Edukira joan

Rikardo III.a Ingalaterrakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rikardo III.a Ingalaterrakoa

Ingalaterrako monarka

1483ko ekainaren 26a - 1485eko abuztuaren 22a
Eduardo V.a Ingalaterrakoa - Henrike VII.a Ingalaterrakoa
Irlandako jauna

1483ko ekainaren 26a - 1485eko abuztuaren 22a

Duke of Gloucester (en) Itzuli

1461eko azaroaren 1a - 1483ko ekainaren 26a
Bizitza
JaiotzaFotheringhay Castle (en) Itzuli1452ko urriaren 2a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaBosworth Field site (en) Itzuli1485eko abuztuaren 22a (32 urte)
Hobiratze lekuaGreyfriars, Leicester (en) Itzuli
Leicester Cathedral (en) Itzuli
Heriotza moduaborrokan hilda: guduan hila
Familia
AitaRichard of York, 3rd Duke of York
AmaCecily Neville, Duchess of York
Ezkontidea(k)Ana Neville  (1472ko uztailaren 12a (egutegi gregorianoa) -  1485)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaYork etxea
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 2614 Edit the value on Wikidata

Rikardo III.a Ingalaterrakoa (Fotheringhay gaztelua, Northamptonshire, 1452ko ekainaren 26a – Bosworth Field, Leicestershire, 1485ko abuztuaren 22a), Rikardo III.a Plantagenet ere deitua, 1483tik 1485ean Boswortheko guduan hil zen arte, Ingalaterrako erregea izan zen. York etxeko azken monarka izan zen. Izan ere, haren heriotzak Bi Arrosen Gerraren amaiera eta Tudor etxearen ezartzea ekarri zituen.

Rikardo Yorkekoaren semea zen eta Gloucesterko duke egin zuten 1461ean. 1471n Lancasterko gudarostea menderatu zuen eta parte hartu zuen Henrike VI.aren hilketan. 1483an, haren anaia Eduardo IV.aren heriotzaren ostean, erregeorde jarri zen. Eduardo V.a erregea, 12 urtekoa, eta honen anaia Rikardo, 9 urtekoa, Londresko dorrean sarrarazi zituen. Horren ondoan, 1483ko ekainaren 26an, Ingalaterrako errege koroatu zuten. Urte bereko abuztuan, Dorrean preso zeuden bi anaiak hil zituzten[1].

Rikardo III.aren etsaiak Henrike Tudorren inguruan bildu ziren eta Boswortheko guduan menderatu eta hil zuten. Guztiz ospetsu bihurtu zen Rikardo III.ak, Boswortheko guduan galdu baino lehen, oinezkoek bezala borrokatzera beharturik, guztiz larriturik, egin omen zuen oihua: «Zaldi bat, zaldi bat, nere erreinuaren truke!».

William Shakespearek errege honi buruzko drama bat idatzi zuen (Richard III, 1592).

Ricardo III.aren hilobia, Leicester katedrala

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Carlos HERRÁIZ GARCÍA: Ricardo III, Rey de Inglaterra (1452-1485) Mcnbiografias.com

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rikardo III.a Ingalaterrakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Eduardo V.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
1483ko ekainaren 26a1485eko abuztuaren 22a
Ondorengoa
Henrike VII.a Ingalaterrakoa