Hermann Göring
Hermann Wilhelm Göring (Rosenheim, 1893ko urtarrilaren 12a - Nurenberg, 1946ko urriaren 15a) alemaniar politikari eta militarra izan zen, Hitlerren ordezkaria eta Luftwafferen komandante gorena izandakoa.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerran sarri kondekoratu zuten. Manfred von Richthofenen azken oinordekoa izan zen.
1922an Alderdi Nazionalsozialistan sartu zen. SAko buru izendatua, 1923ean Municheko estatu kolpea emateko ahaleginean parte hartu zuen. 1928an diputatu hautatu zuten; 1932an Reichstageko lehendakari hautatu zuten eta baliabide guztiak erabili zituen, negozio munduan batez ere, Hitler kantziler izan zedin (1933). Honek kargurik gorenenetara deitu zuen: Aire ministro eta Luftwaffeko komandante (1935), Reicheko mariskal eta gerrako ekonomiako buru nagusi (1940) izan zen.
Oso bizitza lasaia egin zuen, ondasun oparoak bereganatuz eta naziek hartzen zituzten lurraldeetako artelan-bildumak osatuz. Luftwaffek izan zituen hondamenen ondorioz, Göringen ospea ilundu egin zen: Hitlerrek baztertu egin zuen (lehenago bere ondorengotzat hautatu bazuen ere), eta alderditik egotzi 1945ean. Nurenbergeko epaiketetan heriotzara kondenatu zuten; kartzelan bere burua hil zuen pozoituta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1893ko jaiotzak
- 1946ko heriotzak
- Alemaniako biografia zirriborroak
- Luftwaffe
- Naziak
- Gestapoko kideak
- Alemaniako politikariak
- Lehen Mundu Gerrako militarrak
- Bigarren Mundu Gerrako politikariak
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- Alemaniako mariskalak
- Alemaniako hegazkinlariak
- Nurenbergeko epaiketetan errudunak
- Bavariarrak
- Preso zeudela euren buruaz beste egin zuten naziak
- Zianuroa hartuz Alemanian euren buruaz beste egin zuten naziak
- Alemanian euren buruaz beste egin zuten naziak
- Espetxean hildako alemaniarrak
- Heriotza zigorrera kondenatutako alemaniar presoak
- Arte lapurrak
- Burdinazko Gurutzearen Zaldunen Gurutzea jaso dutenak