Edukira joan

Hakka etnia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hakka etnia

Hakka etniako kideak
Biztanleak guztira
±80 000 000[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
Hakka eta estatuko hizkuntza
Erlijioa
Mahayana budismoa, taoismoa, konfuzianismoa, Txinako erlijio tradizionala eta kristautasuna
Zerikusia duten beste giza taldeak
han etnia
Hakka etnia Txinan eta Taiwanen
Fujianeko hakken gotorlekua.


Hakka (txinera tradizionalez: 客家人, hakka hizkuntzan: hak-ga-ngin; mandarinez: kèjīarén edo kèjiā; sinograma honen esanahia: «gonbidatutako familiak») han etniatik asko ezberdintzen den azpitaldea da.

Etniaren antzinako belaunaldiak Txinaren iparraldean zeuden orain dela 1.700 urte baina migrazio askoren eraginez gaur egun hegoaldean aurkitzen dira. 'Hakka' etnia Henan, Shanxi eta Hubei eskualdeetatik errefusatu zirela pentsatzen da.

III. mendeaz geroztik etengabe kanporatuak izan ziren eta Txina hego-ekialdean jarri ziren zenbait denboraz transhumantzian ibili ondoren. Gaur egun, Guangdong, Jiangxi eta Fujiann (Hegoaldeko Txina probintziak) nagusi dira eta bertatik hartu dute izena. Hala ere, Hunan, Guizhou, Guangxi eta Sichuan probintzietan zenbait hakka ere bizi dira eta Hainan eta Taiwanera ere igaro dira.

1851 eta 1864 bitartean, Hong Xiuquan (洪秀全) hakka kristau bihurtu zen eta Taiping matxinada bultzatu zuen.

Kreol bihurtutako hakka familia Timor Ekialdean (2006 urtea).

Gaur egun, hakka gehienak Txinako Guangdong, Guangxi eta Fujian probintzietan bizi dira. Gainera, Taiwaneko biztanleriaren seiren bat hakka jatorrikoa da, nahiz eta uharte honetako etniako kide askok dialektoa ez duten ondo menperatzen. 60 milioi pertsona inguru hakka etniakoak direla pentsatzen da, nahiz eta 45 milioik bakarrik hitz egiten duten hakkaren dialektoetako bat, txinatarrak ez direnak ere kontatuz. Honela dio txinatar atsotitz batek: «Txinatarrik gabe, mundurik ez zen egongo; hakkarik gabe, Txinarik ez litzateke egongo». Atsotitzak ondo erakusten du hakka etniaren errealitatea Txinan, euren presentzia beharrezkoa baita.

Etnia klan itxi bat da eta itxitasun horrek etnia ondo ez ulertzea dakar. Gaur egun, etnia deitu beharrean egokiagoa da "identitate-egoera" bat dela esatea. Historian zehar, askotan gertatu da beste etnia batzuetako pertsonak hakka bihurtzea euren nahiagatik. Alderantzizkoa ere gertatu da eta hakka batzuek euren izaera galdu edo ukatu dute.

Txina hegoaldeko dialektoen artean, ezagunena kanpokoa da, hakka etnia Txinako emigrante handienak izan direlako. Song dinastiatik hainbat emigrazio aldi gertatu dira. Gau egun, txinatar komunitatearen barruan nagusiak dira estatu hauetan: Malaysia (Sabahen batez ere), Indonesia, Filipinak, Maurizio, Thailandia, Ekialdeko Timor, Kanada (Ontarion batez ere), Estatu Batuak (San Frantzisko, New York, Hawaii), Australia (Melbourne, Brisbane, Sidneyn batez ere), Tahiti, Réunion; Argentinako hiri garrantzitsuenetako auzokoak; baita Jamaika, Trinidad eta Tobago, Surinam, Costa Rica, Panama eta Peru.

Emigrazioaren azken adibidetako bat Herbehereak dira: Meizhou > Hong Kong > Indonesia (Herbehereak estatuaren kolonia zenean) > Surinam (herbeheretarren estatua zenean) > Herbehereak (batez ere hiri nagusiak).

Buruzagi asko jatorrian hakkak dira, Ferdinand Marcos, Corazón Aquino, Taksin filipinarrak eta Thailandiako Bhumiphol Erregea; eta Trinidad eta Tobagoko Solomon Hochoy lehen gobernatzailea.

Eraikin biribil erraldoien eraikuntza ('tulou') etnia honen lurraldetan nabarmentzeko ezaugarria da gotorleku izaera zituztenak. Benetako herrixkak osatzen dituzte hainbat solairuko eraikin biribil hauek. Zenbait abantaila dituzte angelu zuzeneko eraikuntzekin alderatzean: espazio bizigarri handiagoa, artilleria-erasoen aurkako erresistentzia hobea eta egonkortasun handiagoa seismoak edo tifoneak gertatzen direnean. Espioitza-sateliteak hasi zirenean, eraikin horiek eraikuntza militartzat hartu zituzten. Erdialdea jarduera komunetarako erabiltzen da, eta etxebizitzak bertikalean egiten dira. Askotan, elkarren ondoan daude eraikita, herriak osatuz, batzuetan lurpeko pasabideen bidez elkartuta.[2].


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.britannica.com/EBchecked/topic/252138/Hakka
  2. (Frantsesez)Reynard, Nicolas; Marzorati, Jean-Loouis.- Nids ethniques.- Paris : Hoëbeke arg., 2006. orr.48-67. ISBN 978-2-8230-263-4

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]