Gladwyn Jebb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gladwyn Jebb
Sr. Gladwyn Jebb.jpg
Europarlamentaria


Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia

1945eko urriak 24 - 1946ko otsailak 2
← baliorik ez - Trygve Lie
Bizitza
Jaiotza Ingalaterra1900eko apirilaren 25a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Halesworth1996ko urriaren 24a (96 urte)
Familia
Aita Sydney Gladwyn Jebb
Hezkuntza
Heziketa Magdalen College
Eton College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta diplomazialaria
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Enplegatzailea(k) Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa anglikanismoa
Alderdi politikoa Liberal Party

Hubert Miles Gladwyn Jebb, 1. Gladwyngo baroia, (1900eko apirilaren 25a1996ko urriaren 24a), britainiar diplomatiko eta politikaria izan zen, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi bitartekari moduan aritu zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etonen eta Oxforden ikasi ondoren, 1929an Cynthia Noble ezkondu zuen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Miles, Vanessa (Hugh Thomas hispanistaren emaztea) eta Stella.

1924an Zerbitzu Diplomatikoan sartu eta Teheranen eta Erroman lan egin zuen. 1940ko abuztuan, Gerra-Ekonomiako Ministro izendatu zuten eta 1943an Foreign Officen sartu zen. Bertan zegoela, Teheran, Jalta eta Potsdamgo Batzarretan parte hartu zuen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Nazio Batuak sortzeko Biltzarrean parte hartu zuen, 1946an Trygve Lie idazkari nagusi izendatua izan zen arte bitartekari moduan arituz.

Londresera itzuli eta Nazio Batuetan eta Parisen aritu zen enbaxadore. 1960an Gladwyngo baroi izendatua, Alderdi Liberalean sartu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Is Tension Necessary?, 1959
  • Peaceful Co-existence, 1962
  • The European Idea, 1966
  • Half-way to 1984, 1967
  • De Gaulle's Europe, or, Why the General says No, 1969
  • Europe after de Gaulle, 1970
  • The Memoirs of Lord Gladwyn, 1972


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gladwyn Jebb Aldatu lotura Wikidatan