Gustav Nachtigal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gustav Nachtigal
Gustav Nachtigal by Hanfstaengl (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Eichstedt1834ko otsailaren 23a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Palmas lurmuturra1885eko apirilaren 20a (51 urte)
Heriotza modua : itotzea
Hezkuntza
Heziketa University of Greifswald
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea eta idazlea
Lantokia(k) Kamerun Alemana
German South-West Africa eta Togolandia
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Gustav Hermann Nachtigal (Eichstedt, 1834ko otsailaren 23a - Stendal, 1885eko apirilaren 23a) alemaniar botanikaria, medikua eta esploratzailea izan zen, batez ere Erdialdeko Afrika esploratu zuena. 

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eichstedten Alemaniako hirian jaio zen, Brandenburgon, artzain luterano baten semea.[1] Medikuntza ikasi zuen Halleko, Würzburgeko eta Greifswaldeko unibertsitateetan. Gero zenbait urtez aritu zen zirujau militar gisa. Gustavek bere jaioterriko herrialdearen klima bere osasunerako kaltegarria zela aurkitu zuen eta, horregatik, Aljer eta Tunisiara joatea erabaki zuen, itsasontziko zirujau gisa parte hartuz espedizio ugarietan.


Prusiako erregearen aginduz, Kanem-Bornu Inperioko sultanari opariak eraman zizkion eskertzeko alemaniarrei mesedeak egitea. Kanpainia bost urte iraun zuen eta Tripoli hirian hasi zen 1869an; Tibestiko Sahara basamortua zeharkatu zuen eta Bornun 1871. urtean amaitu zen. Bornutik Bagirmi-n, Wadai-n, Kordofan-en eta Khartum-en zehar bidaiatu zuen 1874an.

1884. urtean, Otto von Bismarck alemaniako kantzilerrak Erdialdeko eta Mendebaldeko Afrikako enbaxadore berezia izendatu zuen Togolandiako eta Kamerungo lurraldeen anexionatzeak negoziatzeko. Horrela, bere esku hartzeei esker, Alemaniar Inperioaren koloniak bihurtu zituzten. Misio honetatik itzultzen ari zenean, 1885eko apirilaren 20an itsasoan hil zen, Palmas lurmuturraren aurrean, Grand Bassam-en lurperatuta izanik, Boli Kostan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustav Nachtigal Aldatu lotura Wikidatan