu eta babestea du helburu egun honek. Eguneroko eginbeharrak utzi, eta landatik Legazpiko kaleetara jaisten dira artzainak jendeak euren ogibidea gertutik ezagutu dezan.

2010eko Gipuzkoako Artzain txakurren txapelketako irudia

Gaur egun Gipuzkoako artzain Gazta Lehiaketa, Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketa eta Okela Gertatzeko Lehiaketa egiten dira, besteak beste. Bertan erabakitzen da, beraz, Gipuzkoako artzain gaztarik onena norena den, artzain txakur onena zein den baita ardi okelarik onena nork prestatzen duen ere. Hau guztiaz gainera, erakusketak, omenaldiak eta artzaintzarekin loturiko beste zenbait txoko ikusteko beta izaten da Legazpin.

Izan gaztarengatik, izan txakurrarengatik, asko dira Legazpin saria jaso duten artzainak, jarraian ikusi daitekeen bezala:

ARTZAI GAZTA LEHIAKETAKO TXAPELDUNAK LEGAZPIN
Urtea Izena Herria
1990 MIGEL Mª AGIRRE ALEGIA
1991 JOSE RAMON ETXEBERRIA LEGAZPI
1992 MIGEL Mª AGIRRE ALEGIA
1993 JULIAN ETXEBERRIA BERASTEGI
1994 KONTXI ALDASORO MUTILOA
1995 KONTXI ALDASORO MUTILOA
1996 ARDI GAZTA KOOPERATIBA AZPEITIA
1997 PATXI OTAEGI BEIZAMA
1998 Mª KARMEN OTAEGI SEGURA
1999 RAMON UGARTE OÑATI
2000 GALTZATA ELKARTEA OIARTZUN
2001 JOSE MIGEL AZURMENDI ZEGAMA
2002 NICOLAS SEGUROLA ETXANIZ OÑATI
2003 ARDI GAZTA KOOPERATIBA AZPEITIA
2004 MARIA ANGELES IÑURRATEGI ZERAIN
2005 JESUS ANSOLA ELGOIBAR
2006 J.ARANBURU ELKARTEA IDIAZABAL
2007 JESUS ANSOLA ELGOIBAR
2008 J.ARANBURU ELKARTEA IDIAZABAL
2009 JESUS ANSOLA ELGOIBAR
2010 J.ARANBURU ELKARTEA IDIAZABAL
2011 AIZPEA GAZTANDEGIA OLABERRIA
ARTZAIN TXAKURREN LEHIAKETAKO TXAPELDUNAK, LEGAZPIN
Urtea Izena Nagusia Herria
1968 LAU URCELAI OÑATI
1970 RUBI ABARRATEGI EIBAR
1971 XOL A.ARANZADI EZKIO-ITSASO
1972 XOL A.ARANZADI EZKIO-ITSASO
1973 XOL A.ARANZADI EZKIO-ITSASO
1974 XOL A.ARANZADI EZKIO-ITSASO
1975 XOL A.ARANZADI EZKIO-ITSASO
1976 TXUTI OSINALDE AZKOITIA
1977 PASTOR ETXEBERRIA MATXINBENTA
1978 NAVARRO OIARZABAL HERNIALDE
1979 LISTA OSINALDE AZKOITIA
1980 PASTOR ARRILLAGA EIBAR
1981 ITSUSI OIARZABAL HERNIALDE
1982 LISTA OSINALDE AZKOITIA
1983 XOLI PLAZAOLA ARRASATE
1984 PASTOR ARRILLAGA EIBAR
1985 GURE PLAZAOLA ARRASATE
1986 MANTXO ARRETXE AMEZKETA
1987 TRIKI ZUBIZARRETA AZKOITIA
1988 PASTOR ARRILLAGA EIBAR
1989 LISTA OSINALDE AZKOITIA
1990 XOLI ARRILLAGA EIBAR
1991 LAGUN ANDUEZA OIARTZUN
1992 TURKO PLAZAOLA ARRASATE
1993 MENDI SEGUROLA MATXINBENTA
1994 NERE PLAZAOLA ARRASATE
1995 MENDI PLAZAOLA ARRASATE
1996 NERE PLAZAOLA ARRASATE
1997 TXIKI ARRILLAGA EIBAR
1998 ARTZAI PLAZAOLA ARRASATE
1999 ARTZAI ATXA EIBAR
2000 ARTZAI ATXA EIBAR
2001 LISTA RAMON LARRAÑAGA AZKOITIA
2002 ARGI JESUS MARI PLAZAOLA ARRASATE
2003 RIKI JUAN JOSE ARRIZABALAGA AZKOITIA
2004 TXATO ATXA EIBAR
2005 LISTA RAMON LARRAÑAGA AZKOITIA
2006 LISTA RAMON LARRAÑAGA AZKOITIA
2007 LINDA JESUS MARI PLAZAOLA ARRASATE
2008 AZKAR JUAN JOSE ARRIZABALAGA ELGOIBAR
2009 TXIKI JABIER ZUBIAURRE MUTRIKU
2010 AZKAR JUAN JOSE ARRIZABALAGA ELGOIBAR
2011 AZKAR JUAN JOSE ARRIZABALAGA ELGOIBAR

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]